Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Dantzan

Orain arteko ekarpenak

Lin Hwai-min-en Dantzaren Eguneko mezua

2013/04/09

Apirilaren 29an ospatzen da Dantzaren Nazioarteko Eguna. 2013ko Dantzaren Egunerako, Lin Hwai-min (Taiwan, 1947), Hodeien Atea Dantza-Antzerkia konpainiaren sortzaile eta zuzendariak idatzi du dantzaren eguneko mezua. Hona:

Gehiago irakurri 2

Zinema eta dantza Nafarroako Filmotekan

2013/04/08

Dantza protagonista izango da Nafarroako Filmotekaren apirileko programazioan Eszena jaialdiarekin bat eginez. Wim Wnders-en Pina Bausch edo Maite eta Berta Bermudez ahizpen bideo-dantza sorkuntzak aurkeztuko dira. Gainera, Jose Lainez-en inguruan prestatzen ari den filmaren aurrerapena aurkeztuko du Maite Berdumez-ek.

Gehiago irakurri

Garaiko jaiei eta dantzei buruzko liburua aurkeztuko dute

2013/04/04

Garaiko Otea-Loran elkarteak "Garai: ohiturak, dantzak eta jaiak" liburua aurkeztuko du bihar. Iñaki Irigoien eta Uxune Martinezen testuak, Txelu Angoitiaren argazkiak eta Jon Gaminderen irudiak biltzen ditu lanak.

Gehiago irakurri

Cabanillaseko paloteadoa berreskuratu nahi dute

2013/04/04

Tres Montes elkartea Cabanillaseko paloteadoa berreskuratzeko ahaleginetan ari da. Hori dela eta, Cabanillas-eko paloteadoaren inguruko hitzaldia izango da gaur bertan Francisco Sierra eta Mikel Aranburu Urtasun-en eskutik.

Gehiago irakurri

Iñaki Irigoien omenduko du Bizkaiko Dantzarien Biltzarrak

2013/03/26

Datorren apirilaren 13an, Iñaki Irigoien Etxebarriari omenaldia eskainiko dio Bizkaiko Dantzarien Biltzarrak. Euskal dantzen bultzatzaile eta ikertzaile nekaezina, Euskal Dantzarien Biltzarreko presidente izana eta Bizkaiko Dantzarien Biltzarrean lankidetza estuan dihardu luzaroan Iñaki Irigoienek, eta egiten diharduen lan guztia eskertu nahian antolatu du omenaldia Bizkaiko Dantzarien Biltzarrak.

Gehiago irakurri

Eusko Folklore aldizkaria sarean

2013/03/25

Jose Migel Barandiaranek martxan jarritako Eusko Folklore aldizkariaren urtekariak pdf formatuan interneten eskuragarri jartzen ari da Barandiaran Fundazioa. Dagoeneko 1921 eta 1934 bitartean argitaratutako aldizkariak osorik daude sarean denon eskura. Folklorea, etnografia eta arkeologia dira aldizkari horietako eduki nagusiak. Dantza koplak, herrietako festa ohiturak eta beste hainbat dokumentu interesgarri aurki daitezke bertan.

Gehiago irakurri

Brokel-dantza bat Arrasaten 1845 urtean

2013/03/21

Espainiako Isabel II Erregina Arrasaten izan zen 1845ean. Ongi etorri moduan dantza emanaldia eskaini zitzaion herriko plazan: brokel-dantza. Ekitaldiak soka luzea ekarri zuen, dantzaldian zehar "bibak" jaurtitzeko ohitura baitzegoen, eta biba horietako batzuk ez ziren gertatu agintarien gustokoak. Ondorioz, dantzaldia bukatu aurretik erretiratu zen Erregina eta ondoko egunetan eztabaida sutsua izan zen prentsan. Testuinguru horretan, Madrileko El Católico egunkarian, brokel-dantzaren azalpen zabala argitaratu zen, euskaraz eta gazteleraz. Ana Isabel Ugaldek jaso du testua Arrasate zientzia elkartearen blogean.

Gehiago irakurri 6

Bizkaiko dantzak museoan eta plazan

2013/03/20

Bizkaiko dantza tradizionalei buruzko erakusketa antolatu dute elkarlanean Bilboko Euskal Museoak eta Bizkaiko Dantzarien Biltzarrak. Bihar, martxoaren 21ean ianuguratuko da erakusketa Euskal Museoan, eta horrez gain, Bizkaiko dantzen hiru emanaldi antolatu dira Bilboko Plaza Barrian.

Gehiago irakurri

Maria Pilar Beobide, dantzaria

2013/03/19

Atzo hil zen Donostian Maria Pilar Beobide, 81 urteko zumaiarra. Heriotza eta agurrak tristeak dira beti, baina ezin poz izpi txiki bat ezkutatu Maria Pilarren eskela ikusita: "Mª Pilar Beobide Arburua. Dantzaria". Dantzari eta dantzazale batentzat epitafio ederrena. Eta gainera, ohiko foto-maton argazkiaren ordez, pospolin jantzita dantzan ageri zaigu Maria Pilar Beobide. Biba zu Maria Pilar, biba dantzaria!

Gehiago irakurri

Baztango Mutil-dantzari Taldea sortu da

2013/03/18

Pasa den martxoaren 2an egin dute Baztango Muti-dantzari taldearen eratze batzarra. 60 kide bildu dira elkarte honetan, eta beraien asmoa mutil-dantzak ezagutaraztea eta "aurreko mendeetan dantzatzen zuten bezala dantzatze" omen da. Hona hemen komunikabideetara bidali duten aurkezpen gutuna:

Gehiago irakurri 1

Orain arteko erantzunak

Dantzan.com on Pagola: Pette Basabürü 1982

2012/11/01

Bil Xokoa blogean irakurri dugunez Pagolak egindako Pette Basaburu pastoral horretan, Batista Urrruti aritu zen errejenta lanetan, Jean Mixel Bedaxagar txirulari eta Gat Arane atabalarekin.
http://batmantxo.over-blog.[…]tte-basaburu-109093899.html

Dantzan.com on Elburua Gernika 1962

2012/10/31

Txomin Unzaluk zenbait argibide eman dizkigu bideo honetan agertzen diren dantzarien inguruan: "Hor doaz irudiei buruz nere azalpenak:Eguna: 1965.eko maiatzaren 25a. Egun horretan jendaurrean berreskuratu zen Gernikako Elai-Alai taldea, militarren erreboltaren ostean deseginda. Lekua: Gernikako Pasealekua. Dantzariak: Txapelduna, Rufino Garai Azkarai "Mili". Muxikarra. Lumoko Santa Luzian "Erregeletako" aurreskularia (1904-1996) Bestea, Iñaki Garai Legarreta . Elai-Alairen dantzari ohia. (1975.an maiatzaren 14an, Guardia Zibilak erailda Blanca bere emaztearekin batera beren etxean.)"

Dantzan.com on Euskal Herriko Lapurdi probintziako inauteri eta negu ohituren zerrendatze bati buruz

2012/10/10

Liburua Elkarlanean-ek banatzen du:
http://www.elkar.com/[…]/a000000273952

Eta beraz, bere liburudenden sarean, webgunearen bidez, edo banaketa talde horrekin lan egiten duten liburudenden bidez erosi daiteke.
Dantzan

Dantzan

dantzan 2001. urtean sortu zen eta 2003tik dantzan.com dantza sustatu eta hedatzeko elkarteak kudeatzen du.


Babestu dantzan.com