Gasteizko Dantza Plazan 2011
Dantza Plazan zikloak badaramatza urte batzuk abian Gasteizen eta hiriko Udal Folklore Akademiak antolatzen duen egitasmoa martxan da aurten ere iragan den maiatzaren 6tik. Jauziak, soka-dantzak, kontra-dantzak, fandangoak... dantzatzeko aukera izango da maiatza, ekaina, abuztu eta iraileko hainbat ostiraletan Gasteizko zenbait plazatan. Folklore Akademiako musikariek jarriko dituzte doinuak eta dantza-maisu bat jendeartean arituko da dantzak gidatzen.
Ondoren, 2011 urteko Dantza Plazan zikloaren egutegia:
-
Maiatzaren 6a: Plaza Berrian, 20:00etan.
-
Maiatzaren 13a: Plaza Berrian, 20:00etan.
-
Maiatzaren 20a: Plaza Berrian, 20:00etan.
-
Maiatzaren 27a: Plaza Berrian, 20:00etan.
-
Ekainaren 3a: Odon Apraiz ikastolan, 20:00etan.
-
Ekainaren 17a: Eskoriatza-Esquivel plazan, 20:00etan.
-
Ekainaren 24a: Safarad Judimendi plazan, 20:00etan.
-
Abuztuaren 9a: Aihotz Plazan, 19:30etan.
-
Irailaren 9a: Plaza Berrian, 20:00etan.
-
Irailaren 16a: Plaza Berrian, 20:00etan.
Zer dantzatuko den eta egitaraua zabalago ikusi nahi duenak, ondorengo estekan klik eginez jaitsi dezake programaren pdf-a: Dantza Plazan 2011 egitaraua (pdf)
Dantzan