Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Dantzan

Orain arteko ekarpenak

Joanes Gurutxage: “Kabalkada egiten dugu euskarak eta euskal kulturak zinez bere lekua izan dezan Lekornen”

2024/07/24

Uztailaren 28an eta abuztuaren 3an kabalkada plazaratuko dute lekondarrek. Hamar urte dira azkenekoz Lekornen kabalkada antolatu zutenetik; 2014an eman zuten , baita 1995ean eta 1996an ere. “ Lekorneko gazteek luzatu dute deia, konfinamendutik landa beti elkarrekin ginen eta pentsatu genuen kab...

Gehiago irakurri

Uztailaren 22tik 25era Portugaleteko folklore jaialdia

2024/07/22

Bolivia, Brasil, Kazakhistan, Hungaria, Kenia eta Euskal Herriko musikariak eta dantzariak izango dira Portugaleteko 49. Nazioarteko Folklore Jaialdian. Portugaleteko Elai Alai taldeak antolatzen duen jaialdiko emanaldi nagusiak uztailaren 22tik 25era izango dira. Dantza saioa horietan parte har...

Gehiago irakurri

Astebeteko aurrerapenarekin dantzan datoz Baionako bestak

2024/07/10

Aurreratu egin zaie baionarrei dantza eta festarako zita. Gaur hasiko dira Baionak festak; Olinpiar jokoak direla eta astebete lehenago. Karrikaldi gunean jarri ditugu begiak, Baionako euskal elkarteen hitzorduak festa espazio horretan antolatzen baitira. Jacques-Portes plaza dantza emanaldiak ik...

Gehiago irakurri

Sanferminak 2024 dantzan Lesakan eta Iruñean

2024/07/04

Txupinazoaren ondotik dantza ekitaldiak berehala hasten dira Iruñeko sanferminetan eta aurten dantzaren protagonismoa txupinazoan bertan hasiko da, Duguna dantza taldeak jaurtiko baitu munduko festa onenen hasieran euskal dantza fokopean jarriz. Hemen aurtengo sanferminetan, bai Iruñean, bai Lesa...

Gehiago irakurri

Salvador Martinez, Lizarrako gaiteroa hil da

2024/07/01

Lizarrako gaiteroen musikari garrantzitsuenetako bat, Salvador Martinez Garate (1957-2024) hil da 67 urterekin, San Martzial egunez, hain zuzen urtero jo ohi duten Bergarako San Martzial erromerian jotzekotan zela. Ibilbide luze eta oparoko musikaria, 44 urtez Juan Carlos Duñabeitiarekin osatu due...

Gehiago irakurri

Sanjoanak dantzan, astebururako zenbait gomendio

2024/06/21

Udan sartu berri gara, atzo iluntzeko 22:51ean, hain zuzen ere; eta udako solstizioarekin batera ospatzen dira gurean San Joan dantzak, festak eta errituak. Uda dantzan hastea baino modu hoberik bururatzen? Horretarako sarrera honetan jaso ditugu datozen egunetarako zenbait gomendio. Sanjoanak D...

Gehiago irakurri

Koldobika Jauregi artista eta Dantza filmaren diseinatzaile artistikoa zendu da

2024/06/17

Alkizako artistak eskulturan eta arte plastikoetan ibilbide garrantzitsua egin du eta dantzaren eremura ere iritsi da bere eragina, hain zuzen Telmo Esnalek zuzenduta eta Juan Antonio Urbeltzen dantzaren ikuspegi koreografiko eta sinbolikoa zinera eraman zuen Dantza filmaren diseinu artistikoaren a...

Gehiago irakurri

Dugunak botako du Iruñeko Sanferminetako txupinazoa

2024/06/11

Iruñeko alkate Joseba Asironek prentsaurrekoan iragarri berri duenez, Duguna dantza taldeak jaurtiko du 2024ko Sanferminetako txupinazoa. Duguna izan da Iruñeko herritarren boto gehien jaso duen hautagaitza. Hain zuzen dantza taldearen sorreraren 75. urteurrena ospatzen ari diren honetan, urteurr...

Gehiago irakurri

Pasaiako Dantza Festibala ekainaren 6tik 9ra

2024/06/05

Euskal konpainia ezagunak eta herriko taldeak izango dira dantzan Pasaiako Dantza Festibalean ekainaren 6tik 9ra. 22 ekintza izango ditu guztira, 8 dantza konpainia profesional eta 3 koreografo berrien piezak barne, eta dantza-zinemaren film labur baten estreinaldia ere izango da. La Sala, Led S...

Gehiago irakurri

German Aldekoa, Berrizko danbolintero eta dantza-maisua hil da

2024/05/31

German Aldekoa Arriaga (Berriz, 1953-2024), Alejandro Aldekoa eta Maria Arriagaren semea, eta aitaren danbolintero eta dantza-maisu lanei jarraipena eman ziena zendu da 71 urterekin. Hain zuzen, oraindik bizi den ama Mariak 101 urte bete dituen egunean hil da hiru seme-alaben arteko nagusia (Jon ...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Dantzan.com on Pagola: Pette Basabürü 1982

2012/11/01

Bil Xokoa blogean irakurri dugunez Pagolak egindako Pette Basaburu pastoral horretan, Batista Urrruti aritu zen errejenta lanetan, Jean Mixel Bedaxagar txirulari eta Gat Arane atabalarekin.
http://batmantxo.over-blog.[…]tte-basaburu-109093899.html

Dantzan.com on Elburua Gernika 1962

2012/10/31

Txomin Unzaluk zenbait argibide eman dizkigu bideo honetan agertzen diren dantzarien inguruan: "Hor doaz irudiei buruz nere azalpenak:Eguna: 1965.eko maiatzaren 25a. Egun horretan jendaurrean berreskuratu zen Gernikako Elai-Alai taldea, militarren erreboltaren ostean deseginda. Lekua: Gernikako Pasealekua. Dantzariak: Txapelduna, Rufino Garai Azkarai "Mili". Muxikarra. Lumoko Santa Luzian "Erregeletako" aurreskularia (1904-1996) Bestea, Iñaki Garai Legarreta . Elai-Alairen dantzari ohia. (1975.an maiatzaren 14an, Guardia Zibilak erailda Blanca bere emaztearekin batera beren etxean.)"

Dantzan.com on Euskal Herriko Lapurdi probintziako inauteri eta negu ohituren zerrendatze bati buruz

2012/10/10

Liburua Elkarlanean-ek banatzen du:
http://www.elkar.com/[…]/a000000273952

Eta beraz, bere liburudenden sarean, webgunearen bidez, edo banaketa talde horrekin lan egiten duten liburudenden bidez erosi daiteke.
Dantzan

Dantzan

dantzan 2001. urtean sortu zen eta 2003tik dantzan.com dantza sustatu eta hedatzeko elkarteak kudeatzen du.


Babestu dantzan.com