Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Eltziegoko dantzariak Cussac Fort Medoc-en arituko dira asteburuan

Dokumentuaren akzioak

Eltziegoko dantzariak Cussac Fort Medoc-en arituko dira asteburuan

2014/02/12 12:05
Eltziegoko dantzariak Cussac Fort Medoc-en arituko dira asteburuan

Eltziegoko dantzariak. Argazkia: Iñaki Zugasti. CC-BY-SA dantzan.com

Eltziegoko dantzariek irailaren 8an egin ohi dituzte beren dantzak herrian bertan. Karrika-dantza, dantza, lau kaleen dantza, zuhaitza eta jota dira Eltziegoko dantzak. Euskal dantza taldeetan oso zabalduak dira dantza horiek, eta talde asko eta asko dira beraien emanaldietan eskaintzen dituztenak. Ostiral honetan, otsailaren 14an, Bordele ondoko Cussac Fort Medoc herrian eskainiko dituzte Eltziegoko dantzak Eltziego bertako dantzari eta gaitariek, herri honetan ospatzen ari den euskal astearen baitan.

Informazioa: Eltziegoko dantzarien emanaldia Cussac Fort Medoc-en (Euskalkultura.com) 

 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.