Dokumentuaren akzioak
"Itsasoaren emazteak" ikuskizun berria prestatzen ari da Oinkari dantza taldea
Villabonako Oinkari dantza taldea ikuskizun berria prestatzeko lanen azken txanpan sartuta dago asteotan. Euskal Herriko kostaldean, arrantzaren inguruan lan egindako emakumeei begira jarri da ikuskizun honetan, eta haien lan eta bizipenak ditu ardatz. Oinkari dantza taldeak eta Hika Teatroak "Amantalen ahotsa" ikuskizunean lan egin zuten elkarrekin, eta oraingo honetan koprodukzioan prestatzen ari dira "Itsasoaren emazteak".
Ohi bezala, euskal dantza tradizionala du oinarri Oinkarik bere lanean, baina dantza garaikidea ere jorratuko du, Maider Oiartzabalek gidatuta. Hirurogei dantzari, lau musikari eta bi aktorek parte hartuko dute ikuskizunean.
Fitxa artistikoa
- Dantzariak: Oinkari Dantza Taldea (Villabona)
- Zuzendaritza eta dramaturgia: Agurtzane Intxaurraga
- Dantza garaikideko koreografoa: Maider Oiartzabal (Kukai Dantza Konpainia) / Hika Teatroa
- Aholkularitza koreografikoa: EK-ia Kolektiboa / Kukai Dantza Konpainia
- Musika originala eta zuzendaritza: Pello Ramirez
- Musikoak zuzenean: Angel Unzu, Xabier Zeberio, Fredi Pelaez eta Pello Ramirez
- Aktoreak: Miren Gojenola eta Agurtzane Intxaurraga
- Soinu diseinua: Mikel Fernandez
- Argien diseinua: Xabier Lozano
- Eszenografia errealizazioa: Eskenitek
- Argazkiak: Karlis Medrano
Entseguetako irudiekin prestatu duten bideo bat:
Oinkari: Itsasoaren emazteak
- Uztailak 12 ostirala (22:30)
- Tolosa, Leidor antzokia
- Sarrerak salgai
Dokumentuaren akzioak