Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Dantzan

Orain arteko ekarpenak

EITB "DantzanGo" programarako dantza talde bila dabil

2018/07/23

ETB1, irailean estreinatuko den "DantzanGo!" izeneko dantza lehiaketarako partaide bila dabil. Iraila eta urria bitartean grabatuko dira saioak; orain diziplina ezberdinetako dantza taldeak bilatzen ari dira programan parte hartzeko.  Edozein estilotan dantza egiten duten taldeei egin die deia ...

Gehiago irakurri

Telmo Esnalen "Dantza" pelikula Donostiako Zinemaldiaren Sekzio ofizialean aurkeztuko da

2018/07/20

Sekzio ofizialean baina lehiaketatik kanpo aurkeztuko da Telmo Esnalen Dantza filma Zinemaldian. Zine akademiak, Madrilen, jakinarazi berri du Donostiako zinemaldirako hautatutako filmen zerrenda. Tartean da, Telmo Esnal zinemagileak, Koldobika Jauregi artista plastikoarekin eta Juan Antonio Urbelt...

Gehiago irakurri

Portugaleteko 44. Nazioarteko Folklore Jaialdia uztailaren 21etik 28ra

2018/07/19

Panama, Irlanda, Thailandia, Seberia, Kenya eta Nikaragua izango dira Elai Alai taldeak antolatzen duen Portugaleteko 44. Nazioarteko Folklore Jaialdiko dantza talde gonbidatuak. Portugalete izango da jaialdiaren topalekua, uztailaren 21etik 24ra La Canilla ibiltokian izango dira Elai Alairen e...

Gehiago irakurri

Osetiako eta Ruandako dantza taldeak izango dira Folklore Bizian jaialdian

2018/07/18

Galdakaoko Andra Mari dantza taldeak antolatzen duen Folklore Bizian jaialdian Osetiako “Goretz” eta Ruandako “Inyamibwa” taldeak izango dira Andra Mari eta Oinarin taldeekin batera Folklore Bizian jaialdian, uztailaren 18tik 20ra. Egitaraua Uzt...

Gehiago irakurri

Munduko haurrak dantzan Gau Argi festibalean

2018/07/18

Gaur hasi eta igandera arte, munduko umeak dantzan izango dira Gau Argi Festibalean. Euskal Herriko eta munduko beste hainbat herrialdetako dantzez gozatzeko aukera izango da Lapurdiko zenbait herritan (Ezpeleta, Senpere, Donapaleu, Ainhoa, Larresoro, Kanbo, Donibane Lohitzune). Kroazia, Bielorrusi...

Gehiago irakurri

Laida Pilota ikuskizuna aurkeztu du Pier Paul Berzaitzek

2018/07/11

Pilota eta pilotariak omendu ditu Pier Paul Berzaitzek Laida Pilota izeneko bere azken ikuskizunean. Bertsoak, dantza, ipuinak eta kantua dira lanaren osagaiak. Ekainaren 30ean aurkeztu zuten Donapaleuko Airetik aretoan, Lilia elkartearen eskutik. Pier Paul Berzaitzen zuzendaritzapean, Landarb...

Gehiago irakurri

Iruñeko sanferminetako dantza ekitaldiak 2018

2018/07/06

Kanta, dantzatu, josta eta ospa! diote Riau-Riauaren euskarazko hitzek. Doinu ezagun horretan ezezik, dantzak Iruñeko karriketan ere leku berezia hartuko du ostiralean hasiko diren sanferminetan. Aurtengo festak iragartzeko  kartelean ere, dantza protagonista. Afitxaren izenburua  Iruñea, argie...

Gehiago irakurri

Jexux Larrea: "Udalekuri esker euskal izateko beste modu hori ikusten duzu"

2018/07/05

Maletan dantzako oinetakoak hartu eta hegazkina hartzear izango da Jexux Larrea (Donostia, 1958), Argia dantza taldeko dantza-maisua eta dantzaria. Reno-ra (Nevada) doa; datozen bi asteak NABO k antolatzen duen Udaleku izeneko udalekuetan igaroko ditu. Zer dela eta Renora? NABOk, Ipar Amer...

Gehiago irakurri

Tuterako alde zaharrak 'paloteao' berria estreinatuko du ekainaren 30ean

2018/06/26

Bereziki alde zaharreko, baina orohar, Tuterako kultur-giroa aberasteko xedez, paloteao berria estreinatuko dute Erriberako hiriburuan heldu den ekainaren 30ean. Antzerki molde honen ohiko estruktura mantenduz, garai berrietara egokitu nahi izan dute eta hartara, ez da apenas egonen erlijioari aipa...

Gehiago irakurri

Bilboko Abandoibarra pasealekuan hiriak eta dantzak topo egingo dute

2018/06/20

Aurtengo Lekuz leku jaialdia ekainaren 22tik 23ra izango da, hamalaugarren aldiz dantzak hartuko ditu Bilboko Abandoibarrako txokoak. Dantza-pieza laburrak aurkeztuko dira hirigunean, leku irekietan eta ohiz kanpoko lekuetan. Euskal Herriko eta nazioarteko dantzarien proposamenak aurkeztuko dira,...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Dantzan on Aingeru Berguices, musikari eta folklore ikertzailea hil da

2022/06/08

Eskerrik asko Kepa! Eskerrik asko wipedian hain txukun jartzeagatik eta erreferentzia egiteagatik. Webgunearen lehen izendapenean 'n' bat falta da, Dantza.eus beharrean Dantzan.eus baikara. Eskerrik asko!

Dantzan on Dantzaren Nazioarteko Eguna 2022 Eibarren: gogoeta, kronika eta bideoa

2022/05/09

Eskerrik asko zure erantzunarengatik Xabier. Ados gaude, bidean gaude, ez da bide erraza izango, baina bidetik bota egin beharko gaituzte, ez gaude kalea erregalatzeko.

Dantzan on Jabier Larralde, Arizkungo txistulari eta dantza-maisua zendu da

2022/03/26

Gure dolumiña.
Urbeltz-Arregi sendia.

Dantzan on Dantzariak Berrizen eta Seguran Manuel Lekuonan argazki sorta batean

2022/03/16

Agustin Mendizabalek idatzi digu hiru argazkiren inguruko zenbait argibide argigarri eskainiz, hona bere mezua:

Nik uste, Eguberri giroko bi argazkiak Etxetxikiren atarian bertan atereak dira, hau da, Manuel Lekuonaren etxean bertan (eta, segur aski, Lekuonak berak). Hori esateko arrazoiak:
Bi mutikoen eta olentzeroaren argazkia fatxada nagusian egina, eta talde handiarena alboko fatxadan.
Etxetxiki egon zen tokitik gobaralekua ("labaderoa") eta Oiartzun horrelaxe ikusten dira.
Lortu ditudan Etxetxikiren bi argazki horietan (berriagoak; hemen: http://www.liburuklik.euskadi.eus/[…]/12320#&gid=1&pid=10, eta hemen: http://www.oiartzuarrenbait[…]ki-zaharrak?title=etxetxiki) guztiz bat datoz ateko harlanduak, baita pareta-kantoikoak ere. Oharra: olentzeroaren ("Orantzaro" dio argazkiak) atzeko etxea ez dago argazki berriagoetan (gaur egungo etxe "berria" baizik).
Talde handia ageri den argazkian, ezkerreko aldean, etxeari itsatsita zegoen eranskinaren hasiera nabaritzen da.

Dantzan on Baltasar emakumea izan zenekoa

2022/01/05

Eta noizkoa da ba Azkoitiko lehen kabalgata hori?

Dantzan on Zuberoako Maskaradak 2022 egutegia

2022/01/04

2022ko maskaraden oihartzuna hedabideetan:
- 2022ko Zuberoako Maskaraden egunak (Gaztezulo, 2022-01-03)
https://www.gaztezulo.eus/[…]/2022ko-zuberoako-maskaraden-egunak
- Barkoxen agur erran ondotik, Atharratzen abiatuko dituzte aurtengo Maskaradak (Kazeta, 2022-01-04)
https://www.kazeta.eus/eu/i[…]dituzte-aurtengo-maskaradak
- Asteburu honetan maskaradei agur Barkoxen, eta hurrengo astean ongi-etorri Atharratze-Alozen (Argia, 2022-01-04) https://www.argia.eus/albis[…]gi-etorri-atharratze-alozen

Dantzan on Ongi pilotan eta oneski dantzatzen

2021/10/22

Eskerrik asko Mikel zerrenda osatzen laguntzeagatik!

Dantzan on Dantzariak Berrizen eta Seguran Manuel Lekuonan argazki sorta batean

2021/07/05

Eskerrik asko Mikel! Bidali dituzun Kutxatekako argazkiak emanaldi berekoak dirudite, bai horixe! Sarrera nagusira ekarriko ditugu, baia eta eskaintzen dituzun datu jakingarriak ere. Mila esker!

Dantzan on Dantzariak Berrizen eta Seguran Manuel Lekuonan argazki sorta batean

2021/07/05

Oier Solaguren-ek idatzi digu esanez "Berrizko txistularia seguruena Hipolito Amezua" izan daitekeela. Dantzari batzuen janzkerak (prakak, zapatak...) ere "kuriosoak" direla eta, "eguraldiagatik eta orduko denboran erropa zuriek zuten kostuagatik agian" izan ote daitekeen iradokitzen du. Eskerrik asko Oier!

Dantzan on Marka batek zure herriko inauterietako mozorroa plagiatzen duenean

2021/06/03

Berrian Edu Lartzanguren-ek argitaratutako artikulua: "Indigenen kulturaz jabetzea egotzi dio Mexikok Zara etxeari. Mexikoko Kultur Idazkaritzak azalpenak eskatu dizkio Inditex taldeko enpresari, soineko batean mixtec kulturaren diseinuak erabiltzeagatik. Beste bi arropa enpresa ere salatu ditu."
https://www.berria.eus/albi[…]io-mexikok-zara-etxeari.htm
Dantzan

Dantzan

dantzan 2001. urtean sortu zen eta 2003tik dantzan.com dantza sustatu eta hedatzeko elkarteak kudeatzen du.


Babestu dantzan.com