Orain arteko ekarpenak

Ipar Euskal Herriko festetako jantziak aurkeztu ditu Maritzulik "Dantzaz ele" erakusketan

2021/09/03

Ipar Euskal Herriko festetako jantziak aurkeztu ditu Maritzulik "Dantzaz ele" erakusketan
Baionako katedraleko klaustroan Ipar Euskal Herriko hainbat festetako eta erritutako jantziak ipini ditu ikusgai Maritzuli konpainiak abuztuaren 24tik irailaren 14ra bitarte. "Dantzaz ele" izeneko erakusketan lau dantzari segizio muntatu dituzte: Besta Berri, Lapurdiko inauteriak, Nafarroa Behereko...

Gehiago irakurri

Soka-dantza izango da protagonista larunbatean Otxandion

2021/09/02

Soka-dantza izango da protagonista larunbatean Otxandion
Soka-dantza edo aurreskua ardatz izango duen ekitaldia antolatu dute larunbatean, irailak 4, Otxandioko plazan. Otxandioko Urduri dantza taldea, Iurretako, Garaiko, Berrizko, Garaiko eta Durangoko dantzariak izango dira plazan Durangaldeko eran dantzan, baina horiez gain Iruñeko Duguna, Eibarko Kez...

Gehiago irakurri

Abel Iriondo dantzari eta dantza-maisua hil da

2021/08/29

Abel Iriondo dantzari eta dantza-maisua hil da
Bizikletan zebilela bihotzekoak emanda hil da Abel Iriondo (1966), azken bi hamarkadetan Durangon bizi zen dantzari elgoibartarra. Haritz, Argia, Kezka eta Kriskitin dantzari taldeetan eta Aiko taldean aritutakoa besteak beste, dantzari eta dantza-maisu ibilbide distiratsua egin du Iriondok.  El...

Gehiago irakurri 1

Mikel Pontesta lezoar dantzari eta dantza-maisuak azken kabriola eman du

2021/07/23

Mikel Pontesta lezoar dantzari eta dantza-maisuak azken kabriola eman du
Mikel Pontesta Garmendia (Lezo, 1955) dantzaria hil da. Herrian bertan hasi zuen dantzari ibilbidea, eta Donostiara egin zuen jauzi segituan. Allerru, Goizaldi eta Argia dantzari taldeetan ibili da, eta hainbat txapelketatan ere parte hartu izan du. Pasaian Euskal Herriko izendapenarekin jokatu z...

Gehiago irakurri 2

Nastja Slavec: "Uste dut dantza oso tresna interesgarria dela euskal kultura ikertzeko eta ulertzeko"

2021/07/22

Nastja Slavec: "Uste dut dantza oso tresna interesgarria dela euskal kultura ikertzeko eta ulertzeko"
Fisikaria, antropologoa eta dantzaria dugu Nastja Slavec (Trieste, 1992), eta datorren ikasturtean Euskal Herriko zein txokotan kokatuko den erabaki nahian dabil egun hauetan. Euskaldunak itxiak garela abisatu diote, baina guztiz kontrakoa jaso duela dio. Herriz herri eta dantza taldez talde dabil ...

Gehiago irakurri

Otxandioko emakumeen soka-dantza osatu eta aberastu dute

2021/07/21

Otxandioko emakumeen soka-dantza osatu eta aberastu dute
2017an berrekuratu zuten Otxandiko emakumeek 1935etik dantzatu gabe zegoen soka-dantza, eta aurtengoan hainbat zati gehituta plazaratuko dute. Urduri dantza taldeko kideek uztailaren 22an aterako dute soka, iluntzeko 19:30ean herriko plazan. Soka-dantza osatzen Badira bost urte Santurtziko Mend...

Gehiago irakurri

Okzitania, Tahiti eta Euskal Herriko dantzak Gau Argi festibalean

2021/07/16

Okzitania, Tahiti eta Euskal Herriko dantzak Gau Argi festibalean
Haurrek dantzatutako munduko dantzak izango dira protagonista Kanbo, Itsasu eta Ezpeletan asteburu honetan. Uztailaren 16tik 18ra ospatuko da Gau Argi festibala, eta aurtengoan Charente (Okzitania), Tahiti eta Euskal Herriko dantzen erakustaldiak izango dira. Pandemia dela eta zailtasunak izan di...

Gehiago irakurri

Urtebeteko etenaren ondoren badator Portugaleteko Nazioarteko Folklore Jaialdia

2021/07/15

Urtebeteko etenaren ondoren badator Portugaleteko Nazioarteko Folklore Jaialdia
Irlanda, Polonia, Peru, Senegal eta Euskal Herriko dantza taldeen emanaldiak izango dira aurtengo Portugaleteko Nazioarteko Folklore Jaialdian. Aurreko urtean ezin izan zen jaialdirik ospatu pandemia zela eta; data bat baino gehiago finkatu zituzten, baina azkenean dena bertan behera gelditu ze...

Gehiago irakurri

Maskaradak emango dituzte Barkoxeko gazteek uda honetan

2021/07/12

Maskaradak emango dituzte Barkoxeko gazteek uda honetan
Neguko festak, inauteriak dira maskaradak, baina pandemiak ez du maskaradak ospatzeko aukerarik eman azken neguan, beraz, udan emango dituzte aurten maskaradak Zuberoan. Barkoxeko gazteek, uztailaren 31n hasita, maskaradak emango dituzte udan zehar. 2020ko urrian iragarri zuten , baldintzak betetz...

Gehiago irakurri

Dantza da gehien praktikatzen dugun kultur-jardueretakoa

2021/07/09

Dantza da gehien praktikatzen dugun kultur-jardueretakoa
Euskal herritarrek gehien egiten ditugun kultura-jardueren artean dago dantza, hain zuzen ere amateur mailako kultura-praktiken intzidentzia-rankingean bigarren postuan ageri da. Kulturaren Euskal Behatokiak eginiko Euskal Herriko parte-hartze kulturalaren Inkestaren arabera, eskulanak eta artisa...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Dantzan - "Euskal dantza: tradiziotik sorkuntzara" ikasketa osagarriak eskainiko ditu EHUk

2016/11/03

Baiezkoan gaude Endika, baina onena unibertsitatera deitzea duzu, EHUk berak antolatzen baitu. Hemen duzu telefonoa: http://www.ehu.eus/eu/web/complementarios/euskal-dantza

Dantzan - "Euskal dantza: tradiziotik sorkuntzara" ikasketa osagarriak eskainiko ditu EHUk

2016/10/11

Egun on Arkaitz! EHUren webgunean, "ohiko galderak" atalean, klaseak "lauretatik zazpietara" izango direla jartzen du, baina antolatzaileek esan digute ordutegia ez dela definitiboa oraindik.

Dantzan - Emakume eta gizonezkoek elkarrekin dantzatu dute Mairuaren Alardeko trokeo-dantzetan

2016/07/28

Eskerrik asko Ion. Arrazoi duzu, guk ere badugu gogoan neskak dantzan ikusi izana 2009 urtea baino lehen. Zuzendu dugu testua.

Dantzan - Lasa 1950 Dantza-jauziak

2016/04/20

Xabier Itzainari helarazi diogu Patxi Monteron galdera, eta honako hau erantzun digu: "Patxiren galdera, alabainan, garrantzitusa da, eta neke zaut erantzutea. Ene gostuko, dantzatzeko manera [...]

Dantzan - Villacañas: dantzatzeagatik ordaintzen duten dantzariak

2016/03/21

Mila esker zuen erantzunagatik! Bai, filme horren berri eman genuen dantzan.eus-en bere garaian: https://dantzan.eus/albisteak/danzantes-liz-lobato MIla esker gogoraraztegatik!

Dantzan - Ituren: soka-dantza 1951

2016/02/22

Andres Iñigo Ariztegik, Iturengo ondareari ekarpen ederra eginez, bideo honetan agertzen diren lagunen identifikazioa egin du. Ituren, 1951-07-08 10’’. Txistulariak: Miguel Makutso, Burriñenekoa [Burriñenea etxe [...]

Dantzan - Libertimendua

2016/01/14

2016an otsailaren 7an eskainiko da Libertimendua Garazin.

Dantzan - Maskaraden lehen agerraldia bertan behera geratu da

2016/01/12

Martxoaren 6an emango dituzte maskaradak Ezpeizen eta Mitikileko agerraldia apirilaren 17ra atzeratuko da. Hemen maskaraden egutegia gaurkotua: https://dantzan.eus/albisteak/zuberoako-maskaradak-egutegia

Dantzan - Maskaraden lehen agerraldia bertan behera geratu da

2016/01/11

Igande honetan, urtarrilak 17 Sohütan emango dituzte maskaradak eta Ezpeizen ematekoak zirenak atzeratu dituzte (data zehazteke). Gainontzeko datak berdin mantenduko dira.