Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Bigarren Olatu Talka ere dantzaz beteta

Dokumentuaren akzioak

Bigarren Olatu Talka ere dantzaz beteta

2011/05/26 13:28
Bigarren Olatu Talka ere dantzaz beteta

Arg.: Ion Markel - Flickr CC BY-NC-ND 2.0

Donostiako zenbait dantza taldek elkarrekin emanaldi bat egingo dute, kaleko dantza erakustaldiak, eta beste hainbat dantza ekitaldi izango dira Olatu Talka jaialdian. Hona horietako batzuk:


Verdini Dantza Taldearen emanaldia

Ezintasunen bat dutenekin dantza egitea gure gizartearen kulturaren parte dela frogatzea da Verdini Dantza Taldearen helburua. Horretarako, dantza egiteko barra bat instalatuko du lehenik, eta buruko ezintasunen bat duten 6 urtetik gorako 30 lagun dantzatuko dira. Ondoren, buruko ezintasunen bat duten dantzariek eta ezintasunik ez duten beste zenbaitek koreografia batzuk dantzatuko dituzte elkarrekin eta, horrela, dantza gizarteratze-tresna bat dela erakutsiko dute.

  • Maiatzaren 27a, ostirala, 19:00etik 19:45era, Zurriolako barandan.


Peru eta Otsoa

Bertsio hau Eskolako Orkestra Sinfonikoak prestatu du, Carlos de la Cruz eta Enekoitz Martinez zirela zuzendari, eta dantza garaikidean aritzen den haur talde batek interpretatuko du. Ana Remirok prestatu du ipuinaren koreografia, eta laguntzaile berezi bat izango da kontalaria: Joxan Malvido.

  • Victoria Eugenia Antzokian, maiatzaren 27an, ostirala, 18:00etan (euskaraz) eta 19:00etan (gazteleraz). 


Euskal Dantza ikuskizuna

Zuhaizti Eskola Publikoko Dantza taldeak betiko euskal dantzak, ikutu berri eta berritzailearekin egingo dituzte dantza garaikide eta dantza modernoarekin batera.

  • Zuloaga Plazan, maiatzaren 27an, ostirala, 20:00etan.


Kapoeira-olatuak

Guztiei zuzendutako kapoeira lantegi handia: sanba, makulele, dantza afro-brasildarrak, batukada eta kapoeira. Hau guztia osatu eta girotzeko su-dantza bat egingo da.

  • Konstituzio Plazan, maiatzaren 28an, larunbata, 18:00etatik 20:15era.


Buenos Airesko Caminito kalea Donostiara

Donostiako portua Buenos Airesko Caminito kalea bihurtuko dugu, eta tangoa izango da protagonista nagusia: tangoa sortu zen portuaz jabetuko dira musikariak, abeslariak, dantzariak.

  • Donostiako portuan, maiatzak 28an, larunbata, 17:00etatik 21:00etan.


Itiner-dantza

Ikuskizun ibiltaria hiriko Alde Zaharreko hainbat tokietan barrena. Cum Jubilo Abesbatza izango da ikusleak alde batetik bestera gidatzeaz arduratuko dena.

  • Hasiera Konstituzio Plazan, maiatzaren 28an, larunbata, 17:30etan.

 

Izarrekin Dantzan

Gaueko dantza ikuskizun batekin AdoreJazz eta Acroindarreko dantzariek ikusleak harrituta utziko dituzte.

  • Konstituzio Plazan, maiatzaren 28an, larunbata, 22:00etan.

 

Agata Tangoa

Tangoa ardatz duen jarduera, hiru atal izango dituena. Lehenengo atala izango da tangoa ikasten hasteko eskola-ordua, publikoari oro har eskainia, eta Agatako kideek emango dute ikastaroa. Jardueraren bigarren atala Agatako kide adituenen emanaldia izango da. Eta amaitzeko, hirugarren atalean, kalea dantzaleku bihurtuko da, eta nahi duten parte-hartzaile guztiek dantza egiteko aukera izango dute

  • Boulevardean, maiatzaren 28an, larunbata, 11:30etan.

 

Big Band & Lindy Hop

Big Band taldea Udalaren Musika eta Dantza Eskolako 20 bat ikasle helduk osatzen dute, eta oso abesti ezagunak jotzen ditu bere errepertorioaren barnean, hala nola Satin Doll, You Too eta Moondance.
Ana Mínguezek eta bere ikasleek abesti batzuk dantzatuko dituzte. Ana Mínguez lindy hop estiloko irakaslea da, Kandela, Carmen Garmendia eta Danzarín eskoletan besteak beste.

  • Udaletxeko terrazan, maiatzaren 28an, larunbata, 23:15etan.

 

Dantza kalean

Ana Remiro, Myriam Pérez, Coral López-Castellanos eta Maider Urrestarazu irakasleek prestatutako koreografia ikusgarriak eskainiko dituzte Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolako dantza garaikideko eta dantza klasikoko taldeek.

  • Konstituzio Plazan, maiatzaren 28an, larunbata, 12:00etan.

 

Russian dance

Trumoiak inauterietako konpartsak Errusiako zenbait dantza emango ditu. Gainera, haurrentzako lantegiak izango dira.

  • Udaletxeko terraza, maiatzaren 28an, larunbata, 17:00etatik 19:00etara.

 

Larunbatak dantzan

Musika zuzenean, dantza egiteko

  • Okendo Kultur Etxean, maiatzaren 28an, larunbata, 17:30etik 20:00etara.

 

Txalaparta eta Bollywood

Dantza-ikuskizuna, txalapartarekin, zuzenean. “Kali egiaren su distiratsua da, ezjakintasunaren jantziek ezkutatu ezin dutena. Etengabeko sormenez beterik dago. Soinean daraman girlanda ezagutzaren eta jakinduriaren sinboloa da. Kalik adierazten ditu kosmosaren erritmo sortzaile eta suntsitzaileak. Haren ezpatak sinbolizatzen du ezjakitearen suntsipena, baita jakintzaren sortzea ere. Gainera, Kaliren hiru begiek eguzkia, ilargia eta sua adierazten dute; eta haien bidez lehena, oraina eta geroa ikusteko gai da.

  • Boulevardeko Kioskoan, maiatzaren 29an, igandea, 17:00etan.

 

Milonga Corrientes 348

Tangoaren inguruko ekintza. Lehenengo zatian AGATA eskolako kideek nahi duenari tangoa dantzatzen erakutsiko diote. Bigarren zatian, elkarteko kideek maila handiko tango emanaldi bat egingo dute, eta hirugarren zatian orkesta batek girotuko duen dantza herrikoi saio bat egingo da.

  • Boulevardeko Kioskoan, maiatzaren 29an, igandea, 11:00etatik 14:00etara.

 

 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.