Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Zenbat aulki huts bete: Joxan Lizarribarri omenaldia

Dokumentuaren akzioak

Zenbat aulki huts bete: Joxan Lizarribarri omenaldia

2013/06/18 11:55

"Zenbat aulki huts bete" omenaldi ekitaldia Bedaxagarrek kantatutako Goizian Argi hastian kantarekin hasi zen. Bedaxagar berak Argia dantzari taldeko Juan Antonio Urbeltz, Fernando Aristizabal, Jexux Larrea eta Iñaki Arregi dantza-maisuekin dantzatutako Ostalerrak eta Marianak dantza-jauziekin jarraitu zuten, eta Marian Arregi eta Mikel Urbeltzek jarritako musikarekin Argiako dantzariek egindako Galaien esku-dantzarekin osatu zuten parte hartzea. ETBk eskaini zuen ekitaldia eta bideo honetan Jean Mixel Bedaxagarrek eta Argia dantzari taldeak eskainitako kantu eta dantzak ikus daitezke.

Aulki hutsen bitartez omendu eta oroitu nahi izan zuten Joxan Lizarribar. Eneko Olasagaristeren zuzendaritzapean, Ertizka abesbatza, Ainhoa Arteta, Harkaitz Cano, Jaime Otamendi, Andoni Mendilola, Arkaitz Mendoza, Mikel Urdangarin, Kirmen Uribe, Rafa Rueda, Bingen Mendizabal, Joan Mari Larrarte, Iban Arregi eta Martxelo Otamendi izan ziren eskenatokian "Zenbat aulki huts bete" Joxan Lizarribarren omenezko emanaldian.

Berria TBko Lara Madinabeitiak "Joxan Lizarribarren omenez" bideoa prestatu du Kirmen Uribe, Juan Antonio Urbeltz, Benito Lertxundi, Laida eta Lander Lizarribar, Andoni Mendiola, Joanmari Larrarte eta Harkaitz Canoren testigantzekin, eta Joxan Lizarribarren zenbait argazkirekin.