Orain arteko ekarpenak
Dantza tradizionalean espezialista unibertsitate titulua Madrilen
2012/12/11

Madrilen, Juan Carlos I. Unibertsitateak eta Alicia Alonso dantza institutuak "Dantza tradizionalean espezialista titulua" eskuratzeko ikasturtea abiatu dute. Unibertsitatearen berezko titulo moduan jarri da martxan, eta lehen ikasturte honetan Extremadurako dantzetan espezialista tituloa eskuratu ahal izango dute ikasketak burutzen dituztenek. Ikasketen ardurdaduna den Estela Alarcón Rodriguez-ekin hitz egin dugu ekimen aitzindari honen inguruko informazioa jasotzeko. Hona kontatu diguna:
Bigarren saria eskuratu du dantzan.com-ek sei@2012 sariketan
2012/12/10

Euskarazko 2012ko sei ekarpen onenak hautatu nahi izan dituzte sei@2012 sariketan. Lehen errondan hautagai zerrenda bat osatu zen, 30 hautagairekin, eta horien artean sei onenak hautatzeko bozketa sistema jarri zuten. Bozketaren emaitzak jakinarazi dituzte eta dantzan.com bigarren postuan geratu da. #twittereuskaraz ekimenak eskuratu du lehen saria.
Folklore ikerketa beka CIOFF-en eskutik
2012/12/05

CIOFF (Folklore jaialdien antolatzaileen elkarteak) erakundeak, folklore ikerketak bultzatzeko beka deialdia egin du. 2012ko beka deialdiaren gaia "herri musika eta dantza" izango da. Urtebeteko ikerketa beka honen diru-poltsa 4.500 €-koa da. Proposamenak abenduaren 30aren aurretik egin behar dira.
Dantzazalearen erosketa zerrenda Durangoko Azokarako
2012/12/04

Abenduaren 6tik 9ra burutuko da Durangoko 47. Liburu eta Disko azoka, eta ohi bezala, dantzaren inguruan urtean izan diren argitalpen asko bertan erosteko aukera izango da. Hona guk apuntatu ditugu nobedadeak:
Bozkatu dantzan.com sareko 2012ko euskarazko ekarpen onenen sariketan
2012/11/29

Sei@2012 sariketan euskarazko 2012ko sei ekarpen onenak hautatu nahi dituzte. Lehen errondan hautagai zerrenda bat osatu da, 30 webgunerekin, eta horien artean sei onenak hautatzeko bozketa sistema jarri dute martxan.
Kriskitin dantza taldearen 25 urte liburu batean
2012/11/29

Durangoko Kriskitin dantza taldea 25. urteurrena ospatzen ari da 2012an. Hainbat dantza ekitaldi burutu dituzte aurreko hilabeteetan, eta urtearen azken hilabetean, "Kriskitinek 25 urte" liburua aurkeztuko dute.
Gamere-Zihigak emango ditu 2013ko maskaradak
2012/11/28

Urte berriarekin batera abiatuko diren Zuberoako maskaraden prestaketak lanak aurrera doaz. Gamere-Zihigako gazteek emango dituzte maskaradak 2013 urtean. Jean Pierre Errekalt eta Jean Louis Bidabe errejentak ari dira taldearen prestaketa gidatzen, eta paperen banaketa egina dute dagoeneko. Kabanaren papera egingo duen Mathieu Tauzin elkarrizketatu du Xiberoko Botzak.
Dantza zati bat erabakitzeko eskubidearen alde
2012/11/28
Poliki poliki ari dira taldeak beren ekarpenak egiten "Dantza zati bat" egitasmoan. Idiazabalen egindakoa izan da sareratu den azkena, aurretik Orio, Irurita, Cordoba (Argentina), Agoitz, Markina-Xemein edo Lesakan egindakoen bidetik. Gazta zati bat dokumentalari erantsiko zaizkio dantza irudi hauetako batzuk. Ikusi hemen orain arte sareratu diren Dantza Zati Bat bideotako batzuk:
Besta Berri ikuskizuna aurkeztuko du Argia dantzari taldeak Bilbon
2012/11/26

Juan Antonio Urbeltzen zuzendaritzapean, eta Argia, Duguna, Maritzuli, Haritz eta Kezka dantza taldeetako dantzari eta musikariekin, Besta Berri ikuskizuna estreinatuko da abenduaren 2an Bilboko Arriaga antzokian. Corpus Christiren inguruko festetan inspiratuta, hiru piezak osatutako emanaldia prestatu du Argiak.
Nor dabil mahai gainean dantzan?
2012/11/23

Baietz taldearen diskaren liburuskan gure arreta piztu zuen argazki bat ikusi genuen. Gizon nagusi bat, mahai baten gainean dantzan ageri da. Arrecifes-eko Loyola eta Etxaniz familiek utzitako argazkia dela jartzen zuen bertan. Argazki horri buruz gehiago jakin nahian jo genuen Baietz musika taldera, eta Noe Fernandez-ek Etxalarko bi anaia musika eta dantzazaleren historia ekarri digu.
Orain arteko erantzunak
Dantzan.com on Pagola: Pette Basabürü 1982
2012/11/01
Bil Xokoa blogean irakurri dugunez Pagolak egindako Pette Basaburu pastoral horretan, Batista Urrruti aritu zen errejenta lanetan, Jean Mixel Bedaxagar txirulari eta Gat Arane atabalarekin.
http://batmantxo.over-blog.[…]tte-basaburu-109093899.html
http://batmantxo.over-blog.[…]tte-basaburu-109093899.html
Dantzan.com on Elburua Gernika 1962
2012/10/31
Txomin Unzaluk zenbait argibide eman dizkigu bideo honetan agertzen diren dantzarien inguruan: "Hor doaz irudiei buruz nere azalpenak:Eguna: 1965.eko maiatzaren 25a. Egun horretan jendaurrean berreskuratu zen Gernikako Elai-Alai taldea, militarren erreboltaren ostean deseginda. Lekua: Gernikako Pasealekua. Dantzariak: Txapelduna, Rufino Garai Azkarai "Mili". Muxikarra. Lumoko Santa Luzian "Erregeletako" aurreskularia (1904-1996) Bestea, Iñaki Garai Legarreta . Elai-Alairen dantzari ohia. (1975.an maiatzaren 14an, Guardia Zibilak erailda Blanca bere emaztearekin batera beren etxean.)"
Dantzan.com on Euskal Herriko Lapurdi probintziako inauteri eta negu ohituren zerrendatze bati buruz
2012/10/10
Liburua Elkarlanean-ek banatzen du:
http://www.elkar.com/[…]/a000000273952
Eta beraz, bere liburudenden sarean, webgunearen bidez, edo banaketa talde horrekin lan egiten duten liburudenden bidez erosi daiteke.
http://www.elkar.com/[…]/a000000273952
Eta beraz, bere liburudenden sarean, webgunearen bidez, edo banaketa talde horrekin lan egiten duten liburudenden bidez erosi daiteke.