Orain arteko ekarpenak

2012ko maskaradak bertan behera geratu dira Zuberoan

2011/11/17

2012ko maskaradak bertan behera geratu dira Zuberoan
Gamere-Zihigako gazteek hartua zuten ardura 2012an maskaradak prestatu eta plazaratzeko Zuberoako herrietan, baina gaur jakin denez, Gamere-Zihigan gertakari latz bat izan da, eta horren ondorioz erabaki dute maskaradak urtebetez atzeratzea. 2012an egitekoak ziren maskaradak 2013an egingo dituzte Gamere-Zihigarrek. Ondorioz, gerta liteke 2012an maskaradarik ez izatea Zuberoan.

Gehiago irakurri

25 euskal dantza talderen emanaldia Necoechean

2011/11/17

25 euskal dantza talderen emanaldia Necoechean
Argentinako Euskal Etxeek beren urteroko festa handia, euskal astea edo "Semana Nacional Vasca" ospatu dute pasa den asteburuan Necoechean. Ekitaldiz eta festaz betetako asteburua izan ohi da, eta larunbat gauean zalaparta handiena sortzen duen ekitaldia, dantza taldeen jaialdi handia. Aurten Argentinako 25 dantza taldek eskaini du emanaldia jaialdian.

Gehiago irakurri

Euskal Koreografoen Berlingo 2. Jaialdia antolatu ahal izateko diru-bilketa

2011/11/17

Euskal Koreografoen Berlingo 2. Jaialdia antolatu ahal izateko diru-bilketa
2011ko abendurako aurreikusita dago ospatzea Berlinen Euskal Koreografoen 2. jaialdia. Horretarako diru-bilketa jarri zuten abian. 5.000 euro behar dituzte, eta 5 euro eta 1.000 euro bitarteko emariak egin daitezke.

Gehiago irakurri

Dantzak, Nafarroako dantzei buruzko programaren 8 atalak

2011/11/16

1989-1990 bitartean prestatu eta aireratu zituen TVE-ren Nafarroako deskonexioak, TeleNavarrak, Dantzak programa osatu zuten 8 atalak. Mikel Aranburu Urtasunen gidaritzapean, Nafarroako hainbat dantza eta festaren berri eman zen programaren bidez. Mintxo Garaikoetxeak helarazi dizkigu, eta azken asteotan joan gara banan-banan argitaratzen. Orain, denak batera jarri ditugu hemen:

Gehiago irakurri

Pina: azpitituluak euskaraz

2011/11/11

Orain gutxi aurkeztu den Pina, Wim Wenders-en filmarentzat euskarazko azpitituluak prest eta sarean daude, edonoren eskura. Azpitituluak.com webgunean sarerat dituzte, beraz, Pina Bausch-en inguruan egindako pelikula bertsio originalean eta euskarazko azpitituluekin ikus daiteke orain.

Gehiago irakurri

Argentinan emanaldia eskainiko du gaur Aukeran dantza konpainiak

2011/11/11

Argentinan emanaldia eskainiko du gaur Aukeran dantza konpainiak
Edu Muruamendiaraz-ek zuzendatutako taldea Argentina eta Uruguain arituko da egunotan, emanaldiak eskaintzen. Asteburuan, Argentinako Euskal diasporaren festa handia, Euskal Astea, ospatuko da Necoechean, eta gaur bertan arituko da Aukeran. Datorren astean Rosarion eta Montevideon eskainiko ditu emanaldiak.

Gehiago irakurri

Uholdeek harrapatu dute Gipuzkoako Dantzagunea

2011/11/07

Uholdeek harrapatu dute Gipuzkoako Dantzagunea
Asteburuko euriteek uholdeak eragin dituzte Gipuzkoako zenbait tokitan, eta horietako bat Donostiako Loiola auzoa izan da, eta bertan Arteleku edo Dantzagunearen beheko solairua erabat hartu du urak.

Gehiago irakurri

Toberak izango dira 2012an Irisarrin

2011/11/07

Toberak izango dira 2012an Irisarrin
Zuberoan pastorala bezala, herri antzerki ekitaldi handiak izan dira Toberak Nafarroa Beherean eta Lapurdin. Antzerkia, musika eta dantza uztarturik, kronika, kritika eta satira soziala, eta herriko ondare musikal eta koreografikoa ateratzen ditu plazaren erdira Toberak, epaiketa itxura hartuta. XX. mendean Irisarrin egindako Toberak oihartzun handia izan dute, eta 2012an berriz egingo dira. Hori dela eta, Denentzat elkarteak lehen jarduerak antolatu ditu.

Gehiago irakurri

@leph, Leire Ituarteren estreinaldia BAD jaialdian

2011/11/03

@leph, Leire Ituarteren estreinaldia BAD jaialdian
Gaur, azaroak 3, osteguna, 19:00etan, La Fundicion-en. @leph-ek, bizpahiru zentimetroko diametroa ozta-ozta duen esfera ñimiñoak, espazio kosmiko oso-osoa, tamaina txikiagotu gabe, kontenplatzeko aukera eskaintzen dio ikusleari. Hau da. ikusleak beste mundu batzuk eta beste planeta batzuk imajinatzeko eta esploratzeko duen posibilitatearekiko proportzionala den abentura panoptikoaren fantasia.

Gehiago irakurri

Bea Fernandez-en bi lan, gaur eta bihar BAD-en

2011/10/27

Bea Fernandez-en bi lan, gaur eta bihar BAD-en
"Los que se ven entre si" eta "Tres personas, todos los cuerpos" lanak aurkeztuko ditu asteburuan Bea Fernandez sortzaile bartzelonarrak Bilbon, La Fundicion-en, BAD jaialdian. 16 interpreterekin izandako solasaldietatik abiatuta sortutako dokumentua aurkeztuko du gaur, eta dantzarien gorputzaren memoria eta interpretearen prozesua aztergai dituen dantza lana bihar.

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Dantzan - "Euskal dantza: tradiziotik sorkuntzara" ikasketa osagarriak eskainiko ditu EHUk

2016/11/03

Baiezkoan gaude Endika, baina onena unibertsitatera deitzea duzu, EHUk berak antolatzen baitu. Hemen duzu telefonoa: http://www.ehu.eus/eu/web/complementarios/euskal-dantza

Dantzan - "Euskal dantza: tradiziotik sorkuntzara" ikasketa osagarriak eskainiko ditu EHUk

2016/10/11

Egun on Arkaitz! EHUren webgunean, "ohiko galderak" atalean, klaseak "lauretatik zazpietara" izango direla jartzen du, baina antolatzaileek esan digute ordutegia ez dela definitiboa oraindik.

Dantzan - Emakume eta gizonezkoek elkarrekin dantzatu dute Mairuaren Alardeko trokeo-dantzetan

2016/07/28

Eskerrik asko Ion. Arrazoi duzu, guk ere badugu gogoan neskak dantzan ikusi izana 2009 urtea baino lehen. Zuzendu dugu testua.

Dantzan - Lasa 1950 Dantza-jauziak

2016/04/20

Xabier Itzainari helarazi diogu Patxi Monteron galdera, eta honako hau erantzun digu: "Patxiren galdera, alabainan, garrantzitusa da, eta neke zaut erantzutea. Ene gostuko, dantzatzeko manera [...]

Dantzan - Villacañas: dantzatzeagatik ordaintzen duten dantzariak

2016/03/21

Mila esker zuen erantzunagatik! Bai, filme horren berri eman genuen dantzan.eus-en bere garaian: https://dantzan.eus/albisteak/danzantes-liz-lobato MIla esker gogoraraztegatik!

Dantzan - Ituren: soka-dantza 1951

2016/02/23

Andres Iñigo Ariztegik, Iturengo ondareari ekarpen ederra eginez, bideo honetan agertzen diren lagunen identifikazioa egin du. Ituren, 1951-07-08 10’’. Txistulariak: Miguel Makutso, Burriñenekoa [Burriñenea etxe [...]

Dantzan - Libertimendua

2016/01/14

2016an otsailaren 7an eskainiko da Libertimendua Garazin.

Dantzan - Maskaraden lehen agerraldia bertan behera geratu da

2016/01/12

Martxoaren 6an emango dituzte maskaradak Ezpeizen eta Mitikileko agerraldia apirilaren 17ra atzeratuko da. Hemen maskaraden egutegia gaurkotua: https://dantzan.eus/albisteak/zuberoako-maskaradak-egutegia

Dantzan - Maskaraden lehen agerraldia bertan behera geratu da

2016/01/11

Igande honetan, urtarrilak 17 Sohütan emango dituzte maskaradak eta Ezpeizen ematekoak zirenak atzeratu dituzte (data zehazteke). Gainontzeko datak berdin mantenduko dira.