Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Aiara dantza taldeak 30. urteurrena ospatuko du 2014an

Dokumentuaren akzioak

Aiara dantza taldeak 30. urteurrena ospatuko du 2014an

2014/01/28 10:44

Urteurreneko ospakizunetan belaunaldi desberdinetako dantzariak eta inguruan izan dituzten laguntzaileak parte hartzea nahi dute Aiara dantza taldeko kideek. Dantza taldearen jardueren berri emateko bloga sortu dute http://aiaradantzataldea.wordpress.com/ helbidean. Egutegia ere prestatu dute, taldearen 30 urteko ibilbideko argazkiekin, eta salgai dago 10€an. 

Dantza taldearen historia argazkien bidez egiteko aukera emango duen erakusketa antolatu dute 2014 urtea hasteko. Aiara dantza taldeaz gain, Amurrio eta Aiaran izan diren beste dantza taldeen aipamena ere egiten da erakusketan. Urtarrilaren 31an, arratsaldeko 19:00etan izango da erakusketaren inaugurazioa.

Informazioa: Aiara dantza taldea

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.