Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Dantza estreinaldi eta proposamen berriak DFerian azokan

Dokumentuaren akzioak

Dantza estreinaldi eta proposamen berriak DFerian azokan

2014/02/14 11:25

Hona hemen 2014ko DFerian aurkeztuko diren dantza ekoizpenen zerrenda:

 

Dantza ekoizpen bakoitzari buruzko xehetasunak:

 

Hautsa, Parasite Kolektiboa

hautsa
  • Intxaurrondo K.E. 
  • Astelehena, 2014ko martxoak 10 / 13:00

Hautsa bi anai-arrebaren bizitzan egindako ibilaldia da: Unai eta Garazi. Handitu ahala, erantzunez beteko dituzte ezezagunaren irudiak. Euskal Herriko trantsizio-urteetako gizarte aberats aldakorrak jartzen du ingurugiroa. Historiak erakusten du zein zaila den gure sinesmena aintzat hartzea aro sekular eta zientziazale honetan. Auzitan jartzen du, halaber, erantzunak aurkitzeko giza premia, eta atzera begira jartzen da, haurren jakituriari begira, maiz zoriontsu izaten baitira bilatze hutsarekin.

Zuzendaritza: Hannah Frances Whelan Interpreteak: Garazi Lopez de Armentia, Unai Lopez de Armentia Proiekzioak: Fernando Taupada Musika: Zuriñe F. Gerenabarrena Eszenografia: David Alcorta Iluminazioa: David Alcorta Jantziak: Parasite Kolektiboa Coach euskara: Oier Guillan

Ikusgarrigintza alorreko Hogei'ta deialdiko irabazlea - Euskal kultur erakundeak, Eszena-T-ek (Victoria Eugenia Antzokia & Baiona - Akitania Hegoaldeko Eszena Nazionala) eta OARA-k (Office Artistique de la Région Aquitaine) elkarrekin ekoiztua.

 

Madifathinka (Ekaitz magikoa), Ertza

madifathinka

  • Gasteszena (Egia K.E.)
  • Astelehena, 2014ko martxoak 10 / 17:00

Bost gazte dira eta inork ez daki nola iritsi diren honaino. Badirudi ekaitzak ekarri dituela. Ez dute leku hau ezagutzen eta ez dira elkarren artean ere ezagutzen. Herrialde ezberdinetatik datoz eta hizkuntza ezberdinak hitz egiten dituzte. Abentura berri honetan aurrera egingo badute, elkarrekin egin beharko dute, baina, nola, elkar ulertu gabe?

Jatorrizko ideia eta zuzendaritza: Asier Zabaleta Interpreteak: Arantza Iglesias, Chimid Badmaev, Mirjam Dorthea Berg, Sergio Nguema, Thiago Luiz Almeida Koreografia: Asier Zabaleta dantzarien laguntzarekin Testuak: Asier Zabaleta dantzarien laguntzarekin Musika: U ziq. Jatorrizko kantuak: Iñar Sastre Soinua: Xabier Erkizia Ahots irakaslea: Emilio AzkarateArgiztapena: Oscar Grijalba Jantziak: Benedetta Orsoli Eszenografia: Pello Artola Bideojoko egileak: José de Miguel, Borja Mateos, Laura Olmedo, Diego Gutierrez.

Informazio gehiago: Ertza

Hiru zitroin lur hotzean, Mizel Théret

hiru zitroin lur hotzean

  • Club aretoa - Victoria Eugenia Antzokia
  • Astelehena, 2014ko martxoak 10 / 23:45
Ikuskizuna Beñat Achiaryk grabatutako amodiozko kantuetan oinarritzen da. Kantu guztiak lirikotasun handiz jantziak dira, bai testu, bai musika aldetik. Dantza bere aldetik, literaltasunaren eta abstrakzioaren artean kokatzen da,  baitare  lirismoaren eta sentimendurik ezaren artean. Helburua, “tonu-erdiko” dantza baten asmatzea izaten da. Koreografia mailan, idazketa lanak soloak eta bikoteak azpimarratzen ditu, “minimalismoan” oinarritzen den dantzarako.

Zuzendaria: Mizel Théret Koreografia: Mizel Théret Dantzariak: Eneka Bordato Riaño, Gaël Domenger, Johanna Etcheverry, Mizel Théret Musika: Beñat Achiary (grabazioak), Sofia Gubaidulina, Pascal Gaigne, Evan Parker, Pello Ramirez Argiztapena: Frédéric Béars

Laguntzaileak: CCN Malandain Ballet Biarritz, Euskal Kultur Erakundea, La FuNdicIOn Aretoa.

Informazio gehiago: Mizel Theret

Karaoke (Vacío de orquesta), Cielo Raso

karaoke

  • Intxaurrondo K.E. 
  • Asteartea, 2014ko martxoak 11 / 12:00

Aldenduta, abesten ari denari begiratzen diozu. Moketako marrazkia besaulkietan eta panel elektriko bat estaltzen duten gortina batzuetan ere badago. Gainerako guztia kolore ilunez dago margotuta. Argi-gurpila bortizki biratzen da, eta haren kolore artifizialek beste pertsona batzuen aurpegiak argitzen dituzte. Ezezagunak ikusten dituzu, dotore jantzita. Batzuek gizabidez egiten dizute irribarre. Zu zara hurrengoa. Argietan jartzen duzu arreta, ez pentsatzeko.

Zuzendaria: Igor Calonge Zuzendari laguntzailea: Gabriel F. Ekoizpena: Cielo RasoArgiztapen diseinua: Pedro Fresneda Interpreteak: Jaiotz Osa, Dácil González, Igor CalongeArgazkia: Gabriel F.

Informazio gehiago: Cielo Raso

 

Rite of Spring - Extended, Granhoj Dans

rite of spring

  • Gasteszena (Egia K.E.)
  • Astelehena, 2014ko martxoak 11 / 13:00

Igor Stravinskiren Le Sacré du Printemps-en estreinaldia eskandalu handia izan zen obrak erabat gainditzen zituelako musikaren eta dantzaren munduan zeuden arauak. Lanaren gaia udaberriko erritual pagano bat zen, non neska batek hil arte egin behar baitzuen dantzan, ondoren sakrifizio gisa opaldua izateko. Granhøj Dans-ek musika hartu eta, ohi bezala, azpikoz gora jarri du jatorrizko gaia. Bertsio honetan, leit motiva inozentziaren galera da; hori gizonezkoen pasarte batzuetako zenbait zeremonia eta erritualetan ageri da, non gazte bat gizon heldu bihurtzen baita.

Zuzendaria: Palle Granhøj Interpreteak: Bill Eldridge, László Fülöp, Áron Darabont Leon, Tomasz Ciesielski, Mikolaj Karczewski, Raphael Castling, Aureliusz Rys Produkzio laguntzailea: Mads Møller Andersen Musika: Igor Stravinsky

Informazio gehiago: Granhoj Dans

 

Hooked, Lasala

hooked

  • Club aretoa - Victoria Eugenia Antzokia
  • Asteartea, 2014ko martxoak 11 / 17:30
Hookedek gizakiak beste gizaki batekin lotura afektiboa izateko duen behar etengabea islatzen du, eta horrek dituen ondorioak. Hizkuntza koreografikoak ikertzen du nola harreman afektiboetan atxikimenduaren eta mendekotasun emozionalaren pean geratzen garen. Mugimenduaren zehaztasunaz eta potentziaz baliatuta, hainbat aldarte islatzen dira, zeinetatik pasatzen baita gizakia halako jokaerak osatzen dituzten faseetan.

Zuzendaritza eta koreografia: Judith Argomaniz Interpreteak: Jaiotz Osa, Judith ArgomanizMusika: Fink Honesty, Pan Sonic Keskeisvoima, Wolfgang Amadeus Mozart Piano Concerto No.4 in G, K.41 Musika edizioa: Judith Argomaniz Argiztapen diseinua: Chencho Ortas Jantziak: Jaiotz Osa, Judith Argomaniz Ikus-entzunezkoen gidoilaria eta argazkiak: Diego Hernández.

 

Self, Matxalen Bilbao

self

  • Club Aretoa - Victoria Eugenia Antzokia
  • Asteartea, 2014ko martxoak 11 / 17:30

Selfen abiapuntua identitatearen ideia da; identitatea norberaren berezitasunaren eta besteekiko berdintasunaren arteko dilema gisa, gure izaera eta sentieraren bitxitasunen eta gure jokaeraren berdintasunaren arteko dilema gisa. Pieza honetan, bi identitate ageri dira, eta bien arteko harremanetatik sortzen diren elkarrekiko jokoaren dinamikak.

Zuzendaritza artistikoa: Matxalen Bilbao Koreografia eta interpretazioa: Robert Jackson, Matxalen Bilbao Argiztapen diseinua: David Alcorta Jatorrizko musika: Borja RamosKolaboratzaileak: Blanca Arrieta, Izaskun Santa María Arce Argazkiak: Aintzane Aragüena Oar-Arteta Promozio bideoa: Víctor González Erresidentzia artistikoak: La FuNdicIOn, Muelle3

Informazio gehiago: Matxalen Bilbao

Mucho tiempo, muchas cosas; Provisional Danza

mucho tiempo muchas cosas
  • Intxaurrondo K.E. 
  • Asteazkena, 2014ko martxoak 12 / 12:00

Eserita jarraitzen dut, erabakitzen, esaten, lo egiten, pentsatzen dudanean bezain bizirik eta hilda; aditz asko dira horiek denak batera, ea baten bat mugitzen den, besteren batek geldiarazten nauen. Zure keinuak niregana behartzen ditut, horretarako nire zakarkeriak bihurritu eta samurtu behar baditut ere. Bizitza ke artean ematea erabakitzen dut, misteriotsu, aurpegia lauso. Airearen kontra jotzen dut, lainoak jariatzen ditut mozorroaren zati gisa.

Interpreteak: Tatiana Chorot, Laura Cuxart, Shintaro Hirahara, Cristian Lopez, Alejandro Morata, Carmen Werner Zuzendari laguntzailea: Tatiana Chorot Zuzendari eszenikoko laguntzailea: Daniel Abreu Koreografia eta zuzendaritza artistikoa: Carmen Werner Espazio eszenikoa: Provisional Danza Musika: Luis Martínez, Back Argiztapena: Pedro FresnedaJantziak: Cyril Wicker Diseinu grafikoa: Rocío Rivera Bideoa: Diego Ortiz Argazkiak: Juan Carlos Toledo

Informazio gehiago: Provisional Danza

Mugakoa, Dantzaz Konpainia

mugakoa

  • Victoria Eugenia Antzokia
  • Asteazkena, 2014ko martxoak 12 / 20:30

Mugekin jolastu dugu eta proposamen berezi bat egin nahi dugu. Mugakoa kalean hasiko da (Donostiako koreografo baten eskutik, Jone San Martin), antzokira pasako da atsedenaldirako sorpresa batekin eta, Donostian arrakasta izugarriarekin estreinatu zen produkzio batekin bukatuko da: Flash Deluxe.

Zuzendari artistikoa: Adriana Pous Ojeda  Dantzariak:  Lionel Ah-Sou, Carmen Derré, Garazi Etxaburu, Stefan Fredriksen, Carlos González, Fem Rosa Has, Alicia Navas, Valentina Pedica, Martxel Rodriguez, Josu Santamaría, Marina Scotto, Beñat Urretabizkaia. Produkzio arduraduna: Sofía Alforja  Zuzendari teknikoa: Alberto Arizaga (Eragin Stac) Teknika:  Eragin Stac Jantzi arduraduna:  Benedetta Orsoli  Zuzendari nagusia:  Fernando Sáenz de Ugarte

Informazio gehiago: Dantzaz Konpainia

 

Geltokia, Aukeran Dantza Konpainia

geltokia

  • Victoria  Eugenia Antzokia
  • Osteguna, 2014ko martxoak 13 / 20:30

Bizitza trenez egindako bidaia batekin konpara daiteke. Geltokian, maletak beterik edo hutsik, agurrak eta itzulerak, hitzak eta isiluneak, ilusioak eta urrakadak. Eta gutako bakoitza bere ekipajearekin: esperientzia eta oroitzapenak. Hasieran ez dakigu zer ekarriko digun bidaiak. Lagunartean edo bakarka ibiliko gara, noiz edo noiz; ibilbidea aldatuko dugu; betiko alde egingo dute batzuek, baina izango da inora joango ez denik ere… Nork bere bidaia egingo du. Guztia ezagutzera ematen den geltokian, arimek amets eta gorputzek hegan egiten dute musikarekin. Bidaia hori errepasatuko dugu dantzaren bitartez.


Zuzendaritza: Edu Muruamendiaraz Eszena zuzendaritza: Enrique Santiago Gidoia: Miren Agur Meabe Jatorrizko musika: Xabier Zeberio Argiztapen diseinua: Carlos Solano Zuzendari laguntzailea: Eli Alberdi Koreografiak: Edu Muruamendiaraz, Aukeran DK Dantza garaikide aholkularitza: Eneko Alkaraz Interpreteak: Ander Errasti, Ioritz Galarraga, Ekain Kazabon, Ione Iriarte, Amaia Basilio, Axier Iriarte, Uxue Urruzola, Itziar Uzkudun, Garazi EgigurenJantziak: Oscar Armendariz Soinua: Kandi Fernández. Ekoizpen laguntzailea: Jaione Jauregi Argazkiak: Kali G. Argiztapena eta ikus - entzunezkoak: Carlos Solano Ekoizpen exekutiboa: Aukeran Dantza Konpainia Banaketa: Glu-Glu Producciones.

Informazio gehiago: Aukeran Dantza Konpainia

 

Memorias de un olvido, Compañía Esther Esteban

memorias de un olvido

  • Gasteszena (Egia K.E.)
  • Asteazkena, 2014ko martxoak 12 / 13:30

Memorias de un olvido zahartzaroari eskainitako lana da; zahartzaroa, bizitzako aldi hori non batek bere mundualdian erein duena bildu nahi baitu; non, nahi gabe, etxekoei eman diegun maitasun eta arreta guztia itzul diezaguten behar baitugu; oroitzapenetatik, markatu gintuzten eta moldatu gintuzten garai on eta txar haietako oroitzapenetatik bizi ohi garen aldia. Geuk sortu dugun gizarteari egindako kritika da obra hau. Gizarte honetan, gure zaharren jakituria ahanzturaren kutxan giltzapetzen da, gure sustraien garrantzia desagertzen da, gauza materialak sentimenduen gainetik jartzen dira.

Dantza: Esther Esteban Gitarra: Óscar Lago Biolina: Thomas Potiron Ahotsa: José Ibáñez, Maka Ibáñez “Makarines” Perkusioa: Daniel Suárez Koreografía: Esther Esteban Testuak: Baldo Ruíz Cordero Zuzendari artistikoa: Esther Esteban Agertoki zuzendaria: Myriam Huertas Musika zuzendaria: Óscar Lago Argiztapen diseinua: David Pérez Jantzien diseinua: Esther EstebanJatorrizko ideia: Joaquin Huertas, Esther Esteban Musika: Óscar Lago Letrak: José Ibáñez, Maka Ibáñez “Makarines” Argazkiak: Jesús Robisco Diseinu grafikoa eta maketazioa: Manuel Huertas

DFeria, Donostiako Arte Eszenikoen Feria martxoaren 10etik 13ra ospatuko da.
Informazioa: DFeria 2014
Erlazionatutako elementuak
DFeria rompe fronteras

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.