Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak Sara Montiel euskal erromeria batean dantzan 1962

Dokumentuaren akzioak

Sara Montiel euskal erromeria batean dantzan 1962

2009/09/07 14:35

"La Reina de Chantecler" 1962an egindako filma da, Rafael Gil-ek zuzenduta eta Sara Montiel protagonista duela. Eszena batean euskal erromeria batean ageri da Sara Montiel eta borobil batean sartu eta fandangoa dantzatzen du.

Etiketak

Jarri bideo hau zure webgunean
Deskargatu

Dokumentuaren akzioak

orkatz
2009/09/20 01:39

Erromeria hori Oiartzunen grabatu zuten. Erromerian dantzan ari beharrean bizikletan dabilela dirudien aktore hori italiarra zela uste dut eta pelikularen pasarte batean, erromeriaren ondoren ote, pilota partida bat jokatzen du. Erremintarik gabeko modalidadean jokatzen du eta pelikulan ikusten duguna espezialista bat da, hau da, doble bat. Grabaketa hura ikusi zutenek, herrian espektazio handia sortu zuen eta askok extra bezala ere parte hartu zuten, esaten dutenez aktore italiarra bera saiatu zen pelotari itxura ematen, baina pelota jotzen zuen bakoitzeko "ui! ui! ui!"-ka aritzen omen zen. Ez zen pelotan askotan ibilia.

2009/09/07 16:37

Elkarrizketak ez du alperrikaldurik... "Venga vamos a bailar", "No se bailar", "Yo tampoco. pero vamos a ver que sale". Eta gero: "Muy bien, pero si conoces el baile. ¿Donde los ha aprendido?", "De pequeña. Es que en mi casa les hubiese gustado que yo hubiese bailado en el teatro", "Que disparate, tú en el teatro, y dices que son tan severos", "Pues ya ves", "Tú no eres de esas". Harrapazank!!!

2009/09/20 11:26

Eskerrikasko informazioagatik Orkatz. Paraje menditsu ederra zela ikusten da eta nik Jaizkibel edo horrelako inguru bat inzago zela pentsatzen nuen. MIla esker informazioa osatzen laguntzeagatik!!

2017/11/21 11:51
Jon Mayak idatzi digu dantzan ari denetako bat bere aitona Felipe Maya dela esanez.

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.