Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Dantzan

Orain arteko ekarpenak

"Ilunabarrean Dantzan" folk-dantzaldi zikloarekin hasi dira Gasteizen

2019/01/14

Asteburuan izan da Gasteizko Oihaneder kafe antzokiko "Ilunabarrean Dantzan" zikloko lehenengo dantzaldia. Apirilera arte, hilean behin, folk-dantzaldiak izango dira igande iluntzetan Oihaneder-en. Era honetako dantzaldiak antolatzen dituzten laugarren urtea da aurtengoa. Dantza saioak dantzari bat...

Gehiago irakurri

Erriberaren identitatea oinarri izango duen Laya dantza taldea osatu dute Tuteran

2019/01/10

Erriberako hainbat herritako dantzari gazteak elkartu eta Laya dantza taldea sortu dute Tuteran. Abenduaren 24an atera ziren kalera talde moduan lehenengo aldiz, baina ez dira zerotik hasi. Badira ia 25 urte Laya elkartea sortu zela, Erriberako dantzarien eta erraldoien konpartsen inguruan lanean h...

Gehiago irakurri

Duguna dantza taldea hautatu dute Boiseko 2020ko Jaialdin izateko

2019/01/03

Bost urtetik behin Idahon, Ameriketako Estatu Batuetan, Euskal Herritik kanpo egiten den euskal jaialdi handiena ospatzen da. Jaialdi bakoitzera Euskal Herriko dantza talde bat gonbidatzen da, hautaketa prozesu baten ondoren. 2020ko Boiseko Jaialdirako talde hautatuen zerrenda ezagutzera eman du ...

Gehiago irakurri

50 arizale arituko dira Urdiñarbeko maskaradetan

2019/01/02

Igandean abiatuko dira 2019ko maskaradak eta Urdiñarbeko gazteek izango dute herriz herri maskaradak eramateko ardura. Berrogeita hamar arizale baino gehiago arituko dira eta guztira  16 agerraldi egingo dituzte Zuberoako herrietan. Azken urteetako maskaradetako talderik handiena da aurtengoa, au...

Gehiago irakurri

2018 Dantzan: 10 bideo eta 10 albiste ikusienak

2018/12/26

Urtero legez, 2018. urteko sarrerarik arrakastatsuenak Zuberoako Maskaraden egutegia eta Inauterien oinarrizko egutegia izan dira, argitalpen horiek izan dituzte bisita kopuru gehien. Jarraian dituzue 2018ak eman dituen  10 albiste irakurrienak eta 10 bideo ik...

Gehiago irakurri

Azpilagañako ezpata-dantza estreinatuko du Oberenak

2018/12/21

Iruñeko Azpilagaña auzoan Eguberrietako festari lotuta ezpata-dantza berria plazaratuko du Oberena dantza taldeak igandean, abenduaren 23an. Hain zuzen 23an ospatzen dira Eguberriak Azpilagañan, eta Oberena Gazteak taldeak egindako Olentzerorekin kalejira egin eta ezpata-dantzaren estreinaldia e...

Gehiago irakurri

Telmo Esnalen "Dantza" filma zinema-aretoetara iritsi da

2018/12/20

Donostiako Zinemaldiko sail ofizialean lehiaketatik kanpo aurkeztu ondoren, abenduaren 21ean, ostiralean iritsiko da Dantza filma zinema-areto komertzialetara. Aste honetan zehar egin dituzte zenbait aurre-estreinaldi, Iruñean, Madrilen eta Bilbon, promozio gisa.  Juan Antonio Urbeltzen koreo...

Gehiago irakurri

Dantza sustatzeko 2018ko Jaurlaritzaren diru-laguntza deialdiaren ebazpena

2018/12/17

Eusko Jaurlaritzaren kultura sailak 2018ko dantza sustatzeko diru laguntza deialdiaren  ebazpena argitaratu du. Denera 420.000 euro banatu ditu honako hiru arloetan: Dantza-lanak I, Dantza ekoizpenak II eta Konpainiak sendotzea. Ondorengo moduan banatu dira diru-kopuruak: Dantza-la...

Gehiago irakurri

Zuberoako dantzen inguruko hitzaldia Baionan

2018/12/14

Zuberoako dantzen historia eta bilakaeran aditu diren sei hizlarik parte hartuko dute abenduaren 16an Baionan egingo den hitzaldian: Jean Mixel Bedaxagar, Mikel Duvert, Mixel Etxekopar, Jon Iruretagoiena, Xabier Itzaina eta Jean-Claude Larronde. Bedaxagarrek argitaratu berri duen  Aitzina Pika... ...

Gehiago irakurri

Dantza tradizionalaren bultzatzaile anonimoei esker ona

2018/12/11

Hirurehun bat lagun elkartu dira abenduaren 4an ospatu den II. Dantza tradizionalaren Esker Onak galan; "jendetsua eta hunkigarria" izan dela azaldu digu Jon Gaminde Bizkaiko Dantzarien Biltzarreko kideak. Begoña Arroio, Karmelo Barruetabeña, Zerutxu dantza taldea, Gerediaga elkartea, Ram...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Dantzan.com on Inauteriak 2014 oinarrizko egutegia

2014/02/08

Atxikitua, eskerrik asko, Jon!

Dantzan.com on Inauteriak 2014 oinarrizko egutegia

2014/02/07

Eskerrik asko abisuagatik, eguneratu dugu egutegia.

Dantzan.com on Maskaraden inguruko galderak Zuberoako Mihia Pitz telebistako lehiaketa berrian

2013/10/14

Maskaradetan emakumeek lehen aldiz non eta noiz parte hartu zuten galdearen inguruan idatzi digu Marcel Bedaxagarrek. Hauxe esaten digu: "Ene ustez, egün bat baizik ez züen egin Barkoxen. Eta ondotik, ez da emazterik izan maskaradetan 31 urtez. Urdiñarben ziren berriz agertü eta geroztik beti hor dira, salbü Eskiulan, herri horrek emazteen maskaradak egin ondoan, gizonenak egin beitzütian urte zonbait berantago (Gamere Ziihigako aitzineko maskaraden ber urtean eta ber ihautean).

Dantzan.com on Areatza: Aurreskua 1925

2013/09/18

Bideo honen harira, Sojok bere jaioterrira egindako bisitaren berri ematen zuen ABC egunkariko albistea aurkitu du @jabiortega -k eta twitter bidez konpartitu du. Hauxe dio testuak:
ABC, Viernes 5 de Febrero de 1925
Vascongadas
El Dr. Sojo en Bilbao
Bilbao 5, 11 noche. El ilustre periodista argentino doctor Sojo visitó hoy Villaro, donde nació su madre, presenciando las fiestas típicas que se organizaron en su honor. Por la tarde verificó una visita a la casa paterna, existente en Castrejana. Esta noche, sus amigos obsequiaron al director de La Rasan, de Buenos Aires, con ana comida en el Club Náutico, a la qne. asistieron el presidente de la Diputación, el alcalde y el cónsul de la Argentina.

Dantzan.com on Non izan zarete uda honetan dantzan?

2013/09/03

Jon Iruretagoienak hauen berri eman digu <dantzan> posta zerrendan: "Ixtorio Mixtorio ikusgarria Bretaniara eraman genuen Maritzuli konpainiarekin, Xinkako (Bidarte) eta Eraiki (Behobia) taldeekin. Guingamp eta Pontivy-n eman genuen. Hendaiako Akelarre taldea eta behobiako eraiki dantza taldea, IDB ek lagundurik, Bretaniara joan ziren, Concarneau-ko "les filets bleus" festibalean parte hartzeko."

Dantzan.com on Non izan zarete uda honetan dantzan?

2013/09/03

Jakin dugunez Donostiako Kresala dantza taldea Ambert-en izan da, Frantzian.

Dantzan.com on Non izan zarete uda honetan dantzan?

2013/09/03

Eskerrikasko Ander! Sartu dugu zerrendan.

Dantzan.com on Dantzargazkia 001: Maskaradak Sohütan 1934an

2013/08/14

Hona Marcel Bedaxagarrek emandako zenbait argibide: "Ene ustez xorrotx bata (eskerrekoa) Marcellin Heguiaphal daiteke. Pastoral errejent familia handi batetakoa et bera ere errejent izana. Azkena 1984 ean Sohütan, "Aimunen lau semeak". 1996 an zendürik. Gure Irratiko Mattin Larzabal eki algarizketatü günian 1982 an. Maskarada horik aipatü zeizkün. Ez dütüt oro gogoan orai. Orain segür niz xuriz den eta argazkian ageri den motiko gaztea beti bizi dela! Ferdinand Morot deitzen da eta Sohütan da beti. Diala 15 egün, pastoral mustrakan zen."
Dantzan

Dantzan

dantzan 2001. urtean sortu zen eta 2003tik dantzan.com dantza sustatu eta hedatzeko elkarteak kudeatzen du.


Babestu dantzan.com