Dokumentuaren akzioak
Umorea eta dantza eskutik datoz Leiora
Maiatzaren 18tik 21era Leioako XXIII. Umore Azokan dantza, antzerkia, zirkua, performanceak, clowna, instalazioak eta musika oinarri dituzten ikuskizunak izango dira. Arte eszenikoetako 43 konpainia eta 90 emanaldi izango dira bertan. Kalean aritzearen aldeko apustua egiten duten konpainien erakusleiho bihurtu da Leioako Umore Azoka. Ikuskizunel zein aurreikusitako jarduera guztiek ere, hala nola, hitzaldiek, jardunaldiek, liburu-aurkezpenek, negozio-bilera azkarrek... kaleko arteen erdigune bihurtuko dute Leioa.
Umoretik dantzan
Euskal ekoizpenen aldeko apustu egin du azokak; guztira bertako 17 konpainiek hartuko dute parte. Dantzari dagokionez antolatzaileek Aukeran Dantza Konpainia, Kimua Dantza Kolektiboa, eta Andoni Aresti Dantza Eskola azpimarratu dituzte. Aukeranek Aiurri aurkeztuko du, Edu Muruamendiarazen koreografiarekin. Ikusleari mugimenduari irekitzeko ariketa bat proposatuko diete. Kimuak genEroa ikuskizunean genero-rolen gaineko gogoeta egingo du dantzaren eta mugimenduen bitartez, eta Ekaitz Goikoetxea idazle eta bertsolariaren parte-hartzea izango du; eta Andoni Aresti Dantza Eskola tokiko zentroko dantzariek ere parte hartuko dute. Aurkeztuko duten lana nazioarte mailan ibilbide garrantzitsua izan duten irakasle ezberdinek diziplina anitzeko eskola gazte honetan sortutako estilo ezberdinetako lan koreografikoetan oinarritzen da.
Nazioartetik ere etorriko da dantza. Hala, Andaluzia eta Madriletik datozen kideek osatutako Cia. Mariana Collado & Lucio A. Baglivo konpainiak Recuerdos de margaritas lanarekin beste garai batera eramango ditu ikusleak, flamenkoaren, dantza garaikidearen, umorearen, akrobazien eta zuzeneko musikaren bitartez. Murtziako UpArte konpainiak DESproVISTO aurkeztuko du, plastikotasunaren, malgutasunaren eta aldaketaren aldeko apustua zirkuaren eta dantzaren begiradatik. Bestalde, Leondik datozen Miguel Barreto & La Pequeña Victoria Cen konpainiak Disculpa si te presento como que no te conozco estreinatu berri den dantza-pieza eskainiko du. Nortasunari buruzko proposamen intimoa da, eta simetriarekin, bikoiztasunarekin eta anbiguetatearekin jolasten du. Eta Kataluniatik, Ambae Companyk beren bizitzako bidaian murgiltzen diren hiru pertsona taularatuko ditu We all live in a box lanean, dantzaren, musikaren eta kutxen bitartez.
Leioa estreinaldien leihoa
Euskal konpainia askok Umore Azoka aukeratu dute kaleko ekoizpen berriak estreinatzeko. Qabalum Nafarroako dantza-konpainiak La medida que nos ha de dividir obra estreinatuko du, Lucia Burguete eta Diego Pazók sortua eta interpretatua; eta Iparraldeko Batcharte Dantza konpainiak Sor[tu.E]gina lana, XVII. Sorginkeriaren epaiketak oroitzeko sortutakoa. Harrobi Dantza Bertikalak Geure(R)a ikuskizuna erakutsiko du. Dantza bertikaleko eta diziplina anitzeko pieza da eta Juantxo Zeberioren musika, Toti Martínez de Lezearen poemak eta Paco Gramajeren proiekzio bizidunak ditu, Janire Etxaberen zuzendaritzapean. La Glo Zirko Dantzak, berriz, Ensueño pieza bertikala eskainiko du. Loaren eta hegaldiarekin duen loturaren gaineko gogoeta da, eta Gloria Peónek sortu eta Maitane Ussiak, Pere Vilarubak eta Alejandra Pérezek interpretatzen dute.
Leioako Umore Azokako Dantza Egitaraua 2023
Maiatzak 18, osteguna
- 18:00 Patzart, El juego dela metamorfosis, Boulevard Stoa .
- 18:30 Cia. Mariana Collado & Lucio A. Baglivo, Recuerdos de margaritas, Udaletxea.
- 18:30 Batcharte dantza, Sor[tu.E]gina, Parking del Molino
- 19:00, 21:30 Aukeran dantza konpainia, Aiurri, Boulevard Udondo 2 .
- 23:30 Harrobi dantza bertikala konpainia, Geure(R)a, Errekalde plaza (kristalera) .
Maiatzak 19, ostirala
- 17:30, 20:30 Collectif Primavez, Laisse-Moi, Sabino Arana plaza.
- 18:00 La Glo zirko eta dantza, Ensueño, Errekalde plaza .
- 18:00 Pantzart, El juego dela metamorfosis, Boulevard Stoa .
- 18:30 Amabe Company, We all live in a box, Udaletxea.
- 20:00 Batcharte dantza, Sor[tu.E]gina, Parking del Molino .
- 21:00 Cia. Mariana Collado & Lucio A. Baglivo, Recuerdos de margaritas, Udaletxea.
- 22:00 Miguel Barreto y La Pequeña Victoria Cen, Disculpa si te presento como que no te conozco, Udaletxea.
- 22:30 CÍA. UpArte, DESproVISTO, Aldapa auditorioa.
Maiatzak 20, larunbata
- 13:30, 18:30 Kimua dantza kolektiboa, genEroa, Plaza Sabino Arana .
- 14:00, 18:00 Qabalum, La medida que nos ha de dividir, Udaletxea.
- 18:00 Miguel Barreto y La Pequeña Victoria Cen, Disculpa si te presento como que no te conozco, Udaletxea.
- 18:30 CÍA. UpArte, DESproVISTO, Aldapa auditorioa.
- 21:00 Amabe Company, We all live in a box, Udaletxea.
- 22:00 La Glo zirko eta dantza, Ensueño, Errekalde plaza .
- 22:30 Zirkozaurre, Harreman , Boulevard Ikurriña.
Apirilak 21, igandea
- 12:30 Zirkozaurre, Harreman , Boulevard Ikurriña .
- 13:30 Andoni Aresti Dantza Eskola, 13:30, Errekalde plaza.
Dantza konpainiak eta ikuskizunak
Andoni Aresti Dantza Eskola
Andoni Aresti Dantza Eskolak proposatzen duen lana, nazioarte mailan ibilbide garrantzitsua izan duten irakasle ezberdinek diziplina anitzeko eskola gazte honetan sortutako estilo ezberdinetako lan koreografikoetan oinarritzen da. Irakasleok formakuntza eskaintzen diete bai etorkizunean dantzari profesionalak izango diren ikasleei eta baita dantza mota ezberdinenganako pasioa daukan edozein pertsonari ere.
- Egilea: Andoni Aresti
- Zuzendaritza: Andoni Aresti
- Koreografia: Andoni Aresti, Alessandro Bizzi, Arkaitz Pascuas, Nagore de las Cuevas, Laura Cobo, Ma José Bayon, María Martín
- Jantziak: Saioa Matxain
- Dantzariak: Andoni Aresti Dantza Eskolako ikasleak
Aukeran dantza konpainia: Aiurri
Dantza, mugimendua da. Mugitzea, funtsean, gorputz bat lekuz aldatzea. Lekuz aldatzean gorputzaren barruko guztia mugitzen da harekin: ametsak, beldurrak, minak eta itxaropenak. Gorputzak irekitasuna behar du mugitzeko: irekia egon mugimendua abiatzeko, irekia egon mugimendua jasotzeko. Aukeran Dantza Konpainiak emanaldi honekin hori bera proposatzen dio publikoari: mugimenduari irekitzeko ariketa bat. Ireki gogoak, ireki kuriositatea, ireki gorputzak. Zer da dantzari izatea ez bada, funtsean, mugitzea: gorputz bat lekuz aldatzeko prest egotea, eta leku berri horretan norbera den gorputza berriro deskubritzea.
- Egilea: Aukeran Dantza Konpainia
- Zuzendaritza: Edu Muruamendiaraz
- Musika: Xabi Aburruzaga
- Koreografia: Ane Anza, Maier Muruamendiaraz
- Jantziak: Oscar Armendariz
- Dantzariak: Ane Etxeberria, Nahikari Sanchez, Uxue Sanchez, Ane Anza, Nora Muro, Laida Egaña, Danel Serrano, Claudia Talavera
Harrobi dantza bertikala konpainia: Geure(R)a
Geure(R)a naturaren, poesiaren, dantzaren eta bideo mapping-aren arteko elkarrizketa planteatzen duen ikuskizuna da. Juantxo Zeberioren musikak, Toti Martínez de Lezearen bertsoek eta Paco Gramajeren proiekzio animatuek aberastu egiten dute hiru dantzarik egindako koreografia esekia. Helburu nagusia euskal kulturaren sorgiñen iruditeria eta istorioak ikusarazten eta berreskuratzen laguntzea da, helburu hori errealitate batean oinarrituz: istorio horiek desagertzen ari dira. Geurea Geure(R)a, Geurean zintzilik. Nortzuk dira gaur egungo sorgiñak?
- Egilea: Dimegaz – Janire Etxabe
- Zuzendaritza: Janire Etxabe
- Musika: Juantxo Zeberio
- Jantziak: Amaia Albes
- Aktoreak: Sara Mohino, Alejandra Perez, Janire Etxabe
- Testua: Toti Martinez de Lezea
Kimua Dantza Kolektiboa: genEroa
Kimua Dantza Kolektiboak, genero-ikuspegiaren inguruko lanketa, originala bezain berritzailea den dantza ikuskizuna eskeintzen du. Euskal Dantzak oinarri hartuz eta dantza diziplina ezberdinen ukitua dituzten koreografiak interpretatuz, publikoa hausnarketa bat egitera bideratzen du. Benetan askeak bagina, nola mugituko ginateke? Nola dantzatuko genuke? Eta zu, ausartuko zara lehen dantza pausua ematera? Loturak puskatzera? Benetan aske izatera?
- Egilea: Kimua DK
- Zuzendaritza: Kimua DK
- Musika: Aitor Etxebarria, Oreka Tx, We Are Standard, Kherau, Huntza EszenografiaEscenografía Kimua DK
- Dantzariak: Garazi Egiguren Urkola, Uxue Urruzola Rezabal, Eneko Galdos Etxaniz, Oier Laborde Etxabe, Itziar Uzkudun Sarasola, Larraitz Balerdi Guerrero, Izarraitz Larreta Segurola, Ander Errasti ArrutiToti Martinez de Lezea
La Glo zirko eta dantza: Ensueño
Lo egitean, gorputza hilda balego bezala geratzen da; ez du ikusten, ez du entzuten, ez du sentitzen, ez du ez kontzientziarik ez pertzepziorik. Gizakiaren ahalmenak inaktibo geratzen dira, baina izpiritua bizirik dago da, eta iraun egiten du. Gizakiaren gaitasunak sarkorragoak bihurtzen dira, gorago egiten du hegan, bere adimena handiagoa da. Gure bizitzaren herena lotan ematen dugu; ezin dugu jardun amets egin gabe. Lekeitioko Lumentza mendian, zuhaitz arteko kobazulora hurbilduz gero, azal beltzaran eta mihi-gorridun izaki bizidun bat bizi da, Mingorri. Urte luzez Abade maltzurrak giltzapean eduki zuen preso elizan, herriko mahastiek sufritutako izurriteari aurre ez egin izanagatik. Deabruek, ordea, tratu bat du Mingorrirentzat.
- Egilea: Gloria Peon
- Zuzendaritza: Calle cortes 35
- Musika: Valentin Slip y Gidge y Tracken Studio
- Eszenografia: La Glo Zirko eta Danza & Zintzilik Rigging
- Koreografia: Gloria Peon dantzariekin elkarlanean
- Dantzariak: Aitane Ussia, Pere Vilaruba, Alejandra Perez
Pantzart: El juego dela metamorfosis
Zoruaren gaineko lauki-multzo handi batean, publikoak aukeratu ahal izango ditu zabalduko diren istorioak, marrazkiak eta musikak, elementu guztiekin koreografia anizkoitza sortu arte. Taula, irudi marraztuak dituzten tamaina handiko laukiez osatuta dago. Aldi berean, ikusle bakoitzak karta bat jasotzen du. Karta-jolasaren eta sortuko diren istorioen bidez, Metamorfosiak zabalduko dira taula gainean, tarot erraldoi baten moduan. Metamorfosi bakoitzak soinu-giro jakina izango du; hori, ikusleek proposatuta, Lucía Chamorro artistak sortuko du unean bertan.
- Egilea: Elena Bezanilla, Marta Beltrán -en ideiatik abiatuta
- Zuzendaritza: Elena Bezanilla
- Musika: Lucía Chamorro
- Eszenografia: Marta Beltrán
- Koreografia: Pantzart ikusleekin
- Zuzendaritza: Mikel Ayllon
- Dantzariak: Ainhoa Pineda, Elena Bezanilla, Lucía Chamorro, Marta Beltrán
Zirkozaurre: Harreman
Harreman Zirkozaurre konpainiaren ikuskizuna da, zirkua eta euskal musika tradizionala lotzen dituena; ezberdinak itxuraz, bi mundu horiek gauza asko dituzte amankomunean. Harreman ikuskizunak bidaia proposatzen du, sustraietan, identitatean barrena. Ibilbide honetan zirkuko teknikak berrasmatu egiten dira gure melodia ezagunenekin besarkatzeko eta agerraldia emozioz eta konplizitatez betetzeko. Harreman. Hartu eta eman. Partekatu. Harremanak izan, elkarrekin harremanak izan. Memoria atzera bota eta, aldi berean, aurrera begiratu, eta gure buruari amain eman.
- Egilea: Zirkozaurre, sorkuntza kolektiboa
- Zuzendaritza: Jorge Silvestre
- Musika: Gotzon Goiri
- Eszenografia: Gorka Pereira
- Koreografia: Gorka Pereira
- Aktoreak: Gorka Pereira, Imanol Suso, Javi González, Mar García, Ibabe Beristain, Gotzon Goiri, Diego Riveras
Cia. Mariana Collado & Lucio A. Baglivo: Recuerdos de margaritas
Nola irudikatu denboraren joana gure gorputzetan? Nola erantzuten diete oroitzapenei, garrantzitsuak izan ziren espazioei? Nola itzul gaitezke iraganetik orainaldian oroitzapen bat bizitzeko? Galdera horien aurrean, 3 interpreteak maitasunean barrena mugituko dira, galdera horiei erantzuten saiatzean gertatzen zaiena esperimentatuz. Ikusleak beste garai batera eraman nahi ditugu. Flamenkoaren, dantza garaikidearen, antzerkiaren, umorearen, akrobaziaren eta zuzeneko musikaren bidez kontzeptu abstraktuak itzultzeko ahalegin ezinezkoa da; maitasun istorio klasiko baten bidez.
- Egilea: Mariana Collado & Lucio A. Baglivo
- Zuzendaritza: Mariana Collado & Lucio A. Baglivo
- Musika: Alfonso Acosta
- Eszenografia: Mariana Collado & Lucio A. Baglivo
- Koreografia: Mariana Collado & Lucio A. Baglivo
- Aktoreak: Mariana Collado, Alfonso Acosta, Lucio A. Baglivo
Miguel Barreto y La Pequeña Victoria Cen: Disculpa si te presento como que no te conozco
Nortasuna zirku- eta dantza-hizkera batean: bi baliabideek proposamen intimo bat sortzen dute, eta unibertsaletik pertsonalera konektatzen du ikusle bakoitzaren zirrarekin, horrela, nortasunari buruzko hausnarketak sortuz. Simetriarekin, bikoiztasunarekin eta anbiguotasunarekin jolasten diren bi gorputz, irudi harrigarriak, elkarrizketa akrobatikoak eta eszena onirikoak osatzeko. ‘Barkatu aurkezten zaitudanean zu ez ezagutzearen plantak egiten baditut’; horrek justifikatu egiten du ezagutzen nauzula ni ezagutu gabe.
- Egilea: Miguel Barreto Valencia, La Pequeña Victoria Cen
- Eszenografia: Alejandro Sáenz de Miera, Salvadora Piles
- Zuzendaritza: Eva Luna García-Mauriño Suárez
- Koreografia: Anna Mateu
- Musika: J.S. (Javier Ordás, Sergio González), Israel Quintana, Chefa Alonso
- Dantzariak: Miguel Barreto Valencia, Pablo Parra Martínez
Amabe Company: We all live in a box
We all live in a box lanean, hiru pertsona elkartzen dira beren bizitzako bidaian, dantzaren, zuzeneko musikaren eta baliatzen dituzten kutxen bidez. Obrak gure burua eta gure idealak eta gure sinesmenak diren harresi ikusezin horiek sortuz gure bizitzak nola bizi ditugun aztertzen du. Zertan dira gure bizitzetako kutxak? Nola eragiten die gu identifikatzen gaituen kutxak beste pertsona batzuei, gizarteari, eta nola eragiten digu guri? Nola egiten diegu aurre osatzen gaituzten, desafio egiten diguten, mugatzen gaituzten, geldiarazten gaituzten kutxei? Nola aurkitzen ditugu gure buruak eta besteak kutxa horien guztien erdian?
- Egilea: Ambae Company
- Zuzendaritza: Ambae Company
- Musika: Tito Ripoll
- Eszenografia: Joan Jorbà, Ambae Company
- Koreografia: Arina Lannoo Beatriz Cubero-rekin elkarlaneane
- Dantzariak: Arina Lannoo, Beatriz Cubero, Tito Ripoll
CÍA. UpArte: DESproVISTO
Guztiaz gabeturik, gure buruaz izan ezik, itxuretatik, aurreiritzietatik eta roletatik libratzeko betiko bilaketa, munduarekiko biluzik eta kaltebera agertuz, beti aurkituko dugu urkoa zalantzazko uneetan. DESproVISTO plastikotasunaren, malgutasunaren eta aldaketaren aldeko apustua da. Konpainiaren aurreko lanen esentziari eusten dion lana: maila tekniko akrobatiko altua, interprete naturalak eta obra mugitzen duen leitmotiv bat, baina ikuskizunaz gozatzeko ezagutzea lehentasunezkoa ez dena. Emaitza ikuskizun deigarri eta bisual bat da, publikoarekin modu naturalean konektatzea eta, aldi berean, arnasarik gabe uztea lortzen duena.
- Egilea: Cía. UpArte
- Zuzendaritza: Cía. UpArte y Pau Portabella
- Eszenografia: Cía. UpArte
- Koreografia: Sofía Acosta
- Jantziak: Rocío Pérez
- Aktoreak: Alma Montero, Daniel Luengo, Gisela Segatti, Guimelh Martín, Sofía Acosta, Paco Caravaca
Qabalum: La medida que nos ha de dividir
Bi leku behar izaten dira muga bat egiteko. Zeharkatzen gaituen denborarekiko lerro paraleloz betetako espazio hau ez da egiazkoa, ezta gurea ere. Ez bagara, ez gara ezeren ontzi izango, ezta zatitu behar gaituen neurria ere. Eta hala ere, nola susma genezakeen etorkizuna hori zela?
- Egilea: Lucia Burguete & Diego Pazó
- Jantziak: Lucia Burguete & Diego Pazó
- Zuzendaritza: Lucia Burguete & Diego Pazó
- Dantzariak: Lucia Burguete, Diego Pazó
- Musika: Luisillo Kalandraka
- Koreografia: Lucia Burguete & Diego Pazó
Batcharte dantza: Sor[tu.E]gina
Bostak leku honetan daude istorio txiki bat kontatzen ari zarelako. Ez da lotarako kontatzen dugun istorio bat; luzaroegi egon zara lo. Istorio hau esnatu egiten da, berak erakutsiko dizu sekretuak gordetzen dituen gorputzaren existentzia. Sorgina: sortu egina. 1609an hasi ziren sorginkeriagatiko epaiketak Euskal Herrian. Eta dena beltz bihurtzen da, zura bezala, gorputz kiskaliak bezala, gure buruak bezala. Jendeak xuxurlatzen du, salatzen du, maitatzea ezkutatzen du. Zein dira sorgin eta azti hauek? Ezina maite dutenak? Beren gonak hegan jartzen dituztenak? Zaharregiak direnak? Hona hemen haien istorioak, sudur makurrik gabe, kapela zorrotzik gabe.
- Egilea: Fanny Marmayou
- Zuzendaritza: Fanny Marmayou
- Musika: Maylis Reynal
- Eszenografia: Fanny Marmayou
- Koreografia: Fanny Marmayou
- Jantziak: Fanny Marmayou
- Dantzariak: Fanny Marmayou, Joana Olasagasti, Aurore Lacombe
Collectif Primavez: Laisse-Moi
Klub batean dantzan ari diren bitartean, jendartean, inori ezer eskatu gabe, bata bestearen gainera erori dira. Bata bestearen bila hasiko dira. Laguna, maitalea, senide galdua, konplizea. Eskuak ferekatzen, eta berotasun, segurtasun sentimendu horren bila. Begiek elkar jaten dute, eta gero asperdura, neke bortitza. Eta elkar ezin ulertzeak eragindako amorrua. Gehiago igotzen gara. Gora egiten dugu. Gorputzaren mugak gainditzen dituzte. Hau eztitasunaren, minaren istorioa da; horietatik sortzen dira pozak eta zailtasunak. Istorio platonikoa da. Androginoaren mitoa: gure arima bikia bilatzen dugu, norberaren beste erdia. Izaki anonimo eta denboraz kanpoko hauek elkar aurkitu dutelako oso zoriontsu daude, elkartuta egotearen indar hau esploratzen dute.
- Egilea: Collectif Primavez
- Zuzendaritza: Séverine Ragaigne
- Musika: Jean-Bernard Hoste
- Eszenografia: Miguel Rubio
- Koreografia: Miguel Rubio, Nely Carrasco Valdés
- Dantzariak: Miguel Rubio, Nely Carrasco Valdés
Jarduera Paraleloak Umore Azoka 2023
Maiatzak 18, osteguna
- 9:00-10:00 Ekitaldi itxia. Sarea-Euskadiko Antzoki Sarearen Batzar Nagusia Kultur Leioako Auditoriumean.
- 11:30-13:30 Plazaratu. Kaleko Arteen proiektuen aurkezpena Kultur Leioako Auditoriumean. Sareako programatzaileen eta Artekale Euskal Herriko Kaleko Arteen Elkarteko kide diren konpainien eta banatzaileen arteko zazpigarren topaketa honen helburua da euskal konpainien prozesu artistikoak bertatik bertara ezagutzera ematea.
- 15:30-17:30 Profesionalei irekia. Kafe baten inguruan lan egiteko eta elkartzeko gunea. Artekale gunean.
- 16:00-17:00 Zenbat balio du? Ikuskizunen prezioen inguruko Kaleko Arteen agente desberdinen arteko elkarrizketa”. Artekale gunean.
Maiatzak 19, ostirala
- 10:00-11:30 Profesionalentzako jarduera. Umoremeeting I, konpainien eta programatzaileen arteko topake- tak. Kultur Leioa 5. solairua
- 12:00-12:15 Flandesen (Belgika) Arte Eszeniko eta Zirkuaren egoeraren aurkezpena. Artekale gunean.
- 12:15-13:00 Nazioarteko jaialdien aurkezpena Umore Azokan. Artekale gunean.
- 13:15-13:45 EZE - Euskal Zirku Elkartearen aurkezpena. Auditorium Kultur Leioa.
- 13:45-14:00 Circored federazioaren aurkezpena (Zirkuko Profesionalen Elkarteen Espainiako Federazioa). Auditorium Kultur Leioa.
- 14:30 Harrera-ekitaldi ofiziala. Umore Azoka 2022 Sarien banaketa: Euskadiko ikuskizun onena: Orain Bi, Mute ikuskizunagatik. Munduko gainerako lekuetako ikuskizun onena: Truca Circus, Sopla! ikuskizunarekin. Epaimahaiaren sari berezia: Maitane Sarralde, Desaanuda ikuskizunarekin. Umore Azoka 2022 sari bereziaren ematea.
Maiatzak 20, larunbata
- 10:00-11:30 Profesionalentzako jarduera. Umoremeeting II, konpainien eta programatzaileen arteko topaketak. Kultur Leioa 5. solairua.
- 12:00-13:00 Kaleko Arteen estatuko jaialdien aurkezpena. Artekale gunea.
- 13:00-13:30 Aveirorekin Kaleko Arte Eszenikoen elkarkidetza akordioaren sinadura (Euskadi/Portugal) / Jaialdien aurkezpena. Artekale gunea.
- 13:30-14:30 Vermouth. Artekale gunea.
- 15:30-17:30 Profesionalei irekia. Kafe baten inguruan lan egiteko eta elkartzeko gunea. Artekale gunea.
- 17:00-17:15 ADGAE-k (Arte Eszenikoen Empresa Banatzaile eta Kudeatzaileen Elkarteak) sortutako ikerketaren aurkezpena: “Arte Eszenikoen banaketa Espainian: bere papera, balioa, oztopoak, beharrak. Proposamenak”. Artekale gunea.
Informazioa eta programazio osoa: Leioako XXIII. Umore Azoka
Dokumentuaren akzioak