Orain arteko ekarpenak
Tradizionala eta garaikidearen arteko zubiak dantzan
2011/05/13
Dantza tradizionala eta dantza garaikidea uztartzen dituzten proiektuen inguruko erreportajea idatzi du Iratxe de Arantzibia donostiarrak Valentziako "D Danza" aldizkarirako. Bertan, Kukai eta Aukeran aipatzen ditu kazetariak beste zenbait talde eta sortzailerekin batera. Tomas Aragay eta Sofia Asencio Bartzelonan
Ezpata-dantza aurkezpen militar moduan erabili zen Auzitegi Nazionalaren esanetan
2011/05/12
Tasio Erkiziari urtebeteko espetxe zigorra ezarri dio Auzitegi Nazionalak 2008an Argalaren omenaldian terrorismoa goratzea leporatuta. Omenaldi ekitaldian dantzatu ziren ezpata-dantza eta agintariena frogatzat jaso ditu sententziak, besteak beste ezpata-dantzak ekitaldi militarretan armak aurkezteko egiten diren ekitaldien antza duela argudiatuz.
Luzaideko bolantak Interes Kulturaleko Ondare izendatuko dituzte
2011/05/12
Nafarroako Gobernuak martxan jarri du Luzaideko bolant-dantzak Interes Kulturaleko Ondare izendatzeko prozesua. Luzaideko Udalak egin zuen eskaera, hainbat belaunalditan egindako lanaren errekonozimendu egiteko asmoarekin. 422 biztanleko herri batean 100 biztanle dantzan ateratzea kontuan hartzekoa dela aldarrikatzen du Luzaideko Udalak.
Boiseko Oinkari Euskal Herrira dator uztailean
2011/05/11
Oinkari Basque Dancers taldea Euskal Herriko hainbat herritan dantzan ikusteko aukera izango da datorren uztailaren 2 eta 11a bitartean. 1960. urtean Boisen sortu zen taldea dugu Oinkari, Estatu Batuetako euskal dantza talde sendoeenetakoa. Ez da gurera bisitan datozen lehen aldia, baina, orain arte inoiz ikusi ez badituzu, aurten, izango da horretarako aukera: Mungia, Gernika, Gasteiz, Añorga, Hendaia eta Galdakaon izango dira.
Dantza sustatzeko diru-laguntzen 2011eko deialdia
2011/05/11
Aurten, 2011. urtean, dantza sustatzeko diru-laguntzak emateko araubidea ezartzen duen Agindua onartu du Jaurlaritzaren Kontseiluak Kulturako sailburuaren proposamenez. Laguntzen gehienezko diru-zenbatekoa 348.000 euro izango da. Sorkuntza koreografikoak, dantza-lanen ekoizpena eta bira artistikoak, konpainien sendotzea eta profesionalen prestakuntza sustatzeko izango dira laguntza horiek.
Igor Urzelai, Budapest eta London artean dantzan
2011/05/10
Budapest eta London-en egoitza duen Bloom! dantza konpainia hasi berri da bere dantza ibilbidea osatzen. Gaurdaino bi lan estreinatu dituzte, City eta Tame Game. Bost dantzarik osatzen dute konpainia hau: Ingeles bat, hungariarrak eta italiar bat egoteaz gain, bada Beasaingo euskaldun bat ere Bloom-en: Igor Urzelai.
Iparraldeko euskal dantzaren egoeraren ikerketa
2011/05/10
Pariseko "Centre National de la Danse" zentroko Memoria eta Ikerketa zerbitzuaren zuzendari den Claire Rousierrek, Iparraldean euskal dantzaren egoera zein den ikertu eta txosten batean aurkeztu du Uztaritzen hainbat elkarte eta eragilerekin elkarlanean aritu ostean. Txostena eskuragarri duzue albistean bertan frantsesez.
Dantza ikastaroak Bilbao Arte eta Kulturan
2011/05/10
Euskal Herriko Unibertsitateak hamabigarrenez antolatu ditu aurten "Bilbao Arte eta Kultura" uda ikastaroak. Hogeita hamahiru ikastaro eta lantegi izanen dira guztira, lehen mailako irakasle eta txostengileen eskutik. Tartean dantza ikastaroak ere bai: garaikidea oro har, baina, baita dantzarako iluminazio ikastaro bat ere.
"Luzaideko ddantzak" liburua argitaratu du Sagasetak
2011/05/09
Pazko igandean, apirilaren 24an, Migel Angel Sagasetak "Luzaideko ddantzak" liburua aurkeztu zuen. Sagasetak berak 1977. urtean argitaratutako "Luzaideko dantzak" liburuaren zabaltzea da honako hau eta lan honetan ez du bakarrik Luzaide kontuan hartu, baizik eta Lapurdi, Nafarroa Beherea, Zuberoa, Baztan eta Bearn ere bai. Ia 900 orrialde dituen liburukotea, euskaraz eta gazteleraz idatzita, eta argazki, musika partitura eta dokumentazio ugariz hornitua. Liburuaren zabalkundean laguntzeko, dantzan.com bidez erosi eta eskuratzeko ahalegina egingo dugu.
Dantzabiz-eko batzordekideen zerrenda argitaratu du Bizkaiko Aldundiak
2011/05/09
Dantzaren inguruko aholkuak emateko DantzaBiz batzordea sortu berri du Bizkaiko Aldundiak. Batzorde honen eginkizuna lurraldean zer dantzatzen den aztertzea eta sektore honek dituen arazoez eta erronkez jardutea da oro har. Urtean gutxienez bi aldiz elkartuko den batzordeak dantza munduaren inguruan dabiltzan eragile ezberdinen parte hartzea izango du eta orain gutxi argitaratu da batzordekideen zerrenda.
Orain arteko erantzunak
Dantzan - Kontra-dantzan 1967
2017/10/23
Bai, horixe adierazi nahi genuen ezohiko horrekin, dantzan-en ez ditugula maiz jartzen horrelakoak, kontra-dantzak jartzen ditugunean gehienetan testuinguru folklorizatuetakoak izaten baitira. Baina ez dugu esateko [...]
Dantzan - Galtza luzeak jazteagatik 10 pezetako isuna
2017/10/16
Mila Garaik honako testigantza utzi digu facebooken: "Garai haiek...!!! Ni baino nagusixagoa den ahizpa izan zen gure etxien prakak jantzi zittuen lehena. Ekinien zebiltzenak ( [...]
Dantzan - Prozesioetako dantzen eta "dantza luzeen" inguruko ikastaroa Cuencan
2017/10/05
Eskerrik asko, Mikel, jakinarazteagatik. Pena, bai.
Dantzan - Hernio: fandangoa 2009
2017/09/21
Eskerrik asko Patxi, ekarpenagatik.Bideoa orain 6 urte, 2011n, argitaratu genuen Dantzan.eus-en, Youtubetik jasota. Orain, Hernioko erromerien garaia dela aitzakia hartuta, duela urte batzuk argitaratutako sarrerak [...]
Dantzan - Orain 75 urte, Orion, emakumeek dantzatu zuten aurreskua Kontxan lortutako garaipena ospatzeko
2017/09/14
Eneko eta zuri esker izan genuen Xabier, argazki horien berri duela urtebete. Mila esker!
Dantzan - Euskal dantza tradizionala baztertu du berriz (2017) Etxeparek
2017/07/28
2017ko uztailaren 27an, Euskal Herriko Buletin Ofizialean publikatu da Etxepare Institutuak "artea, musika eta dantza euskararen eremu geografikotik kanpo zabaltzeko" diru-laguntzarako partidan, 10.000 euro gehiago [...]
Dantzan - Plazako dantza aberasten: ingurutxoak eta kontra-dantzak
2017/01/16
Kaixo Goizane, Guk froga egin dugu, eta prezio diferentzia euskarazko eta espainolezko orrien artean dago. Ziurrenik akatsen bat izango da. Guk dugun informazioaren arabera, 45€-koa [...]
Dantzan - Horra, horra, gure Olentzero!
2016/12/29
Bai, halaxe da Elur, twitterren aritu ziren horretaz hizketan Gari Garaialde eta Leire Narbaiza: https://twitter.com/GariGaraialde/status/811528317388124160