Dokumentuaren akzioak
Herrixa Dantzan abiatu da Elgetako Kafe Antzokian
Espaloia Kafe Antzokiaren blogean etorri da lehen dantzaldiko kronika eta Patxi Monterok, dantzaldiko gidariak ere "estreinua ondo" joan dela esan digu. Elgetatik bertatik, eta besteak beste Bergaratik, Arrasatetik, Aramaiotik, Oñatitik eta Mallabitik hurbildu dira dantzazaleak Elgetara.
Dantza errazak proposatu ditu Patxi Monterok, Euskal Herrikoak, erromeriakoak eta Europako dantza tradizionala batzuk: Kataluniako Ball Rodó, Alunelul errumaniarra, Pasodobleak, baltsak, fandango eta arin-arina, porrusalda, Bretainiako Hanter Dro, Jauziak, Ameriketako Estatu Batuetatik polka bat, borobil zirkasiarra...
Hilean behin, hileko azken igandean ospatuko da dantzaldi irekia Elgetako Espaloian. Hurrengo saioa, otsailaren 28an, 19.00etan.
Dokumentuaren akzioak