Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Dantzan

Orain arteko ekarpenak

Playmobilak dantzari bihurtu ditu Peio Agirrek

2020/06/19

Dantzaria, musikaria, argazkilaria... dugu Peio Agirre (Berriz, 1969). Berak dioen moduan, geldirik egoten ez dakien horietakoa. Afizio ugari ditu eta horietako bat da Playmobil panpinak birmoldatu eta itxuraz aldatzea da. Peio Agirre Playmobil zamaltzaina egiten. Betidanik gustatu iza...

Gehiago irakurri

50 urte Anexak euskal dantza garaikidearen lehen pausoa eman zuela

2020/06/18

1970ko ekainaren 14an eszenaratu zen lehen aldiz Anexa, dantza konpainia aitzindaria, dantza garaikidea jorratu zuen euskal taldea. Viktoria Eugenia antzokian, Donostiako Orfeoiarekin batera egindako jaialdi batean izan zen estreinaldia. Concha Martinez (Donostia, 1943) eta Jose Lainez (Donosti...

Gehiago irakurri

Josu Sagardia: “Oholtzan dantzatzearen sentsazio hori denbora luzez ez genuela bizitzen”

2020/06/17

Amoria & Dolore ikuskizun berriaren prestaketen azken txanpan harrapatu zuen pandemiak Kresala dantza taldea . Taldeak ohiko dinamika alde batera utzi behar izan du azken hilabeteetan, baina ez dira guztiz gelditu, forma fisikoa mantentzeko helburuz etxetik jardun dute lanean. Pixkana argia ikus...

Gehiago irakurri

Patxi Montero: “Plazako dantzak aberastea izan da nire helburua”

2020/06/15

Aldarrikapen edo errebeldia puntu batetik abiatu du Patxi Monterok Euskal Herriko plazetarako dantza berriak proiektua. Hala azaldu du Sortutakoak 8 deialdira aurkeztutako lana Gipuzkoako Dantzaguneako sortzaileen leihoan . Izan ere, sorkuntzarekin burura etortzen zaiguna gehienetan ikusgarria da,...

Gehiago irakurri

"Etxarrikoentzat hemezortzi urtez itxoiten zauden momentua da dantzakia"

2020/06/12

San Kiriko (ekainak 13) eta San Adrian (ekainak 16) egunetan dantzakia dantzatu ohi dute Etxarri Aranazko kintoek. Hemezortzi urte betetzen diren urtea berezia izan ohi da etxarriarrentzat eta aurtengoentzat zer esanik ez. Hemezortzi urte itxaroten egon eta pandemiak bete-betean harrapatu ditu kint...

Gehiago irakurri

Plazetarako dantza berrien proiektuaren berri emango du Patxi Monterok bihar Dantzaguneko leiho birtualean

2020/06/11

Patxi Montero dantza-maisuak (Irun, 1966) solasaldia eskainiko du ekainaren 12an, 11:00etan Gipuzkoako Dantzaguneko online gela n . Azken asteetan, ostiralero, sortzaileei tartea eskaintzen zaie beren proiektuak eta l an moldeak ezagutarazteko. Aste honetan Mon t erok Euskal Herriko...

Gehiago irakurri

Jamattitt Bidart dantza bultzatzailea hil da

2020/06/11

Jamattitt Bidart Kuxkurrio (Baigorri 1926-2020) dantzaria eta Arrola dantza taldeko sortzailea hil da 93 urterekin. Hamasei urte zituela hasi zen dantzan, 1942. urtean, Bigarren Mundu Gerra bete-betean. Gerrako presoentzako dirua ateratzeko jai batean parte hartzeko aitzakian bost bat mutiko elkar...

Gehiago irakurri

Norbanako eta talde ez profesionalek euskal kultura nazioartean zabaltzeko diru-laguntzak atera ditu Etxepare Institutuak

2020/06/09

Zabalik dago euskal kultura nazioartean sustatu eta zabaltzeko bestelako jardueretarako diru-laguntza deialdia . Ekainaren 5etatik uztailaren 5era aurkeztu daitezke eskabideak Etxepare Institutuan. Etxepare Euskal Institutuaren ohiko deialdiek babesten ez dituzten jarduerei zuzentzen da deialdia. ...

Gehiago irakurri

Oihane Vicente: "Norbera hobeto ezagutzeko espazioa eskaintzen du dantzak"

2020/06/04

Hamasei urterekin murgildu zen Oihane Vicente (Zumarraga, 1988) dantza munduan eta orain ez da egunik dantzatzen ez denik. Zumarragako ezpata-dantzan Antion dantzatu zuten lehenengo emakumeetakoa da Vicente. Euskal dantzan hasi eta beste hainbat dantza esparrutara ireki du gorputza.  Dantzaren i...

Gehiago irakurri

Garazi Azurmendi: “Andra Mari gure bigarren etxea da”

2020/06/02

Galdakaoko Andra Mari dantza taldeko dantzaria dugu Garazi Azurmendi (Igorre, 1985). Hamaika urterekin hasi zen dantzan eta ordutik ez da gelditu. Itxialdia deskantsu bat izan dela aitortu digu, eguneroko lanez gainezka arnas pixka bat hartzeko baliatu du, baina nahikoa izan dela dio; berriro dan...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Dantzan.com on Inauteriak 2014 oinarrizko egutegia

2014/02/09

Aipatu data egutegian sartu dugu jada, mila esker.

Dantzan.com on Inauteriak 2014 oinarrizko egutegia

2014/02/08

Mila esker abixatzearren, atxikitu dugu egutegira.

Dantzan.com on Inauteriak 2014 oinarrizko egutegia

2014/02/08

Atxikitua, eskerrik asko, Jon!

Dantzan.com on Inauteriak 2014 oinarrizko egutegia

2014/02/07

Eskerrik asko abisuagatik, eguneratu dugu egutegia.

Dantzan.com on Maskaraden inguruko galderak Zuberoako Mihia Pitz telebistako lehiaketa berrian

2013/10/14

Maskaradetan emakumeek lehen aldiz non eta noiz parte hartu zuten galdearen inguruan idatzi digu Marcel Bedaxagarrek. Hauxe esaten digu: "Ene ustez, egün bat baizik ez züen egin Barkoxen. Eta ondotik, ez da emazterik izan maskaradetan 31 urtez. Urdiñarben ziren berriz agertü eta geroztik beti hor dira, salbü Eskiulan, herri horrek emazteen maskaradak egin ondoan, gizonenak egin beitzütian urte zonbait berantago (Gamere Ziihigako aitzineko maskaraden ber urtean eta ber ihautean).

Dantzan.com on Areatza: Aurreskua 1925

2013/09/18

Bideo honen harira, Sojok bere jaioterrira egindako bisitaren berri ematen zuen ABC egunkariko albistea aurkitu du @jabiortega -k eta twitter bidez konpartitu du. Hauxe dio testuak:
ABC, Viernes 5 de Febrero de 1925
Vascongadas
El Dr. Sojo en Bilbao
Bilbao 5, 11 noche. El ilustre periodista argentino doctor Sojo visitó hoy Villaro, donde nació su madre, presenciando las fiestas típicas que se organizaron en su honor. Por la tarde verificó una visita a la casa paterna, existente en Castrejana. Esta noche, sus amigos obsequiaron al director de La Rasan, de Buenos Aires, con ana comida en el Club Náutico, a la qne. asistieron el presidente de la Diputación, el alcalde y el cónsul de la Argentina.

Dantzan.com on Non izan zarete uda honetan dantzan?

2013/09/03

Jon Iruretagoienak hauen berri eman digu <dantzan> posta zerrendan: "Ixtorio Mixtorio ikusgarria Bretaniara eraman genuen Maritzuli konpainiarekin, Xinkako (Bidarte) eta Eraiki (Behobia) taldeekin. Guingamp eta Pontivy-n eman genuen. Hendaiako Akelarre taldea eta behobiako eraiki dantza taldea, IDB ek lagundurik, Bretaniara joan ziren, Concarneau-ko "les filets bleus" festibalean parte hartzeko."

Dantzan.com on Non izan zarete uda honetan dantzan?

2013/09/03

Jakin dugunez Donostiako Kresala dantza taldea Ambert-en izan da, Frantzian.
Dantzan

Dantzan

dantzan 2001. urtean sortu zen eta 2003tik dantzan.com dantza sustatu eta hedatzeko elkarteak kudeatzen du.


Babestu dantzan.com