Dokumentuaren akzioak
Gure Dantzak jaialdiaren 6. ekitaldia Tafallan ospatuko da igandean

Dantzari beteranoen jaialdia da Gure Dantzak, eta bere seigarren jaialdia Tafallan ospatuko dute igandean, ekainaren 23an. Martin Galdiano elkarteak, Nafarroako Dantzarien Biltzarrak eta Tafallako Udalak antolatu dute igandeko Gure Dantzak jaialdia. Hona egitaraua:
10:00 Taldeei ongietorria Marques de la Real Defensa eskualdeko ikastetxean.
11:30 Desfilea. Iparraldeko eta Hegoaldeko ibilbideak.
12:30 Nafarroa Plaza: Dantza jaialdia, eta bukatzeko La Pilindros jota partaide diren talde guztiek jokatua.
15:00 Senidetasun bazkaria. Marques de la Real Defensa ikastetxean.
Jarraian erromeria.
Dokumentuaren akzioak