Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Lantzeko inauteria Limouxera darama Oberenak

Dokumentuaren akzioak

Lantzeko inauteria Limouxera darama Oberenak

2011/03/14 11:57

Txatxoek, ferratzaileek, Ziripotek, Zaldikok eta Miel-Otxinek Limouxeko (Frantzia) kaleak hartuko dituzte asteburu honetan. Iruñeko Oberena dantza taldeak eramango du Lantzeko inauteria bertara, eta taldeak munduko beste inauteri batzuekin bat hartuko du parte Limouxen urtarrilaren 30an hasi eta apirilaren 10a bitarte egiten den inauterian.

Iaz, Galdakaoko Andra-Mari dantza taldea izan zen bertan. Hauek Altsasuko inauteria karrikaratu zuten Limoixen, eta aurten, esan bezala, Oberena dantza taldekoak joango dira Lantzeko inauteriarekin.

Larunbatean, eguerdiko 12:00etan hasita harrera ofiziala egingo diote Oberena dantza taldeari, eta ondoren, 14:30ean bi orduko kalejira izango da. Arratsaldeko 19:00etan Miel-Otxin erreko dute herriko plazan eta haren inguruan Lantzeko zortzikoa dantzatuko dute iruindarrek.

Larunbatean Lantzeko inauteria aurkeztu eta igandean Limouxeko inauteria ezagutu, hori da Oberena dantza taldearen plana. Bazkalondoan, Iruñera bueltatuko dira, bai beraiek eta baita Ardanbera fanfarrea ere.

Iturria:  Limouxera doa Oberena - Oberena dantza taldea

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.