Dokumentuaren akzioak
Idahoko lehen euskal dantza taldea
Koldo San Sebastian-ek Amerikanuak blogean jaso du Idahoko lehen euskal dantza taldearen historia. Emmett-en bizi zen Cipri Barroetabeña, Markinarra, eta taldeko sustatzaileetakoa. Jon Bilbao izan zuen laguntzaileetako bat. Eusko Jaurlaritzaren ordezkaria zen Boisen, eta Emmet-en bizi zen. Algortako Eusko GAztedin dantzari aritutakoa zen Jon Bilbao. Jose Villanueva eta Lucy Aboitiz dantzari lekeitiarra ere izan ziren lehen bultzadan.
Cipri eta Lucyk erakutsi zituzten jota eta porrua, eta Jon Bilbaok ezpata-dantza eta aurreskua irakatsi zituen. Txistulariaren bila Jose Villanueva ibili zen, eta azkenan Ambrosio Aparicio aurkitu zuen, John Archabal-entzat lanean ari zen artzaina. Kostata baina azkenean lortu zuten.
Zortzi neska eta berderatzi mutilekin osatu zuten taldea (horietatik bi ez ziren euskaldunak). 1940ean zenbait emanaldi egin zituzten, eta besteak beste Idaho State Fair-en parte hartu zuten. Boiseko Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritza Boisen itxi egin behar izan zuten Frantzia nazien menpe geratzerakoan, eta Jon Bilbao Berkeleyko unibertsitatera joan zen (han ere sortu zuen ezpata-dantzari taldea). Emmett-eko taldeak beste urtebetez eutsi zion bertan behera geratu arte.
Iturria: Amerikanuak bloga.
Dokumentuaren akzioak