Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Dantzan

Orain arteko ekarpenak

Abel Iriondo dantzari eta dantza-maisua hil da

2021/08/29

Bizikletan zebilela bihotzekoak emanda hil da Abel Iriondo (1966), azken bi hamarkadetan Durangon bizi zen dantzari elgoibartarra. Haritz, Argia, Kezka eta Kriskitin dantzari taldeetan eta Aiko taldean aritutakoa besteak beste, dantzari eta dantza-maisu ibilbide distiratsua egin du Iriondok.  ...

Gehiago irakurri 1

Mikel Pontesta lezoar dantzari eta dantza-maisuak azken kabriola eman du

2021/07/23

Mikel Pontesta Garmendia (Lezo, 1955) dantzaria hil da. Herrian bertan hasi zuen dantzari ibilbidea, eta Donostiara egin zuen jauzi segituan. Allerru, Goizaldi eta Argia dantzari taldeetan ibili da, eta hainbat txapelketatan ere parte hartu izan du. Pasaian Euskal Herriko izendapenarekin jokatu z...

Gehiago irakurri 2

Nastja Slavec: "Uste dut dantza oso tresna interesgarria dela euskal kultura ikertzeko eta ulertzeko"

2021/07/22

Fisikaria, antropologoa eta dantzaria dugu Nastja Slavec (Trieste, 1992), eta datorren ikasturtean Euskal Herriko zein txokotan kokatuko den erabaki nahian dabil egun hauetan. Euskaldunak itxiak garela abisatu diote, baina guztiz kontrakoa jaso duela dio. Herriz herri eta dantza taldez talde dabil ...

Gehiago irakurri

Otxandioko emakumeen soka-dantza osatu eta aberastu dute

2021/07/21

2017an berrekuratu zuten Otxandiko emakumeek 1935etik dantzatu gabe zegoen soka-dantza, eta aurtengoan hainbat zati gehituta plazaratuko dute. Urduri dantza taldeko kideek uztailaren 22an aterako dute soka, iluntzeko 19:30ean herriko plazan. Soka-dantza osatzen Badira bost urte Santurtziko Me...

Gehiago irakurri

Okzitania, Tahiti eta Euskal Herriko dantzak Gau Argi festibalean

2021/07/16

Haurrek dantzatutako munduko dantzak izango dira protagonista Kanbo, Itsasu eta Ezpeletan asteburu honetan. Uztailaren 16tik 18ra ospatuko da Gau Argi festibala, eta aurtengoan Charente (Okzitania), Tahiti eta Euskal Herriko dantzen erakustaldiak izango dira. Pandemia dela eta zailtasunak izan d...

Gehiago irakurri

Urtebeteko etenaren ondoren badator Portugaleteko Nazioarteko Folklore Jaialdia

2021/07/15

Irlanda, Polonia, Peru, Senegal eta Euskal Herriko dantza taldeen emanaldiak izango dira aurtengo Portugaleteko Nazioarteko Folklore Jaialdian. Aurreko urtean ezin izan zen jaialdirik ospatu pandemia zela eta; data bat baino gehiago finkatu zituzten, baina azkenean dena bertan behera gelditu ze...

Gehiago irakurri

Maskaradak emango dituzte Barkoxeko gazteek uda honetan

2021/07/12

Neguko festak, inauteriak dira maskaradak, baina pandemiak ez du maskaradak ospatzeko aukerarik eman azken neguan, beraz, udan emango dituzte aurten maskaradak Zuberoan. Barkoxeko gazteek, uztailaren 31n hasita, maskaradak emango dituzte udan zehar. 2020ko urrian iragarri zuten , baldintzak betetz...

Gehiago irakurri

Dantza da gehien praktikatzen dugun kultur-jardueretakoa

2021/07/09

Euskal herritarrek gehien egiten ditugun kultura-jardueren artean dago dantza, hain zuzen ere amateur mailako kultura-praktiken intzidentzia-rankingean bigarren postuan ageri da. Kulturaren Euskal Behatokiak eginiko Euskal Herriko parte-hartze kulturalaren Inkestaren arabera, eskulanak eta artisa...

Gehiago irakurri

Barakaldoko Erreka Ortu taldea geldirik lokal berriaren zain

2021/07/01

Urte eta erdi da Barakaldoko Erreka Ortu dantza taldea gelditu zela, eta pandemiari entseatzeko lokalaren arazoa gehitu zaio. Taldearen 55. urteurreneko ospakizunetan behar zuten, baina egoera guztiz bestelakoa da. 2008tik alokairuan zuten lokala utzi behar izan dute, eta Udalak beste lokal bat utz...

Gehiago irakurri

La Fundicioneko terrazan egingo da Lekuz leku 2021

2021/06/23

Hamabi dantza konpainien piezak aurkeztuko dira aurtengo Lekuz leku jaialdian, eta emanaldiak aretoko terrazan eskainiko dira. Konpainien erakustaldiez gain, Historia de la danza contemporánea en España» liburuaren III. bolumena aurkeztuko da. Jaialdia dantza garaikidea ikusle guztiengan...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Dantzan on Gasteiz, Donostia eta Bilboko jaietako dantza ekitaldiak

2024/08/29

Kaixo, Dani. Eskerrik asko zure oharrarengatik. Interesgarria da diozuna. Guk Donostiako kale izendegi ofizialean eta Aste Nagusiko programa ofizialean jasota dagoen moduan jaso dugu. Haietan egin beharko dira aldaketak lehenengo nahasmenik ez eragiteko.

Dantzan on Ipurdian sua piztu eta hasi da dantza

2024/06/20

Sare sozialen bidez Peruko El Alcatraz dantza-jokoaren berri eman digu Ana Arellanok. Hemen bidali digun bideoa ikusten joko bera ageri dela han ere:
https://www.youtube.com/watch?v=_-Qd-UpBAzw

Dantzan on Dantzan babestu ziren Garaziko errefuxiatuen kolonian

2024/04/23

Mila esker Ortzadar-eko lagunei artikulua osatzeko horrelako testigantza interesgarriak eskaintzeagatik.

Dantzan on Ipurdian sua piztu eta hasi da dantza

2024/04/11

Ze oroitzapen polita Mikel. Osabak auskalo nondik ekarri zuen jolasa, baina lortu zuen etxeko haurrei urteroko ilusioa trasmititzea, eta ez da gutxi! 30 urteren ondoren, aurtengoan zuk banatu beharko dizkiezu etxeko txikiei poxpoloak.

Dantzan on Dantzak barne dituzten herri antzerkiak Zuberoan, Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Nafarroako Erriberan

2023/08/04

Jakin-min handia eta ezagutza txikia? Guk bai!
Bidalitako artikulua oso interesgarria da, bai, mila esker. Mikel Aranburu Urtasun du egile, eta jatorrizko argitaratze tokia hauxe izan zuen lan horrek: https://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/[…]/

Eutsi makilakadari zeuk ere eta uda on!

Dantzan on Dantzak barne dituzten herri antzerkiak Zuberoan, Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Nafarroako Erriberan

2023/07/28

Eskerrik asko Txema! Bai, abuztukoak jaso ditugu sarrera honetan, baina ondo esan duzun moduan, badira gehiago San Migel eta bestelako.

Makilak zerezkoak diren, badago hor zer kontatua ere, hasiko zara zeu?

Dantzan on Aingeru Berguices, musikari eta folklore ikertzailea hil da

2022/06/08

Eskerrik asko Kepa! Eskerrik asko wipedian hain txukun jartzeagatik eta erreferentzia egiteagatik. Webgunearen lehen izendapenean 'n' bat falta da, Dantza.eus beharrean Dantzan.eus baikara. Eskerrik asko!

Dantzan on Dantzaren Nazioarteko Eguna 2022 Eibarren: gogoeta, kronika eta bideoa

2022/05/09

Eskerrik asko zure erantzunarengatik Xabier. Ados gaude, bidean gaude, ez da bide erraza izango, baina bidetik bota egin beharko gaituzte, ez gaude kalea erregalatzeko.

Dantzan on Jabier Larralde, Arizkungo txistulari eta dantza-maisua zendu da

2022/03/26

Gure dolumiña.
Urbeltz-Arregi sendia.
Dantzan

Dantzan

dantzan 2001. urtean sortu zen eta 2003tik dantzan.com dantza sustatu eta hedatzeko elkarteak kudeatzen du.


Babestu dantzan.com