Dokumentuaren akzioak
Dantza Euskal Telebistan ostiral gauean
Aia Dantzan ETB1en
"Bi Errepidean" saioan dantza izango da protagonista. Aristerrazuko erromeri ezagunean arituko dira batetik eta Eneko Balerdi dantzariarekin bestetik. Aristerrazuko ostatuan igandera izaten da dantzaldia. Aristerrazuko ostatuko arduradunek astero astero trikitilari taldetxo bat ekarri eta festa jartzen dute hantxe. Astero astero hutsik egin gabe joaten diren zaletuetako bat da, Pilar Osa zarauztarrekin joango dira erromeriara ETBko kamerak. Aiatik atera gabe beste dantza mota bat ikusiko da programan. Eneko Balerdi, Txikitan Aristerrazun dantza egindakoa da, baina orain dantza garaikidean ari da buru belarri. Londresen aritu da eta orain dantza eskolak ematen aritzen da Bilbon.
Erromeriako dantza eta dantza garaikidea aurrez aurre jarriko ditu "Bi errepidean" saioak.
Aia Dantzan - Bi errepidean
Otsailak 5, 20.50ean ETB-1en
Andra Mari dantzari taldea ETB3n
Galdakaoko Andra Mari dantzari taldea izango da EITB Kultura Gaua programako protagonista. 1955. urtean sortu zenetik gaurdaino egindako ibilbidearen berri emango da saioan. Lehenengo asmoa eta ahaleginak Urbeltz, Argia eta Irigarairekin harremanak, ikerketa eta biziberritze lanak.... Egindako lanen artean Altsasuko inauteria berreskuratzeko egindako lanari erreparatuko zaio programan. 60 urtetan utzita egon ondoren, Andra Marik egindako ikerketa eta berreskuraketaren nondik norakoak agertuko ditu programak. Mikel Goitia, Mikel Zamalloa eta Kepa Artetxeren hitzak jasoko dira Andra Mari dantzari taldeari zuzendutako EITB Kultura Gaua programan. Gaur, otsailak 5, ostirala, gaueko 22.00etatik aurrera.
EITB Kultura Gaua: Andra Mari dantzari taldea
Otsailak 5, 22:00etan ETB-3n
Eta 22:55ean: Andra Mari 50 urte kantuz eta dantzaz
Dokumentuaren akzioak