Dokumentuaren akzioak
Zabaleta, Maya eta Calongeren koreografiak Dantzaz-en Atalak XX-ean
Mundu osotik etorritako gazteek osatzen dute Dantzaz konpainia. Dantza ikasketak burututa, lan-munduan sartzeko azken bultzada eskaintzen die Dantzaz-ek, eta beraz, etorri bezala konpainia uztea albiste ona izaten da, konpainia profesional batean lana aurkitu dutela adierazten baitu horrek. Joan-etorrian dabiltzan dantzariei behin eta berriz esaten zaien "Ongi etorri" hori hartu du bere pieza sortzeko abiapuntutzat Jon Mayak.
Hiru euskal koreografok Dantzaz konpainiako dantzariekin egindako sorkuntza lanak eskainiko dira ostegunean, otsailaren 6an, Donostian, Victoria Eugeniaren Club aretoan, Atalak XX ekitaldian. Asier Zabaletak "Urak dakarrena" prestatu du Dantzaz-eko dantzariekin eta Igor Calongek "Muxua" pieza.
Dantzaz Klub - Atalak XX
- Otsailak 6, osteguna, 21:00etan
- Donostia, Victoria Eugenia Antzokian, Club aretoa
Dokumentuaren akzioak