Dokumentuaren akzioak
Inauteriak 2014 oinarrizko egutegia

Urtarrileko lehen asteburuan abiatu ziren inauteriak hainbat herritan, eta ordutik asteburuz asteburu ospatzen ari dira han eta hemen. Dena den, inaute egun nagusiak otsaila bukaeran eta martxoa hasieran izango ditugu 2014an. Hona hemen 2014ko inauteri egutegi bat, ohi bezala osatzeko zuen ekarpenetara irekia:
Inauteriak, ihauteriak, ihoteak, aratusteak, aratostiak edo karnabalak. 2014an honako hauek izanen dira data nagusiak:
- Otsailaren 27a, Ostegun gizena, Eguen zuri, Orakunde, Urdelardero, Emakunde, Otsabilko, Sasikoipetsu...
- Otsailaren 28a, Ostirala, Ostiral mehea, Barixaku erregularra,...
- Martxoaren 1a, Larunbata, Inaute Larunbata edo Zaldunita bezpera
- Martxoaren 2a, Igandea, Inaute Igandea, Zaldunita..
- Martxoaren 3a, Astelehena, Astelehen inautea, Astelehenita,...
- Martxoaren 4a, Inaute Asteartea, Asteartita,...Asteartiñabete, Aratuste martitzena,

Zuberoako Maskaraden egutegi osoa ikusi nahi izanez gero, hemen sakatu.
Iñauteriak 2014 egutegia
Urtarrilak 30, osteguna
- Andoain: Axeri-dantzarien puska biltzea
Otsailak 8, larunbata
- Beskoitze: kaskarotak etxez etxe
- Donibane Lohitzune: Hartzaren eguna
- Senpere: Etxez etxe eskea
Otsailak 9, igandea
- Beskoitze: kaskarotak etxez etxe
- Donostia: Inude eta artzaiak
- Senpere: Etxez etxe eskea
- Atharratze: Maskaradak
Otsailak 15, larunbata
- Beskoitze: kaskarotak etxez etxe
- Senpere: Etxez etxe eskea
- Arizkun-Erratzu: Gizakunde: sagardantzak, mozorro-dantza eta Jantziloren epaiketa eta erretzea
- Andoain: Axeri-dantzarien puska biltzea
Otsailak 16, igandea
- Ainharbe: Maskaradak
Otsailak 22, larunbata
- Beskoitze: kaskarotak etxez etxe
- Lizarra: Aldabikaren erreketa
- Eibar: Koko-dantzak eta koko-eskea
- Asparrena: Egino, Ilarduia eta Andoin-eko inauteriak
- Oiartzun: Intxixuak
- Tolosa: Kaldereroak
- Lizartza: Puska biltzea baserrietatik
- Arano: Puska-biltzea eta Zahagi-dantza
- Iruñea: Kauteroen kalejira eta festa
Otsailak 23, igandea
- Beskoitze: kaskarotak etxez etxe
- Lizartza: inauteri dantzak
- Hazparne: Kaskarotak
Otsailak 27, Ostegun Gizena
- Errenteria: Azeri-dantza
- Bera: Zingar-arrautze eskea eta Iñude eta artzaiak
- Eskoriatza: Urdelardero eguna
Otsailak 28, Ostiral mehea
- Eibar: Kaldereroak
- Agurain: Porreteroa eta Sorgina
- Segura: Hartzaren esnaera
- Iruñea: Landa-inauteria
Martxoak 1, Inaute Larunbata
- Bera: Kauteren konpartsa
- Olazti: Zamarroak eta Neskak
- Elizondo: puska-biltzea eta Sagar-dantza.
- Galdako: Altsasuko inauteria
- Agoitz: Cascabobos eta Mascaritak
- Laudio: Leziagako sorgina
- Behobia: Puska biltzea
- Durango: Surrandiak
- Cintruenigo: Zarramuskeroak
- Hernani: Axeri-dantza
- Donostia: Jardinzayen konpartsa
- Beasain: dantza-desfilea, Ostadar taldea
- Iruñea: haurren puska-biltzea goizean eta mozorro kalejira arratsaldean
Martxoak 2, Inaute Igandea edo Zaldunita
- Bera: Inude eta artzaiak
- Zalduondo: Markitos
- Unanua: Mamoxarro txikien eguna
- Amezketa: Talaik
- Abaltzisketa: Txantxoak
- Aretxabaleta: Txino-dantza
- Lesaka: Goitarrak, Zakuzarrak
- Markina-Xemein: Zahagi-dantza eta Hartza
- Mundaka: Atorrak
- Azpeitia: Elegante eguna
- Uztaritze: Errobiko kaskarotak
- Luzaide: Inauteak
- Donibane Lohizune: Kaskarotak
- Donibane Garazi: Libertimendua
- Unanu: Mamuxarroak
- Gernika: Marrauen soka-dantza
- Beskoitze: Kaskarotak
- Antzuola: Sorgin-dantza
- Aretxabaleta: Txino-dantza
- Cintruenigo: Zarramuskeroak
- Altzürükü: Maskaradak
- Donostia: Jardinzayen konpartsa
- Iruñea: Puska-biltza eta kalejira arratsaldean
Martxoak 3, Inaute Astelehena
- Amezketa: Talai-dantzariak
- Burlata: Martingala
- Lesaka: Fraindarrak arraultze-eskean
- Bera: Zingar-arraultze eskea
Martxoak 4, Inaute Asteartea
- Arizkun: Sagar-dantza eta Hartza
- Lantz: Miel-otxin, Ziripot, Zaldiko, Txatxoak eta Ferratzaileak
- Goizueta: Zahagi-dantza
- Unanua: Mamoxarroak
- Altsasu: Momotxorroak
- Agoitz: Cascabobos eta Mascaritak
- Lekeitio: Estudiantina
- Eskoriatza: Kukumarro
- Kanpezu: Toribio
- Uztaritze: Zanpanzar
- Errenteria: Sardinaren ehorzketa
Hauek dira urtetik urtera errepikatzen diren inauteri data nagusiak (2014 urteari egokituak), inork bere ingurukorik faltan sumatzen badu edo zuzenketarik egin nahi badu utzi erantzuna azpian.
Dokumentuaren akzioak
2014/02/07 09:34
2014/02/07 09:54
Eskerrik asko abisuagatik, eguneratu dugu egutegia.
2014/02/07 15:34
Andoaingo axeriak ere otsailaren 15ean aterako gara puska-biltzean! :-D
2014/02/08 02:57
Atxikitua, eskerrik asko, Jon!
2014/02/08 18:45
Inaute Larunbatean (hilak 1), Ostadar Dantza Taldeak ihauterietako dantza-desfilea eskainiko du Beasaingo kaleetan zehar. Eskertuko genizueke gure ekitaldia ere zuen egutegian sartuko bazenute. Mila esker!
2014/02/08 19:29
Mila esker abixatzearren, atxikitu dugu egutegira.
2014/02/08 22:15
Martxoak 4, asteartean, Errenterian Sardinaren ehorzketa izango da. Eskerrik asko!
2014/02/09 14:43
Aipatu data egutegian sartu dugu jada, mila esker.