Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak "Tradizioaren traizioaz?" jardunaldiak EHUko Udako Ikastaroetan

Dokumentuaren akzioak

"Tradizioaren traizioaz?" jardunaldiak EHUko Udako Ikastaroetan

2023/06/05 08:25
 "Tradizioaren traizioaz?" jardunaldiak EHUko Udako Ikastaroetan

Bilboko Maridomingi eta Olentzero.

Tradizioari eta sorkuntzari lotutako hainbat tentsio, zalantzak eta eztabaida sortu ohi dira eta gogoeta horiek elkarbanatzea da EHUko Udako Ikastaroetan antolatu duten "Tradizioaren traizioaz?" jardunaldien asmoa. Kulturari ikuspegi orokorretik edo kultur adierazpide jakinen modu xeheagoan erreparatuko zaie. Dantzari dagokionean, Ibis Albizu, Jon Maia, Pantxika Telleria eta Oier Araolaza arituko dira. Albizuk “Euskal dantza tradizionaletik sorkuntzara“ hitzaldia eskainiko du eta beste hirurak mahai-inguruan arituko dira. Besteak beste, Jon Sarasua, Ruper Ordorika, Joseba Tapia, Jon Celestino, Kirmen Uribe, Joxerra Gartzia eta Maite Larburuk ere parte hartuko dute jardunaldi hauetan.

Ekainaren 28an eta 29an tradizioa eta sorkuntza garaikidearen arteko harremanei begira jarriko dira EHUko Udako Ikastaroetan dantza, musika edota bertsolaritzako hainbat aditu. "Tradizioaren traizioaz?" izena eman diote jardunaldiei, eta kulturan tradizioan oinarritutako berrikuntza prozesuen azterketa egitea da helburua. Horrela, aipaturiko kultur arloetako Euskal Herriko zein kanpoko adituek tradizioaren itxuraldatzeak gure nortasunean duen eragina edo digitalizazioak euskal kulturan sortzen duen eragina aztertuko dituzte, baita Kultur adierazpideen garapenak herri izaera batean ze eragin duen ere.

Programa

Ekainak 28, asteazkena

  • 09:00 - 09:15 Erregistroa
  • 09:15 - 09:30 Jardueraren zuzendaritzaren eta ikastaroaren aurkezpena. Junkal Gutierrez, Jon Maia, Iñaki Goirizelaia
  • 09:30 - 10:30 Jarraidura, irekidura, eta azelerazioa (Herri baten etorkizunerako kultur tradizioaren balioa). Jon Sarasua MU
  • 10:30 - 11:00 Atsedena - kafea
  • 11:00 - 12:00 Euskal dantzaz tradizionaletik sorkuntzara. Mahai-ingurua: Jon Maya, Amagoia Elosegi, Oier Araolaza. Moderatzailea: Iñaki Goirizelaia.
  • 12:30 - 13:30 "Tradizioaren traizioaz?". Xabier Erkizia
  • 16:00 - 17:00 Tradizioaren itxuraldatzeak herrien nortasunean sortzen duen eragina. Hizlaria: Idurre Eskisabel.
  • 17:00 - 18:00 “Bertsolaritzaren berrikuntzaz“. Joxerra Garzia. Mahai ingurua. Xabier Paia, Maialen Akizu, Kepa Matxain

Ekainak 29, osteguna

  • 09:00 - 09:45 "Berrikuntzaren eta digitalizazioaren eragina euskal kulturaren eta nortasunaren bilakaeran". Kirmen Uribe
  • 09:45 - 10:05 "Euskal musikak existitzen du?". Jon Celestino. Mahai ingurua. Ruper Ordorika, Joseba Tapia, Gaizka Insuza
  • 10:45 - 11:15 Atsedena - kafea
  • 11:15 - 11:45 "Euskal musikaren eraldaketa emakumeen eskutik: Lourdes Iriondotik gaur arte". Maite Larburu, Miren Narbaiza
  • 11:45 - 12:30 "Herri baten etorkizunerako kultur berrikuntzaren balioa". Irene Larraza.
  • 12:30 - 13:00 Itxiera ekitaldia. Eva Ferreira
  • 13:00 - 14:00 Tradiziotik Sorkuntzara zuzeneko performancea

 

Publiko orokorrari zuzendutako jardunaldiak dira eta bi egunetan hainbat hitzaldi eta mahai-inguru antolatu dituzte. Matrikula 84 euroren truke egin ahal izango da eta 20 orduko balio akademikoa du.

Informazioa: Tradizioaren traizioaz?

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.