Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Dantza aste bat Arbona eta Ahetzen

Dokumentuaren akzioak

Dantza aste bat Arbona eta Ahetzen

2011/05/25 12:08

Datorren uztailaren 9an hasiko da "Dantza aste bat Euskal Herrian". Hilaren 15a arte Arbonan ospatuko den programa honek dantzak ikasi eta lantzeko balioko du. Bi ikastaro ezberdin antolatu ditu Aniez Perez antolatzaileak: Lehenengoan, Larrain-dantza eta Teilarin landuko dira, bigarrenean, aldiz, fandangoa, arin-arina, jauziak eta Lantzeko inauteria.

Uztailaren 15 eta 16ean, ordea, "Dantz'Hasi" jaialdia ospatuko da Ahetzen. Aurten, Valonia eta Kataluniako 21 Boutons eta Auberniako Komred taldeak izango dira bertan. Taldeok dantzarako musika jotzen dute eta bietan plazan bertan dantzak irakasten dituen dantza-maisu bat izango da erromerian zehar.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.