Dokumentuaren akzioak
Euskal jantziz bete du Baionako katedralaren klaustroa Maritzulik
Azken hamarkadetan Maritzuli dantza konpainiak osatu duen euskal jantzien bildumako zenbait pieza ikusgai dira Baionako katedraleko klaustroan prestatu duten erakusketan. Bederatziehun piezek osatzen dute Maritzuliren jantzi bilduma eta horietako laurogei ikus daitezke erakusketan. Abuztuaren 18tik irailaren 13ra arte dago irekita erakusketa.
Erakusgai dauden jantziak XVI. eta XX. mendeetako Euskal Herriko janzkeran oinarrituak dira. Alde batetik eguneroko lanetarako eta jaiegunetako jantzi zibilak jaso dira eta bestetik festa eta erritualetarakoak.
Claude Iruretagoiena eta Jon Olazkuaga dira erakusketaren antolatzaileak; Maritzuli dantza konpainiako zuzendaria bata eta dantzaria eta ikerlaria bestea. Egun, biak arduratzen dira konpainiako jantziak josteaz eta mantentzeaz. Urteetako ikerketa eta eskulanen emaitza da egun Maritzulik eskuetan duen ondarea.
Erakusketa: Euskal Herriko Jantziak
- Non: Baionako katedraleko klaustroan
- Noiz: Abuztuaren 18tik, irailaren 13ra
- Ordutegia: 9:00-12:30 eta 14:00-18:00
Dokumentuaren akzioak