Orain arteko ekarpenak
Azala, Ertza, Muelle3 eta dantzan.com BAD-en
2010/11/03
Azaroaren 1ean dantzaren alorreko lau ekimenen aurkezpena burutu da Bilbon, Bilbao Antzerki Dantza (BAD) jaialdiaren baitan eta Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkarteak (ADDEk) antolatuta. Hika Ateneoan bildutakoek lau ekimen hauen nondik norakoak ezagutzeko aukera izan dute beraien protagonisten ahotik.
Dantza Hirian, Ortzadarren jardunaldiak bideoan
2010/10/29
Ortzadarrek XXVI. Folklore Jardunaldiak ospatu zituen Iruñean urriaren 21 eta 22an, "Dantza hirian" izenburupean. Jardunaldietan egindako aurkezpen eta eztabaidak bideoetan sareratu ditu Ortzadar Folklore Elkarteak. Hona hemen bideoak:
Ikastaro eskaintza berria Dantzan Ikasin
2010/10/28
Hiru ikastaro berri prestatu ditu abendurako Dantzan Ikasi formakuntza programak. Zarauzko folklorea, borobilean egiten diren dantza kantatuak eta Xemeingo ezpata-dantza landuko dira hiru ikastaro horietan. Izen-emateko epea irekita dago dagoeneko.
Busturialdeko 24. Dantzari Nagusien Eguna
2010/10/27
Datorren azaroaren 13an ospatuko da Gautegiz-Arteagan Busturialdeko Dantzari Nagusien eguna. 24. ekitaldia izango da aurtengoa eta Busturialdeko zazpi dantza talde bilduko dira jaialdian.
Ikuskizun berriarekin ospatuko du Oinkarik 35. urteurrena
2010/10/27
Villabonako Oinkari dantza taldeak 35. urteurrena ospatuko du azaroan, eta prestatutako ekitaldien artean "Dantza zak plazan" ikuskizun berria eskainiko du. Taldeko mutilek prestatu dute ikuskizuna, eta Lekeition estreinatu eta Bermeon ere eskaini ondoren, azaroaren 21ean hirugarren emanaldia izango du Villabonako Malkar plazan. Hona urteurrenerako prestatutako ekitaldi egitaraua:
Dantza Jaurlaritzaren kulturaren hitzarmenean
2010/10/26
Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak alor horretan dituen egitasmoak jasotzen dituen Kulturen Aldeko Herritartasun Kontratuaren zirriborroa prestatu du eta datorren astean, azaroaren 4an, aurkeztuko du Bilbon. Aurreko Jaurlaritzaren Kulturaren Euskal Plana ordezkatzera dator honako kontratua. Horra dantzarekin zerikusia duten egitasmoak:
Itsaso Iribarren: 13 Egun
2010/10/25
Egoitzako lanen aurkezpena Bilboko XII. Antzerkia eta Dantza Garaikidearen Jaialdian. Mugimendua aztertzeko softwarea eta denbora errealeko irudi-edizioa (VVVV) erabilitzen dira lan honetan.
Boiseko Oinkari taldeak ordezkatu du Euskadi Txinan
2010/10/21
Iraila bukaeran Eusko Jaurlaritzak hainbat aurkezpen egin zituen Shanghain, erakusketa unibertsalaren egitarauan. Euskal dantza talde bat gonbidatu zuen ekitaldi horietan parte hartzeko Eusko Jaurlaritzak, eta hain zuzen ere Estatu Batuetatik, Idahotik joan zen dantza talde hori: Bolseko Oinkari dantza taldea.
Berrikuntzara saltoa, euskal dantzaren alorreko kezkak aztergai Berrian
2010/10/21
Pasa den urriaren 3an, Berria egunkariaren Igandea gehigarrian euskal dantza tradizionalaren inguruko erreportaje eta elkarrizketa sorta argitaratu zen. Juan Antonio Urbeltz, Claude Iruretagoiena, Jon Maya, Sabin Egiguren, Edu Muruamendiaraz eta Oier Araolazaren hitzak jaso zituzten.
Jota eta porru ikastaroak eskainiko ditu Andra Marik Estatu Batuetan
2010/10/20
Urriaren 30etik azaroaren 15era Estatu Batuetako mendebaldean jota eta porru ikastaro trinkoak eskainiko dituzte Galdakaoko Andra Mari dantzari taldeko bi irakaslek. Mikel Goitia eta Iraitz Barandiaran-ek Salt Lake City, Chino eta Boisen eskainiko dizkiete ikastaroak bertako euskal dantzariei.
Orain arteko erantzunak
Dantzan.com on Pagola: Pette Basabürü 1982
2012/11/01
Bil Xokoa blogean irakurri dugunez Pagolak egindako Pette Basaburu pastoral horretan, Batista Urrruti aritu zen errejenta lanetan, Jean Mixel Bedaxagar txirulari eta Gat Arane atabalarekin.
http://batmantxo.over-blog.[…]tte-basaburu-109093899.html
http://batmantxo.over-blog.[…]tte-basaburu-109093899.html
Dantzan.com on Elburua Gernika 1962
2012/10/31
Txomin Unzaluk zenbait argibide eman dizkigu bideo honetan agertzen diren dantzarien inguruan: "Hor doaz irudiei buruz nere azalpenak:Eguna: 1965.eko maiatzaren 25a. Egun horretan jendaurrean berreskuratu zen Gernikako Elai-Alai taldea, militarren erreboltaren ostean deseginda. Lekua: Gernikako Pasealekua. Dantzariak: Txapelduna, Rufino Garai Azkarai "Mili". Muxikarra. Lumoko Santa Luzian "Erregeletako" aurreskularia (1904-1996) Bestea, Iñaki Garai Legarreta . Elai-Alairen dantzari ohia. (1975.an maiatzaren 14an, Guardia Zibilak erailda Blanca bere emaztearekin batera beren etxean.)"
Dantzan.com on Euskal Herriko Lapurdi probintziako inauteri eta negu ohituren zerrendatze bati buruz
2012/10/10
Liburua Elkarlanean-ek banatzen du:
http://www.elkar.com/[…]/a000000273952
Eta beraz, bere liburudenden sarean, webgunearen bidez, edo banaketa talde horrekin lan egiten duten liburudenden bidez erosi daiteke.
http://www.elkar.com/[…]/a000000273952
Eta beraz, bere liburudenden sarean, webgunearen bidez, edo banaketa talde horrekin lan egiten duten liburudenden bidez erosi daiteke.


