Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Dantzan

Orain arteko ekarpenak

Karin Fouz dantzariak jasoko du Gipuzkoako Dantza Saria

2019/04/17

Aurtengo Gipuzkoako Dantza Saria Karin Fouz dantzari donostiarrari emango diote. Sari banaketa 27an izango da, 18.00etan, Donostiako udaletxean. Hurrengo egunean, Dantzaren Nazioarteko Egunaren ospakizunei itxiera emateko Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteak gala antolatu du, Victoria Eugenian...

Gehiago irakurri

Artzaintzari buruzko ikuskizuna prestatzen ari dira Ortzadar, Lo Nau eta Soinuenea

2019/04/12

Artzainen lana eta bizitza ardatz dituen "Tralhaires per delà lo blu de las montanhas" (Aztarnaria, Mendi Urdinetatik harago) ikuskizuna aurkeztuko dute maiatzaren 4an Faltzesen. Lo Nau (Gaskoinia), Ortzadar (Nafarroa) eta Soinuenea (Euskal Herria) elkarteek elkarlanean osatu duten ikuskizun...

Gehiago irakurri

Jesus Mari Uribelarrea dantzari, dantza-maisu eta atabalaria hil da

2019/04/10

Jesus Mari Uribelarrea "Txiflis" Iurretako dantzaria hil da 65 urterekin. Gazte hasi zen dantzan, eta Iurretako dantzari taldean aritzeaz gain 1970eko eta 1980ko hamarkadetan hainbat aurresku txapelketa irabazi zituen. Ondoren, bere atzetik etorri zen belaunaldiaren dantza-maisua izan zen. Mallabi...

Gehiago irakurri

Jose Jabier Abasolo "Tiliño"ren dantza-kontuak

2019/04/09

Durangaldeko dantzen eta orokorrean folklorearen ekintzalea, bultzatzailea eta akuilua da Jose Jabier Abasolo "Tiliño" (Iurreta, 1946). Dantzarekin eta musikarekin batera beste hainbat eremutan ere aritu da, herriko hainbat mugimendu eta ekitalderen antolaketa lanetan. Kontu asko ditu Abasolok...

Gehiago irakurri

Euskal Herriko 21 talde izango dira Hernaniko XXIV. Dantzari Festan

2019/04/01

Hernaniko San Joan konpartsak antolatzen duen Dantzari Festan Gipuzkoako, Arabako, Bizkaiko, Nafarroako eta Lapurdiko hogeita bat talde elkartuko dira. Aurtengoa hogeita laugarren Dantzari Festa izango da eta apirilaren 6tik 13ra dantza ekitaldiak, erakusketak edota hitzaldiak antolatu dituzte. Leh...

Gehiago irakurri

Dantza urratsak matematikaren erritmora

2019/03/29

Judith Rivas matematika irakasleak “Pasos de baile a ritmo de matemáticas” hitzaldia eskainiko du apirilaren 2an Bizkaia Aretoan. EHUko Zientzia eta Teknologiaren 50. urteurrena ospatzeko aurreikusi diren ekitaldien barruan antolatu da. Rivasek matematika eta dantzaren arteko loturak azald...

Gehiago irakurri

Gure Ametsa: Lucia Lakarra eta Iker Murillo elkarrekin oholtzan

2019/03/27

Lucia Lakarra eta Iker Murillo ballet dantzariek Gure Ametsa Dantzaldia eskainiko dute apirilaren 29an, Dantzaren Nazioarteko Egunean. Gala horretan Milaneko Scala Teatroko eta Victor Ullate Balleteko izarrak izango dira oholtzan gainean. Lucia Lakarra eta Iker Murillo artistek errealitate bihur...

Gehiago irakurri

Kukaik Espainiako Dantza Saria jaso du

2019/03/20

Kukai dantza konpainiak 2017ko Dantzako Sari Nazionala jaso du sorkuntzako modalitatean. Espainiako errege-erreginek 2017ko Kulturako Sari Nazionalak banatu dituzte asteartean, Prado museoko klaustroan egin den ekitaldian. Espainiako Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak 2017an izendatu zitu...

Gehiago irakurri

Martxoaren 8an Dantzan.eus-eko emakumeek planto

2019/03/07

Emakumeen Nazioarteko Egunean mugimendu feministak deitu duen egun osoko greba deialdiarekin bat egingo dute Dantzan.eus -eko emakumeek. Hori dela eta bihar dantzan.eus webgunean ez da argitaratuko edukirik eta ez da bidaliko asteko boletinik. ...

Gehiago irakurri

Botereari begiratuko dio Dferia 2019 azokak

2019/03/07

Dantza, antzerkia diziplina anitzak izango dira Donostiako antzeztokitan  martxoaren 11tik 14ra bitartean izango da dFERIA azokan. Donostia arte eszenikoen feria ikusgarri bihurtuko da, 32 konpainia, 33 ikuskizun eta 36 emanaldirekin. Aurtengo gaia boterea da, eta "nagusitasun hegemonikoa iza...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Dantzan.com on Maskaradak Zuberoan 1968 urtean

2012/11/07

Eskerrik asko Xabier!

Dantzan.com on Pagola: Pette Basabürü 1982

2012/11/01

Bil Xokoa blogean irakurri dugunez Pagolak egindako Pette Basaburu pastoral horretan, Batista Urrruti aritu zen errejenta lanetan, Jean Mixel Bedaxagar txirulari eta Gat Arane atabalarekin.
http://batmantxo.over-blog.[…]tte-basaburu-109093899.html

Dantzan.com on Elburua Gernika 1962

2012/10/31

Txomin Unzaluk zenbait argibide eman dizkigu bideo honetan agertzen diren dantzarien inguruan: "Hor doaz irudiei buruz nere azalpenak:Eguna: 1965.eko maiatzaren 25a. Egun horretan jendaurrean berreskuratu zen Gernikako Elai-Alai taldea, militarren erreboltaren ostean deseginda. Lekua: Gernikako Pasealekua. Dantzariak: Txapelduna, Rufino Garai Azkarai "Mili". Muxikarra. Lumoko Santa Luzian "Erregeletako" aurreskularia (1904-1996) Bestea, Iñaki Garai Legarreta . Elai-Alairen dantzari ohia. (1975.an maiatzaren 14an, Guardia Zibilak erailda Blanca bere emaztearekin batera beren etxean.)"

Dantzan.com on Euskal Herriko Lapurdi probintziako inauteri eta negu ohituren zerrendatze bati buruz

2012/10/10

Liburua Elkarlanean-ek banatzen du:
http://www.elkar.com/[…]/a000000273952

Eta beraz, bere liburudenden sarean, webgunearen bidez, edo banaketa talde horrekin lan egiten duten liburudenden bidez erosi daiteke.
Dantzan

Dantzan

dantzan 2001. urtean sortu zen eta 2003tik dantzan.com dantza sustatu eta hedatzeko elkarteak kudeatzen du.


Babestu dantzan.com