Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Arin-arin urtekarian 2013ko jardueren berri eman du Udaberri dantza taldeak

Dokumentuaren akzioak

Arin-arin urtekarian 2013ko jardueren berri eman du Udaberri dantza taldeak

2014/01/29 11:52

Udaberri dantza taldeak 2013 urtean egindako jardueren memoria funtzioa betetzen du neurri batean aldizkariak. Bertan aurki daitezke egindako jantzi berrien aipamena, parte hartutako azoka, taldean sartutako kide berrien ingurukoak, webgunea estreinatu dela, bordon-dantzan lehen aldiz emakumeek parte hartzeari buruzkoa eta beste hainbat kontu, tartean, Udaberriko zuzendaritza taldea eta arduradunena aurkezpena ere.

1994. urtean sortu zen Arin-arin aldizkaria, eta hain zuzen ere lehen aroan hortaz arduratu ziren hiru kide, Joxemi Saizar, Juan Mari Urruzola eta Fernando Rojo elkarrizketatu dituzte 2013 urteari buruzko 20. zenbaki honetan. Taldekideen gogoeta eta iritz artikuluak, Hungariara egindako bidaiak eta bordon-dantzari buruzko artikuluak osatzen dute Arin-arin ale hau.

Bestalde, Ibai Iriarte, Tolosako alkateak honakoa jakinarazi du twitter bidez: " taldeari bere lanak gauzatzeko udalbatzak 20 urterako lokal bat lagatzea erabaki du, zorionak merezi duzue eta!"

Ibai Iriarte Twiiter Udaberri lokala 2014-01-28

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.