Orain arteko ekarpenak
Erriberaren identitatea oinarri izango duen Laya dantza taldea osatu dute Tuteran
2019/01/10
Erriberako hainbat herritako dantzari gazteak elkartu eta Laya dantza taldea sortu dute Tuteran. Abenduaren 24an atera ziren kalera talde moduan lehenengo aldiz, baina ez dira zerotik hasi. Badira ia 25 urte Laya elkartea sortu zela, Erriberako dantzarien eta erraldoien konpartsen inguruan lanean h...
Duguna dantza taldea hautatu dute Boiseko 2020ko Jaialdin izateko
2019/01/03
Bost urtetik behin Idahon, Ameriketako Estatu Batuetan, Euskal Herritik kanpo egiten den euskal jaialdi handiena ospatzen da. Jaialdi bakoitzera Euskal Herriko dantza talde bat gonbidatzen da, hautaketa prozesu baten ondoren. 2020ko Boiseko Jaialdirako talde hautatuen zerrenda ezagutzera eman du ...
50 arizale arituko dira Urdiñarbeko maskaradetan
2019/01/02
Igandean abiatuko dira 2019ko maskaradak eta Urdiñarbeko gazteek izango dute herriz herri maskaradak eramateko ardura. Berrogeita hamar arizale baino gehiago arituko dira eta guztira 16 agerraldi egingo dituzte Zuberoako herrietan. Azken urteetako maskaradetako talderik handiena da aurtengoa, au...
2018 Dantzan: 10 bideo eta 10 albiste ikusienak
2018/12/26
Urtero legez, 2018. urteko sarrerarik arrakastatsuenak Zuberoako Maskaraden egutegia eta Inauterien oinarrizko egutegia izan dira, argitalpen horiek izan dituzte bisita kopuru gehien. Jarraian dituzue 2018ak eman dituen 10 albiste irakurrienak eta 10 bideo ik...
Azpilagañako ezpata-dantza estreinatuko du Oberenak
2018/12/21
Iruñeko Azpilagaña auzoan Eguberrietako festari lotuta ezpata-dantza berria plazaratuko du Oberena dantza taldeak igandean, abenduaren 23an. Hain zuzen 23an ospatzen dira Eguberriak Azpilagañan, eta Oberena Gazteak taldeak egindako Olentzerorekin kalejira egin eta ezpata-dantzaren estreinaldia e...
Telmo Esnalen "Dantza" filma zinema-aretoetara iritsi da
2018/12/20
Donostiako Zinemaldiko sail ofizialean lehiaketatik kanpo aurkeztu ondoren, abenduaren 21ean, ostiralean iritsiko da Dantza filma zinema-areto komertzialetara. Aste honetan zehar egin dituzte zenbait aurre-estreinaldi, Iruñean, Madrilen eta Bilbon, promozio gisa. Juan Antonio Urbeltzen koreo...
Dantza sustatzeko 2018ko Jaurlaritzaren diru-laguntza deialdiaren ebazpena
2018/12/17
Eusko Jaurlaritzaren kultura sailak 2018ko dantza sustatzeko diru laguntza deialdiaren ebazpena argitaratu du. Denera 420.000 euro banatu ditu honako hiru arloetan: Dantza-lanak I, Dantza ekoizpenak II eta Konpainiak sendotzea. Ondorengo moduan banatu dira diru-kopuruak:
Dantza-la...
Zuberoako dantzen inguruko hitzaldia Baionan
2018/12/14
Zuberoako dantzen historia eta bilakaeran aditu diren sei hizlarik parte hartuko dute abenduaren 16an Baionan egingo den hitzaldian: Jean Mixel Bedaxagar, Mikel Duvert, Mixel Etxekopar, Jon Iruretagoiena, Xabier Itzaina eta Jean-Claude Larronde. Bedaxagarrek argitaratu berri duen Aitzina Pika... ...
Dantza tradizionalaren bultzatzaile anonimoei esker ona
2018/12/11
Hirurehun bat lagun elkartu dira abenduaren 4an ospatu den II. Dantza tradizionalaren Esker Onak galan; "jendetsua eta hunkigarria" izan dela azaldu digu Jon Gaminde Bizkaiko Dantzarien Biltzarreko kideak. Begoña Arroio, Karmelo Barruetabeña, Zerutxu dantza taldea, Gerediaga elkartea, Ram...
1970-80eko hainbat dantza, festa eta maskaradei buruzko erreportajeak eskuragarri dira Uztaritzen
2018/12/07
Maite Barnetxe (1941-1986) kazetariak 1971 eta 1985 artean zuzendu zuen "Euskal Herria Orai eta Gero" telebista saioko programak eskuragarri dira Euskal Kultur Erakundean . Barnetxek Euskal Herriko hainbat gai tratatu zituen, tartean hainbat dantza ekitaldi, festa, maskaradak, pastoralak...
...
Orain arteko erantzunak
Dantzan on Entradillak zer dira?
2021/01/29
Oier Solaguren: Kaixo! Ez dut uste ni lehenengoa izango naizen ohartzen. Baina entradillen musikak eta dantza pausoak... antzekotasuna dute Bizkaiko herri batzuetan egiten den "mahaiganekoa" dantzarekin. Gainera uste dut mahaiganeko delakoa askoz hedatuago zegoela antzina... agian dantza beraren bilakaera dira entradillak?
Dantzan on Dantza taldeen entseguak baimendu dituzte EAEn
2021/01/26
Eusko Jaurlaritzak EHAAn urtarrilaren 23an argitaratutako azken dekretuak hainbat murrizketa ezarri baditu ere zenbait alorretan, dantzari dagokionez ez da izan aldaketarik eta eitb.eus-ek jaso bezala: "Dantza-talde ez-profesionalen entseguak baimentzen dira, eta, nolanahi ere, zorrotz errespetatu beharko dira pertsonen arteko segurtasun-distantziaren, maskara erabiltzearen eta kontaktu fisikorik gabeko sei laguneko taldeen prebentzio-baldintzak."
Dantzan on Dantza taldeen entseguak baimendu dituzte EAEn
2021/01/22
Kaixo Leire, EAEko dekretuetan ikuskizuneri dagokionez ez dira profesional eta ez profesionalak bereizten. Hauek dira abenduaren 10ek dekretuak jasotako neurriak ikuskizunak egiteko:
2) Kultura-ikuskizunak egin ahal izango dira publikoarekin instalazio propioetan edo kirol-gune itxietan edo beste eraikin mota batzuetan, gehienez ere ehuneko 50eko edukierarekin, eta gehienez ere 400 pertsonarekin. Instalazioetan pertsonen arteko segurtasun-distantzia mantentzeko beharrezko neurriak ezarri beharko dira, edo, halakorik ezean, babes fisikorako neurri alternatiboak baliatuko dira. Maskara erabiltzea nahitaezkoa izango da, nahiz eta pertsonen arteko segurtasun-distantzia 1,5 metrokoa izan. (Bizikidetza-unitateen kasuan izan ezik, halakoetan ondoz ondoko eserlekuetan eseri ahalko dira eta).
3) Aire zabaleko kultura-jarduerak eta -ikuskizunak egitea baimentzen da, baimendutako edukieraren ehuneko 50eko gehieneko edukiera baimenduarekin, eta gehienez ere 600 pertsonara arte. Pertsonen arteko segurtasun-distantzia mantentzeko beharrezko neurriak ezarri beharko dira, edo, halakorik ezean, babes fisikorako neurri alternatiboak baliatuko dira. Maskara nahitaez erabili beharko da, nahiz eta pertsonen arteko 1,5 metroko segurtasun-distantzia mantendu (bizikidetza-unitateen kasuan izan ezik, halakoetan ondoz ondoko eserlekuetan eseri ahalko dira eta). Ikusentzuleak eserita egon beharko dira eta aulkia aurrez esleitzea eskatuko da. Artista-taldeei dagokienez, interpreteen arteko interakzioa baimenduta egongo da ikuskizunak irauten duen bitartean.

2021/01/13
Nekane Arriaga: Muxiko dantza irakaslea naizenez, eskertzen da hartutako neurria.
Dantzan on Dantza taldeen entseguak baimendu dituzte EAEn
2021/01/12
Eskerrik asko Patxi. Bai, lehen orduan ez zegoen argitaratuta eta atzoko informazioarekin moldatu behar izan gara baina goiz erdian argitaratu da dekretua eta neurriak argiago daude orain.
Dantzan on Dantzaren sektore profesionalean emakumeek gizonek baino aukera gutxiago dituzte
2020/12/11
Aitortu behar dugu pena handiz irakurri dugula esaldi hau Jemima Canon txostenean: "Lehenik esan behar dugu Euskadin ez dagoela dantzan espezializatutako hedabiderik." Beraz, gu, dantzan.eus, ez gara existitzen?
Dantzan on Kantiniersak maka beltza ordezkatu zuen
2020/11/06
Marcel Bedaxagar: Marcellin Héguiaphalek kontatü zeitan istoria, xiberoko dantza zinez ontsa ezagützen bai eta hain ejerki dantzatzen düan berezilari baten ganik. La cantinière des mascarades souletines a remplacé une maquerelle au XIX°. Par un grand spécialiste (et danseur) des danses de Soule.
Dantzan on Erromeria izango da ardatza Inpernuko Poza jardunaldian
2020/10/28
Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak esan du egoerak horrela eskatuta eta arduraz jokatu nahirik, Inpernuko Poza XVIII. Jardunaldia ateak itxita egingo dituela. Bi hitzorduak ordu berdinean mantenduko dira eta streaming bidez zabalduko dituzte edonorentzat ikusgai EHTEren sare sozialetan.
Dantzan on Erromeria izango da ardatza Inpernuko Poza jardunaldian
2020/10/22
Euskal Herriko Trikitixa Elkartetik adierazi digute goizeko hitzaldia Aikok grabatuko duela eta aurrerago beraien plataforman eta sare sozialetan argitaratzeko asmoa dutela. Arratsaldeko mahai ingurua, berriz, Trikitixa Elkarteak grabatuko du artxiboan jasotzeko, ez da argitaratuko.
Dantzan on Aurreskua eta dantzari-dantza 1946
2020/10/21
Aitor Gorostiza: Oraindik ez dugu zehazki identifikatu Barakaldoko zein tokitan egiten duten dantza bideoan, baina Barakaldo dela, ziur: txistularia, Luis Torre, eta pasarte txiki batean, banangoaren eta makil dantzaren artean, Barakaldoko orduko alkatea ikusten da, Jose Maria Llaneza, ondoan Retuerto auzoko apaiza duela, aita Angel Castro. Aurreskuarena Gerardo Goiriena barakaldarra dela esan digute. Bestalde, Enkarterri deritzan dantzakera egiten dute dantzariek, ikusten denez.