Dantzaldi eta dantza jaialdiak udan
Frantziako Gennetines-en Le Grand Bal d'Europe izenekoa ospatzen da, eta haren arrakasta eta oihartzunak beste hamaika jaialdi interesgarri sorrarazi ditu azken urteotan. Jaialdi hauetan, mundu osoko dantza tradizionalak ikasi, landu eta dantzan eginez gozatzeko aukera izaten da, goizetik gauera, eta maiz, aldi berean egiten diren hainbat tallerren artean hautatzeko aukerarekin. Opor egun batzuk dantzan ikasiz eta dantzaz gozatuz pasatzeko aukera eskaintzen dute.
Orain gutxi aipatu dugu Katalunian ekaina bukaera eta uztaila hasieran egingo dena, eta horren ondoren izango diren zenbait jaialdi garrantzitsuren datak bildu ditu Patxi Monterok.
- Ekainak 30 - uztailak 3: Gran Ball de Catalunya
- Uztailak 17 - 24: Le Grand Bal de l'Europe-Gennetines Frantzian
- Abuztuak 1 - 7: Andanças Portugalen
- Abuztuak 5 - 12: Le Grand Bal de l'Europe - St. Gervais
- Abuztuak 19 - 28: Danzas Sin Fronteras Toledoko iparraldean
- Abuztuak 25 - 28: Boombal Belgikan
Euskal Herrian bada eredu honekin egiten den jaialdi xumeago bat. Lapurdin, Ahetzen ospatzen da Dantz´Hadi jaialdia uztailean:
-
Uztailak 15 eta 16: Dantz´Hadi Ahetzen
Dantzan