Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Emakumeak aurresku txapelketetan mintzagai

Dokumentuaren akzioak

Emakumeak aurresku txapelketetan mintzagai

2011/05/19 11:31
Emakumeak aurresku txapelketetan mintzagai

Argazkia: Noticias de Alava

Haizea Ormaetxea leioarrak Arabako aurresku txapelketa irabazi zuen pasa den maiatzaren 1ean. Elkarrizketan dioenez, "Aurreskua gizonen dantza dela eta, zenbaiten ez ninduen zoriondu ere egin". Orain urte batzuk aurresku txapelketetan parte hartzea erabaki zuenetik, aurkitu dituen oztopoak eta defendatu duen bidea azaltzen ditu Haizeak elkarrizketan.

Hona hemen, Maite Artolak, Euskadi Irratiko Andromeda saioan Haizea Ormaetxeari egindako elkarrizketa:

Mutil eta nesken arteko gorputza desberdinak izan arren, aurresku txapelketan berdin parte hartu dezaketela dio Ormaetxeak. Haserre ageri da elkarrizketa, zenbaitek aipatu izan diolako orain modan dagoela berdintasuna eta emakumearen parte hartzea sustatzea, eta akaso horregatik irabazi duela txapelketa. Bere erantzuna da, epaimahaiak aurreskulari onena saritu duela, emakumea ala gizonezkoa den kontuan hartu gabe, eta berak irabazi badu, onena izan delako dela.

Zenbaitetan, txapelketetan parte hartzeko frakak jantzi behar dituela esan diotela kontatzen du Ormaetxeak, eta bera ez dagoela konforme horrekin, soinekoa janzten duela dantza egiteko, eta frakak janztea dantza erridikulizatzea litzatekeela. Horren inguruan, programan parte hartu duten bi hizlarik, Arantxa Urretabizkaia eta Idurre Eskisabelek aipatzen dute, beraien iritziz frakak janztea gauza normala dela emakumeentzat ere.

 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.