Dokumentuaren akzioak
Durangaldeko Ezpata-dantzari eguna Mañarian
Gerediaga elkarteak antolatzen du Merinaldeko Ezpata-dantzari Eguna, hain zuzen ere Durangaldeko dantzak galtzen ari zirela ikusita bertako errepertorioa sendotzeko asmoarekin. Agintariena, zortzinangoa, ezpata joku txikia, banangoa, ezpata joku nagusia, binangoa, launangoa, makil jokua eta txotxongiloa dira Durangaldeko herrietan Dantzari-dantzaren sortan barruan dantzatzen diren dantzak, tokian tokiko xehetasun eta ezaugarriekin.
Larunbatean, ekainaren 15ean, Mañariko elizaren inguruetan elkartuko dira Durangaldeko dantza taldeak arratsaldeko 19:00ak aldera. Kalejira egingo dute herriko plazara eta 19:30etan izango da dantza saioa, denek batera emango dituzten dantzari-dantza eta soka-dantzarekin. Afaria eta erromeria izango dute festa bukatzeko.
Merinaldeko Ezpata-dantzari Eguna Mañarian
2013ko ekainaren 15ean, 19:30ean
Informazioa: Ezpata-dantzari Eguna ekainaren 15ean Mañarin (Gerediaga elkartea)
Dokumentuaren akzioak