Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Errituren koreografiagatik Max saria eskuratu du Sharon Fridmanek

Dokumentuaren akzioak

Errituren koreografiagatik Max saria eskuratu du Sharon Fridmanek

2019/05/21 08:55
Errituren koreografiagatik Max saria eskuratu du Sharon Fridmanek

Kukai dantza konpainia sari banaketa hasi baino lehen, Valladolid, 2019-05-20. Argazkia: Kukai

Kukai konpainiaren Erritu lanagatik Sharon Fridman koreografo israeldarrak koreografia onenaren Max saria jaso du. Bart banatu dira SGAEren Arte Eszenikoen Max Sariak Valladoliden eta sarien helburua da arte eszenikoen inguruan sortzen diren urteko lan eta produkzio profesionalak saritzea. Kukai konpainiak bi hautagaitza zituen, koreografia onenarena (Sharon Fridman) eta gizonezkoen dantzari onenarena (Eneko Gil).

Ez da Kukaik eta Sharon Fridmanek jaso duten lehenengo Max saria. Azken urteetan honako hautagaitza eta sariak lortu dituzte Max sarietan:

Sharon Fridman

  • 2015 Free fall, Dantza ikuskizun onena (irabazlea), Koreografia onena (finalista).

 

Kukai dantza konpainia

  • 2018 Topa, Kaleko espektakulu onena (finalista).

  • 2017 Oskara, Dantza ikuskizuna onena (irabazlea), Dantza talde onena (irabazlea), Jantzi Diseinu Onena (irabazlea), Produkzio pribatu onena (finalista).

  • 2015 Gelajauziak, Dantza talde onena (irabazlea) 

  • 2009 Hnuy illa, Errebelazio saria (irabazlea)

  • 2004 1937 Gogoaren Bidezidorretatik, Errebelazio saria (finalista)