Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Irekita dago Dantzan Bilaka 2021 programara proiektuak aurkezteko epea

Dokumentuaren akzioak

Irekita dago Dantzan Bilaka 2021 programara proiektuak aurkezteko epea

2020/09/02 09:00
Irekita dago Dantzan Bilaka 2021 programara proiektuak aurkezteko epea

Argazkia: Josu Garate - Dantzan CC-BY-SA

Dantza garaikideko sorkuntza prozesuak ekonomikoki laguntzen dituen Dantzan Bilaka 2021 programako deialdira proiektuak aurkezteko epea irailaren 10ean bukatuko da. Datorren urtean hasierako faseetan dauden sortzaileak babesteko helburua du Dantzan Bilaka 2021 programak.

Sorkuntzarako diru-laguntzak banatzeaz aparte, diruz lagundutako pertsonen eta proiektuen inguruko topaketak, jarduerak eta aurkezpenen antolaketa jasotzen ditu programak. Deialdi honen bitartez zazpi laguntza emango dira. Hautatutako pertsona bakoitzak 4.000 euro gordin jasoko ditu dagokion sortze-prozesua garatzeko eta programako jardueretan parte hartzeko.

2021eko deialdiko aldaketa nagusia da, diru-laguntza programako jardueretara bideratuta dagoela, beraz, beharrezkoa da jarduera guztietan parte hartzea. Programak lau ardatz nagusi ditu: tailerrak, egoitzak, laguntza artistikoa eta azken jardunaldia.

Hautatutako sortzaileen arteko topaketak eta elkarrizketak bultzatu nahi dira programaren bidez eta gonbidatutako artista eta profesionalen parte hartzeari esker hausnarketarako testuingurua sortu. Programan zehar hautatutako koreografia sorkuntza prozesuak babestu, lagundu eta erakutsiko dira. Azken jardunaldian, urtean zehar egindako lanaren emaitza publikoki aurkeztuko da, gehienez ere hogei minutuko iraupena duen lanaren bidez.

Deialdia Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren, Gasteizko Artium Museoaren eta Euskal Herriko dantza profesionalen elkartearen ADDE arteko lankidetzaren emaitza da.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.