Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Dantzertirako sarbide probetarako izen-emateko azken egunak

Dokumentuaren akzioak

Dantzertirako sarbide probetarako izen-emateko azken egunak

2019/05/23 12:55
Dantzertirako sarbide probetarako izen-emateko azken egunak

Dantzertiko sarbide-probak, 2017-06-19. Argazkia: Oier Araolaza - Dantzan CC-BY-SA

Datorren ikasturtean Dantzertin, Euskadiko Dantza eta Arte Dramatiko Goi mailako Eskolan, sartzeko hauta probetarako izena emateko epea ostiral honetan bukatuko da. Sarbide Probak egiteko izen-ematea Dantzertiko Idazkaritzan egin daiteke maiatzaren 24ra arte 09:00etatik 13:00etara. Inskripzio-eskabideak aurkezteko epea amaitu eta handik bost egun baliodunera, Dantzertiren webgunean argitaratuko da probarako onartu diren pertsona inskribatuen zerrenda.

Dantza garaikidean eta klasikoan ezagutzak dituzten dantzarientzako goi-mailako eskolara sartzeko sarbide-probak dira. Frogak gainditzen dituzten dantzariek, batxilergoko ikasketak amaituta, beren dantza formazioari jarraipena emango diote Dantzertin.

Dantzako hauta probak ekainaren 10etik 14ra bitartean izango dira. Frogak bi zati izango ditu: teorikoa eta praktikoa. Ariketa teorikoan epaimahaiak proposaturiko dantzaren inguruko testu bat aztertu beharko dute ikaslegaiek. Praktikoan, Dantza Klasikoko eta Dantza Garaikideko eskola bana jasoko dituzte. Ondoren, hautagaiek bariazio bat egingo dute, haien gaitasun artistikoa neurtzeko. Eta azkenik, hiru minutuko inprobisazio-proba bat eskaini beharko dute.

Goi-mailako dantza titulua

2015eko irailean ireki zituen ateak Dantzertik. Ordutik goi-mailako dantza ikasketak eskaintzen ditu zentroak. Lau urte akademiko, guztira 240 ECTS kreditu (60, urteko). Hori horrela, aurtengo ikasturtean amaitzean, lehenengo promozioko ikasleek goi-mailako dantza titulua eskuratuko dute. Ikasketek gradu baten pareko titulua dute.

Informazio gehiago: Dantzerti

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.