Dokumentuaren akzioak
Dantzaldi irekiak Donostian
Herri-dantza dantza taldea ari da Donostiako mutxiko ekitaldiak antolatzen eta bultzatzen. Kantu-jiraren inguruan sortu zen talde hau, eta kaleetan kantuz egiten den bezala, dantza kalera atera eta egutegi bat finkatzea du helburu. Mutxikoak oinarri dituzte orain arteko saioek baina beste plaza dantza batzuk ere sustatu nahi dituzte.
Hiru dantzaldi egin dituzte orain arte eta hemendik aurrera hileko hirugarren igandean egingo dituzte ekitaldiak. Tokia aldatzen joateko asmoa dute, dantza auzo eta ingurune guztietara eramateko asmoarekin. Lehena Antiguon egin zen urtarrilean, eta bigarrena otsailean egingo da, Boulevard-ean.
Herri-dantza taldeak ensaioak egiten ditu astean birritan, astearte eta ostiraletan, dantzaldietarako dantzak ikasi eta prestatzen joan ahal izateko. 160 bazkide ditu elkarteak, baina ez du egoitzarik eta Kresalaren aretoan egiten dituzte dantza berriak ikasteko saioak.
Hurrengo dantzaldiak Donostian:
- Otsailak 21, 12:00etan Boulevardean
- Otsailak 20, 18:00etan Konstituzio plazan (Egunkariaren alde)
Dokumentuaren akzioak