Dokumentuaren akzioak
Sortutakoak II Dantza Jaialdia
Dantzaguneak lagundutako dantzako sortze-proiektuen inguruko jaialdi da Sortutakoak Dantza Jaialdia. Dantza-filme batekin hasiko da II. jaialdi hau. Xabier Iriondoren Homming lanak otso-taldean hazitako neskatilak bizitza basatitik gizarte-bizitzara egingo duen bidaia du ardatz. Ostiralean, Egiako Reflex gunean egingo da Iriondoren filmearen etreinaldia.
Larunbatean berriz, Gasteszenan, Sortutakoak programan zehar igarobideak izeneko liburua aurkeztuko da. Liburu honetan, Dantzagunearen egonaldi artistikoetan aukeratutako proiektuen ibilbidea jasotzen da. Sortutakoak bosgarren deialdirako hautatuak izan diren bi proiektuak ezagutzera emango dira ekitaldian bertan, eta ondoren, Aurtzaka Taldearen Sanjoanetako neskatxen esku-dantza Beasainen bideoa aurkeztuko du Mikel Sarriegik.
Jaialdia borobiltzeko, Sortutakoak programaren emaitza diren dantza garaikideko hiru pieza ikusi ahal izango dira, Eneritz Zeberioren On, Lasalaren Hooked (Still), eta Alioune Diagne sortzaile senegaldarraren This line is my path.
Sortutakoak II Dantza Jaialdia
Otsailak 14, ostirala, 20:00
Reflex espazioa (Egia, Donostia)
- "Homming" Zinema-dantza aurkezpena. Zuzendaritza: Xabier Iriondo
Otsailak 15, larunbata, 19:00
Gasteszena (Egia, Donostia)
- Sortutakoak II Jaialdiaren aurkezpena
- Libururaren aurkezpena "Sortutakoak programan zehar igarobideak. Proiektu aukeratuak 2011-2013"
- Sortutakoak 5 - proiektu irabazlearen aurkezpena
- Aurtzaka Taldearen "Sanjoanetako neskatxen esku-dantza Beasainen" bideoren aurkezpena
20:00 Lanak Taulara
- Eneritz Zeberio: "On" 15´
- Lasala: Hooked (Still) 25´
- Alioune Diagne: This line is my path
Informazioa: Sortutakoak II Jaialdia (Gipuzkoako Dantzagunea)
Dokumentuaren akzioak