Orain arteko ekarpenak
Elirale konpainia ikastetxeetan ari da prestatzen Artha ikuskizuna
2018/01/23
Elirale dantza konpainia Artha ikuskizunaren inguruko tailerrak egiten ari da hainbat ikastetxetan. Abenduan hasi ziren egonaldiekin eta maiatzera arte arituko dira ikasleekin lanean.
Artha ikuskizunaren sortze-prozesuaren muina nerabeei eskeintzen diete Pantxika Telleriaren zuzendari...
Inauteriak 2018 oinarrizko egutegia
2018/01/12
Urtarrilarekin batera hasi dira inauteriak hainbat herritan. Data nagusiak, berriz, otsailaren hasieran izango dira, eta urtero egin ohi dugun moduan, inguruan topatu daitezkeen neguko festetara gonbidatu nahi zaituztegu. Horretarako hemen duzue 2018. urteko inauterietako oinarrizko egutegia. Zerre...
Aulkien kulunka, Udaberri dantza taldeari buruzko dokumentala
2018/01/10
Tolosako Udaberri dantza taldeak "Aulkien kulunka", taldeko partaideen testigantzak ardatz dituen dokumentala egin du. Taldeko sei belaunaldien ahotsak jaso dira ikus-entzunezko lanean. 94 kideren testigantzak jaso dituzte 43 elkarrizketetan. Taldearen sorrera, abertzaletasuna, frankismo garaia, ud...
Muskildiko maskaraden prestaketak azken txanpan
2017/12/29
Emakumez osaturiko aitzindari taldeak abiatuko ditu 2018ko maskaradak. Datorren urtarrilaren 7an hasiko dira eta Muskildiko gazteek izango dute herriz herri maskaradak eramateko ardura. Guztira 16 agerraldi egingo dituzte Zuberoako herri desberdinetan ohikoa denez, herrian lehen eta azken agerraldi...
2017 Dantzan: 10 bideo eta 10 albiste ikusienak
2017/12/28
Urtero moduan, aurtengoan ere arrakasta handien izan duten sarrerak Zuberoako Maskaraden egutegia eta Inauterien oinarrizko egutegia izan dira. Ondoren, 2017. urtean, 10 albiste irakurrienak eta 10 bideo ikusienak hauek izan dira:
10 albiste irakurrienak
1)...
Otsagabiko atzoko dantzariak
2017/12/26
Otsagabiko dantzariei buruzko argazki erakusketa antolatu dute Otsagabian. Jone Villanueva antolatzaileak, betidanik izan du dantzariekiko lotura; Claudio aita taldeko kide eta arduraduna izan baitzen urteetan. Aspaldidanik jaso izan ditu dantzarien argazkiak. Herritarren artean dantzariek sortze...
Telebistan ikus daiteke dantzan.eus kanala JarriON aplikazioarekin
2017/12/14
JarriON Android aplikazioa da, euskarazko ikus-entzunezko edukiak erakusten ditu eta Chromecast gailu baten bidez telebistara konektatzen da.
CodeSyntax enpresak sortu duen aplikazioari esker, euskarazko ikus-entzunezko hainbat eduki deskargatu ahal izango dira urtarriletik aurrera Android sis...
Dantzazale ikastaroa eskainiko da Barakaldon EDBk antolatuta
2017/12/13
Euskal Dantzarien Biltzarrak eguberrietarako Dantzazale 2017 ikastaroa antolatu du dantza taldeetako irakasleei begira. Claude Iruretagoiena, Juan Antonio Urbeltz, Mikel Diaz eta Ana Urrutia arituko dira irakasle lanetan Euskal Herritik, eta Kataluniatik, berriz, Maria Antonio Pujol-ek dantz...
Dantzari aldizkariak formatu digitalean eskuragarri daude
2017/12/11
1966. urtetik 1968. urtera, hiru hilabetero argitaratu ziren Dantzari aldizkariak digitalizatu ditu Euskal Dantzarien Biltzarrak . Dantzari aldizkaria, gero Dantzariak bihurtu zena, 1966an sortu zen EDBren zuzendaritzapean. Xabier Gereño izan zen zuzendaria eta behin eta berriz azpimarratu zitue...
Euskal zinemetan Royal Houseko "Intxaur-hauskailua" balleta zuzenean ikusteko aukera dago gaur
2017/12/05
Gaur iluntzean, 20:15ean, Royal Opera Housen Intxaur-hauskailua balleta eskainiko du Royal Balletek, eta Londresko eszenatoki ospetsuan gertatzen ari den guztia, aldi berean, Euskal Herriko hainbat zinematan zuzenean ikusteko aukera izango da. Peter Wright-ek zuzendutako Gabonetako ekoizpen e...
Orain arteko erantzunak
Dantzan on Folklorea uda garaian
2017/11/02
Ondoko ekarpena egin du Pablo Izagirrek gaiari buruz facebook-en:
"Erromeria” kontzeptuaren gaurkotze bat ere ari gara bizitzen, Plaza Dantzen fenomenoa izanik, eta baita Aiko-ren moduko taldeen tailer eta iniziatibak ere, horren adierazle; dantza taldeetatik pasa gabeko jende asko ari da gaur plazetan dantzan...
Pasarte horren haritik hau komentatu nahi dut:
Bai, oso ondo esan duzu. Jende asko ari gara dantzan plazetan. Adin guztietakoak, gehienak, 40 urtetik gorakoak. Asko ta asko esaten duzun bezala dantza taldeetan txikitan edo gazteetan egon gabekoak edo pasadaz egondakoak.
Oso fenomeno potentea da hori gaur egun ia Euskal Herri guztian. Normalean, nik dakidala edadeko pertsona horietako asko formazioa dantza taldeko egituretan eskuratu edo eskuratzen dute, beste batzuk Aikoren moduko taldeetan. Baina, pertsona hauen interesa nagusia da dantza plazetan dantzatzea, dantza plaza hori edonorentzat zabalik dagoela ere normalean.
Seguru asko, oraingo dantza taldeek hori hartu beharko dute kontuan, orain arte ez badute egin, edadeko jende asko desiatzen dagoela dantza plazetan parte hartzeko, gaur egun ohikoak diren dantzetan aritzeko: Jauziak, kontradantza errezak, jota, arin arinak, lotuan ..
Ordun 2 aspektu dira niretzat nabarmenak gaur egun tradiziozko dantza taldeetan. Batetik tradiziozko dantzen errepertorio zabalean aritzea ( ikuskizunetarako eta tradiziozko ekitaldietarako tokiko folklorea muina delako ) eta bestetik, maila apalago batetan dantza plazetarako, erromerietarako formakuntza, pertsona interesatuei ematea.

Dantzan on Eltziegoko dantzak neska-mutilek dantzatzen zituztenekoak
2017/10/24
San Lorentzoko dantzariek gogorazi digute, sarrera honetako argazki bat euren buletineko lehenengo zenbakian argitaratu zutela, baita neskek lehengo aldiz dantzatu zutenekoa ere. Argazki horiei esker ikus dezakegu gizonek zein emakumeek dantzatuak izan direla Eltziegoko dantzak. Gerra aurretik gizonek dantzatzen zituztela azaltzen dute baina galdu egin zen ohitura, gerra ondorenean Sección Femeninak berreskuratu zituen dantzak, orduan hasi ziren emakumeak Eltziegoko dantzak dantzatzen. Irudietan ikusi dugu 1960ko hamarkadan gizon-emakumeek elkarrekin ere dantzatu izan zituztela. Buletinean, dantzarien arropen xehetasunak ere ageri dira. Lotura honetan irakur ditzakezue azalpen guztiak:
http://danzantesdesanlorenzo.com/boletin1.html
http://danzantesdesanlorenzo.com/boletin1.html
Dantzan on Kontra-dantzan 1967
2017/10/23
Bai, horixe adierazi nahi genuen ezohiko horrekin, dantzan-en ez ditugula maiz jartzen horrelakoak, kontra-dantzak jartzen ditugunean gehienetan testuinguru folklorizatuetakoak izaten baitira. Baina ez dugu esateko moduarekin asmatu. Mila esker!
Dantzan on Galtza luzeak jazteagatik 10 pezetako isuna
2017/10/16
Mila Garaik honako testigantza utzi digu facebooken: "Garai haiek...!!! Ni baino nagusixagoa den ahizpa izan zen gure etxien prakak jantzi zittuen lehena. Ekinien zebiltzenak ( orduen txarto ikusita zegoen eta ) aittek eta amak isildu eitxen zituzten " Bizkargire aldatz gora joaterakoan atzetik doazenak prakekin barruko erropak ez ziela ikusiko..." eta horrelakoak esanez. Orduen, ulie labur labur eroatie be ez zen ondo ikusten "mutilen moduen"... atxakixe- luziekin "guapiau" gauzela esanez. Ni neuk be ia 1967...rarte nahiko luzie eroan nuen..."
Dantzan on Prozesioetako dantzen eta "dantza luzeen" inguruko ikastaroa Cuencan
2017/10/05
Eskerrik asko, Mikel, jakinarazteagatik. Pena, bai.
Dantzan on Hernio: fandangoa 2009
2017/09/21
Eskerrik asko Patxi, ekarpenagatik.Bideoa orain 6 urte, 2011n, argitaratu genuen Dantzan.eus-en, Youtubetik jasota. Orain, Hernioko erromerien garaia dela aitzakia hartuta, duela urte batzuk argitaratutako sarrerak gogoratzeko erabiltzen dugun "dobla" atalarekin berriro zuekin partekatu nahi izan dugu.
Dantzan on Orain 75 urte, Orion, emakumeek dantzatu zuten aurreskua Kontxan lortutako garaipena ospatzeko
2017/09/14
Eneko eta zuri esker izan genuen Xabier, argazki horien berri duela urtebete. Mila esker!
Dantzan on Euskal dantza tradizionala baztertu du berriz (2017) Etxeparek
2017/07/28
2017ko uztailaren 27an, Euskal Herriko Buletin Ofizialean publikatu da Etxepare Institutuak "artea, musika eta dantza euskararen eremu geografikotik kanpo zabaltzeko" diru-laguntzarako partidan, 10.000 euro gehiago jarriko dituela.