Orain arteko ekarpenak
Jota eta porru ikastaroak eskainiko ditu Andra Marik Estatu Batuetan
2010/10/20
Urriaren 30etik azaroaren 15era Estatu Batuetako mendebaldean jota eta porru ikastaro trinkoak eskainiko dituzte Galdakaoko Andra Mari dantzari taldeko bi irakaslek. Mikel Goitia eta Iraitz Barandiaran-ek Salt Lake City, Chino eta Boisen eskainiko dizkiete ikastaroak bertako euskal dantzariei.
Dantzaren alorreko zenbait ekimenen aurkezpena BAD-en
2010/10/19
Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkarteak (ADDE) antolatuta dantzaren alorrean gaur egun indarrean dauden zenbait ekimenen aurkezpena egingo da azaroaren 1ean Bilbon. "Nor dago dantzan? 1" izeneko ekitaldi honetan lau hizlarik lau proiektu desberdin aurkeztuko dituzte.
Dantzan Bilaka 2010: koreografiak sortzeko prozesuak
2010/10/15
Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak hainbat urtez bultzatu ditu Dantza laguntzeko programak, eta zehazki, Dantzan Bilaka programa, ikus-entzuleei beren lanak erakutsi nahi dizkieten koreografo hasiberrientzat prestatutakoa.
Bejart Ballet Lausanne-ri buruzko filma Donostia eta Iruñean
2010/10/14
"El esfuerzo y el ánimo" Béjart Ballet Lausanne konpainiaren inguruan Arantxa Aguirrek zuzendutako pelikula da. Maurice Bejart-en ondarea, eta bere ondorengoek konpainiarekin uarrera egiteko esku artean duten erronka dira filmaren ardatza. Bejart Ballet Lausaneren bisitarekin bat eginez Donostian urriaren 19an eta Iruñean 20an eskainiko da.
Inauterien joan-etorria aztergai Herri Musikaren jardunaldietan
2010/10/06
Azaroaren 27an eta 28an burutuko dira Oiartzunen 9. Herri Musikaren jardunaldiak. Aurten inauteriak izango dira aztergai bertan. Inauterien ospakizun zaharrak, berriki berreskuratutakoak, hutsetik sortutakoak e.a. Igandean Beskoitzeko inauteria iritsiko da Oiartzunera.
Dantzen grabazioan parte hartzera gonbidatu ditu dantzariak Oskorrik
2010/10/06
Oskorrik bere proiektu berria dela eta, Erreboluzio Frantsesean galdutako Dantza Zahar Birsortuen ingurukoa, DVD grabazio bat egingo du eta grabazio ekitaldi horietan parte hartzera gonbidatu ditu dantzariak. Gasteizen, Bilbon, Donostian, Iruñean eta Baionan egingo dira grabazioak, urrian eta azaroan.
Dantza kodeak: dantza garaikidea ikasgai EHUn
2010/10/04
Gorputza sormenaren oinarri gisa eta koreografia sorkuntzaren analisia jorratzen ditu "Dantza kodeak" ikastaroak. Euskal Herriko Unbertsitatean, Leioako kanpusean eskaintzen da ikastaroa, 150 orduko karga izaten du, eta maiatza bitartean irauten du Idoia Zabaletaren zuzendaritzapean. Urriaren 8an da izena emateko azken eguna.
Sorkuntza erraminten tailerra Idoia Zabaletarekin
2010/10/01
Hamalauzanko elkarteak antolatuta sorkuntza tresnen inguruko tailerra eskainiko du Idoia Zabaleta dantzari eta sortzaileak Donostian datorren urriaren 23an eta 24an. Arte eszenikoetan interesa duten guztientzat dago zuzenduta ikastaroa.
"Hegoak Ebakirik" antzerki-dantza lana Banda Bat elkartearen eskutik
2010/10/01
Aintzane Revuelta Ortega zuzendari eta dantzariak sortutako antzerki eta dantza ikuskizuna estreinatuko da urriaren 8an Donostian, Urgull-eko Guardetxean. Frida Kahlo pertsonaiaren bizitzan oinarritzen da Banda Bat elkarteak ekoiztutako lana.
Koreologia eta eszena ekoizpen ikastaroak antolatu ditu ADDEk
2010/09/30
Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkarteak (ADDE) bi ikastaro antolatu ditu urria eta azarorako. Koreologia ikastaroa eskainiko du Eva Recachak eta "eszena ekoizpen" ikastaroa eskainiko du Pio Ortiz de Pinedok.
Orain arteko erantzunak
Dantzan.com - Forua: San Inazio 1996 Busturialdeko soka-dantza
2013/01/22
Eskerrikasko Josu! Aldatu dugu!
Dantzan.com - Beasaingo Neskatxen Esku-dantzaren sorkuntza prozesuren aurkezpena
2013/01/09
Eskerrikasko! Albiste batean jaso dugu Sortutakoak Jaialdiaren egiteraua: http://www.dantzan.com/albisteak/sortutakoak-jaialdia-gipuzkoako-dantzagunearen-eskutik
Dantzan.com - Beasaingo Neskatxen Esku-dantzaren sorkuntza prozesuren aurkezpena
2013/01/07
Mila esker zuei! Aldatu dugu ordua!
Dantzan.com - Zuberoako Maskaradak 2013 egutegia
2013/01/07
Ohartxo bat. Apirilaren 21ean, Lakarrin jarri dugu izango direla maskaradak, halaxe jartzen baitu guk jaso dugun informazioan. Berria egunkariak argitaratutako egutegian ordea, apirilaren 21ean Altzain [...]
Dantzan.com - Ivor Allsop, ezpata-dantzen ikertzaile eta bultzatzailea hil da
2012/11/23
Ivor Alssopen heriotz-oharra The Guardian-en: http://www.guardian.co.uk/stage/2012/nov/22/ivor-allsop-obituary
Dantzan.com - Dantza tradizionaleko monitore ikastaroa BDBren eskutik
2012/11/15
Jakin dugunez, ikastaro hau urrian hastekoa zen, baina matrikulazio urria izan zuenez ez zen martxan jartzerik izan.
Dantzan.com - Areatza: Aurreskua 1925
2012/11/12
Hemen Mikel SArriegik aipatzen du Hermuako Barteko aurreskua: http://www.dantzan.com/bideoak/hermua-barteko-aurreskua-2012
Dantzan.com - Maskaradak Zuberoan 1968 urtean
2012/11/12
Eskerrikasko Xabier! Asko estimatzen ditugu zure besarkada eta animoak. Gu gozatzen ari gara, eta altxor hauek gozatzen ez dituenak berak galtzen du!
Dantzan.com - Jabier Aranburu, Baryshnikov jaio eta James Dean hil zen dantzari ordiziarra
2012/11/12
MIla esker zuen erantzunengatik Mikel eta Joseba. Emandako informazioa Jabier Aranburu-ri buruzko orrialdean joango gara jartzen: http://www.dantzan.com/dantzariak/jabier-aranburu