Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Emakumeak dantza pieza sortu du NODE konpainiak

Dokumentuaren akzioak

Emakumeak dantza pieza sortu du NODE konpainiak

2020/07/16 08:00

NODE konpainiak pieza berria aurkeztuko du ostiral honetan, uztailaren 17an, 20:30ean Tabakalerako Kutxa Kultura Plazan. Myriam Perez Cazabon eta Jone Amezaga dantzariek dantzatuko dute taldean sortu duten 18 minutuko koreografia. LABO GO egitarauaren 23. edizioaren barruan aurkeztuko da lana.

Dantza garaikideko pieza hainbat diziplinek osatzen duten proiektuaren parte da. Emakumeak izena du proiektuak eta dokumental baten, eleberri grafiko baten eta dantza-pieza baten bidez El Salvadorreko emakumeek konplikazio obstetrikoengatik (haurdunaldia, erditzea, abortua) jasaten duten zigorra agerian utzi nahi dute.

El Salvadorrek bere Zigor Kodea erreformatu zuen, abortua legez kanpo uzteko 2 eta 8 urte bitarteko espetxe-zigorrekin eta haurdunaldia borondatez eteten den kasuetan, emakumeei 30 eta 40 urte arteko kartzela-zigorra ezartzen zaie. Emakumeak proiektuak emakume horietako batzuen istorioa kontatzen du.

«Emakumeak» dantza ikuskizuna

  • Dantzariak: Myriam Perez Cazabon, Jone Amezaga
  • Koreografia: Sorkuntza kolektiboa
  • Musika originala: Aranzazu Calleja
  • Jantziak: Clara Virgili
  • Filmmaker: Jesus Lacorte
  • Ekoizpen exekutiboa: Ana Barrantes
  • Ekoizpena: NODE
  • Zuzendaritza: Ion Estala.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.