Dantzaz Konpainiak Sarritsasoa aurkeztuko du Lekeition

2011/05/23
Dantzaz Konpainiak Sarritsasoa aurkeztuko du Lekeition

Lekeitioko Nazioarteko Kale-Antzerki jaialdiak 22 urte beteko ditu aurten. Ez da lehen aldia ekoizpen propio bat plazaratuko duena, baina, oraingoan Dantzaz Konpainiarekin elkarlanean Sarritsasoa kale-antzezlana aurkeztuko du datorren uztailaren 8 eta 9an Isuntzako hondartzan.

Sarritsasoa lanak hiru zutabe izango ditu: Dantza garaikidea, Sarrionandiaren olerki musikatuak eta Isuntzako hondartza bera. Hiru osagai hauek osatzen dute hortaz Sarritsasoa.

Lan-talde artistikoa:

  • Dantzariak: Emmanuel Dobby (Frantzia), Anneleen Dedroog (Belgika), Nuria Giménez (Katalunia), Mireia González (Katalunia), Leonor Henriques (Portugal), Anna Jirmanova (Txekia), Guillermo Millán (Katalunia), Marine Sánchez (Frantzia), Marco de Alteriis (Italia), Hugo Mercier (Frantzia).
  • Zuzendari nagusia: Filgi Claverie.
  • Zuzendari artistikoa: Adriana Pous Ojeda (Uruguay).
  • Eszenaratzeko zuzendaria: Josu Mujika.
  • Produkzio arduraduna: Sofía Alforja.
  • Administraria: Laida Oliemuller.
  • Jantzi arduraduna: Benedetta Orsoli.
  • Argazkiak: Jose Usoz.
  • Ideiaren sortzailea eta koordinatzailea: Imanol Agirre
  • Lekeitioko ekoizlea: Imanol Lara

 

Dantzaz Konpainia - Sarritsasoa

Uztailaren 8an eta 9an, 21:00etan, Isuntzako hondartzan.