Orain arteko ekarpenak
Maitaldia: dantza maitaleen aroa
2013/07/24
Irailaren 6tik 15era ospatuko da 2013ko Maitaldia Biarritzen. Malandain Ballet Biarritz etxeko konpainia, Preljocaj Balleta, Dantzaz, Olivier Dubois, Victor Ullate, Nuremberg-eko balleta, eta beste hainbat dantza proposamen erakargarri dantzaz maitemintzeko hamar egunetan. Hona hemen Maitaldian ikusi ahal izango diren dantza lanen aurrerapen moduan bost bideo ikusgarri:
Bidasoaldeko Nazioarteko Gazteen 17. Folklore Jaialdia
2013/07/23
Bihar, uztailaren 24an abiatu eta uztailaren 28ra bitartean ospatuko da Eraiki dantza taldeak antolatutako Bidasoaldeko Nazioarteko Gazteen 17. Folklore Jaialdia. Bulgaria, Errusai eta Taiwan izango dira aurtengo talde gonbidatuak, eta emanaldiak Irunen, Hondarribian eta Beran eskainiko dira.
Kabalkada zintzarrotsak ospatuko dituzte Urruñan 2014an
2013/07/19
2014ko ekainaren 7an eta 15ean Kabalkada zintzarrotsak ospatuko dituzte Urruñan. Hazia eta Berttoli elkarteak abiatu dute ekimena, eta 200 partaide inguru ari dira prestaketa lanetan: dantzariak, kantariak, musikariak, aktoreak, jantzigileak, e.a. Antolatzaile talde horrek berak honako aurkezpen bideoa prestatu du Kanalduderen laguntzarekin.
Kuba eta Swazilandia Folklore Bizian jaialdian
2013/07/18
Galdakaoko Andra Mari dantzari taldeak antolatzen duen 2013ko Folklore Bizian jaialdian Kuba eta Swazilandiako talde bana izango dira gonbidatuak. Uztailaren 23tik 28ra ospatuko da jaialdia, eta Galdakaoz gain Arrigorriagan, Usansolon, Gernikan eta Sopelan izango dira jaialdiak.
Nazioarteko 39. Folklore Jaialdia Portugaleten
2013/07/16
Turkia, Kalmikia, Kanada, Benin, Peru, Galizia eta Euskal Herria iragarri ditu Elai Alai taldeak Portugaleteko 39. Folklore Jaialdirako. Uztailaren 21ean burutuko da Munduko Dantzak ekitaldia, 24an izango da inaugurazio ekitaldia eta 27a bitartean nazioarteko folklorearen biltoki bihurtuko da Portugalete. Leku aldaketa izango da aurtengo jaialdian, La Canilla paseoan egingo baitira jaialdiak.
Gipuzkoako Dantzaguneak antolatuko I. Dantza Jardunaldiaren aktak
2013/07/11
Pasa den maiatzaren 10ean, Gipuzkoako Dantzagunearen ekimenez I. Dantza Jardunaldiak ospatu ziren Donostian, San Telmo museoan. Bertan esandakoen berri ematen joan gara dantzan.com-en, eta behin ekarpen guztiak argitaratuta, programaren tankeran, hitzaldi eta mahai-inguru guztietara sarbidea eskaintzen dugu hemen.
Joan Serra, dantza tradizionaleko irakasle eta sortzaile katalana hil da
2013/07/10
Dantza tradizionala ikuspuntu garaikidetik lantzen aitzindaria izan zen Joan Serra. Factoria Mascaro dantza tradizionaleko konpainia profesionaleko zuzendaria eta dantza tradizionala unibertsitatean irakasteko bidea ireki zuena izan da besteak beste Joan Serra. 66 urterekin hil da dantzaz pasioz bizi, eta dantza tradizionala maitasunez transmititu duen gizona. Dantza tradizionala, dantzaren pedagogia eta gorputzaren lengoian aditua izan da Joan Serra.
I. Dantza Jardunaldia: Dantzaren iraunkortasunaren gaineko eztabaida
2013/07/08
Gipuzkoako Dantzaguneak antolatuta Donostian, San Telmo museoan burututako Dantza Jardunaldian, dantzaren iraunkortasunaren inguruan eztabaida burutu zen arratsaldez. Programatzaileak, interpreteak, kritikoak, ekoizleak eta baita ikusleak izan ziren bertan, beraien ikuspuntua eskainiz. Hona bertan esandakoak:
Toni Gonzalez: "Sormenean oinarritu behar dugu gure diskurtsoa"
2013/07/02
Dantzaren iraunkortasuna ziurtatzeko nazioartekotzea lagungarri gerta daitekeela azaldu zuen Toni Gonzalez-ek I. Dantza Jardunaldian. Internazionalizazio proiektuetan aditua da Gonzalez, eta antzerki eta dantza proiektuak nazioartera zabaltzen laguntzeko ikastaroa eskaini zuen Donostian, Dantza Jardunaldia burutu zen astean bertan. Hona hemen Gipuzkoako Dantzaguneak antolatutako ekitaldian Gonzalez-ek egindako hitzak:
Oier Araolaza: "Ikasketa eta titulazio eza euskal dantza tradizionalean"
2013/07/01
Euskal dantza tradizionalari buruzko ikasketetaz aritu zen Oier Araolaza Gipuzkoako Dantzaguneak antolatutako I. Dantza Jardunaldian. Euskal dantza tradizionalean ikasketa formalik egiteko aukerarik ez dagoela azaleratu zuen dantzan.com-eko kideak. Hona hemen 2013ko maiatzaren 10ean, Donostian, San Telmo museoan burututako dantza jardunaldietan Araolazak eskainitako hitzak:
Orain arteko erantzunak
Dantzan.com on Beasaingo Neskatxen Esku-dantzaren sorkuntza prozesuren aurkezpena
2013/01/07
Mila esker zuei! Aldatu dugu ordua!
Dantzan.com on Zuberoako Maskaradak 2013 egutegia
2013/01/07
Ohartxo bat. Apirilaren 21ean, Lakarrin jarri dugu izango direla maskaradak, halaxe jartzen baitu guk jaso dugun informazioan. Berria egunkariak argitaratutako egutegian ordea, apirilaren 21ean Altzain jartzen ditu izango direla. Guk jasotako egutegia Zuberoan maskaradak iragartzeko erabiltzen ari den afitxa da, eta beraz, oraingoz horrela utziko dugu, baina inork data horretan joateko asmoa badu, joan aurretik (lau hilabete falta dira oraindik!) kontrastatu.
Dantzan.com on Ivor Allsop, ezpata-dantzen ikertzaile eta bultzatzailea hil da
2012/11/23
Ivor Alssopen heriotz-oharra The Guardian-en: http://www.guardian.co.uk/stage/2012/nov/22/ivor-allsop-obituary
Dantzan.com on Dantza tradizionaleko monitore ikastaroa BDBren eskutik
2012/11/15
Jakin dugunez, ikastaro hau urrian hastekoa zen, baina matrikulazio urria izan zuenez ez zen martxan jartzerik izan.
Dantzan.com on Areatza: Aurreskua 1925
2012/11/12
Hemen Mikel SArriegik aipatzen du Hermuako Barteko aurreskua: http://www.dantzan.com/[…]/hermua-barteko-aurreskua-2012
Dantzan.com on Maskaradak Zuberoan 1968 urtean
2012/11/12
Eskerrikasko Xabier! Asko estimatzen ditugu zure besarkada eta animoak. Gu gozatzen ari gara, eta altxor hauek gozatzen ez dituenak berak galtzen du!
Dantzan.com on Jabier Aranburu, Baryshnikov jaio eta James Dean hil zen dantzari ordiziarra
2012/11/12
MIla esker zuen erantzunengatik Mikel eta Joseba. Emandako informazioa Jabier Aranburu-ri buruzko orrialdean joango gara jartzen:
http://www.dantzan.com/dantzariak/jabier-aranburu
http://www.dantzan.com/dantzariak/jabier-aranburu
Dantzan.com on Pagola: Pette Basabürü 1982
2012/11/01
Bil Xokoa blogean irakurri dugunez Pagolak egindako Pette Basaburu pastoral horretan, Batista Urrruti aritu zen errejenta lanetan, Jean Mixel Bedaxagar txirulari eta Gat Arane atabalarekin.
http://batmantxo.over-blog.[…]tte-basaburu-109093899.html
http://batmantxo.over-blog.[…]tte-basaburu-109093899.html
Dantzan.com on Elburua Gernika 1962
2012/10/31
Txomin Unzaluk zenbait argibide eman dizkigu bideo honetan agertzen diren dantzarien inguruan: "Hor doaz irudiei buruz nere azalpenak:Eguna: 1965.eko maiatzaren 25a. Egun horretan jendaurrean berreskuratu zen Gernikako Elai-Alai taldea, militarren erreboltaren ostean deseginda. Lekua: Gernikako Pasealekua. Dantzariak: Txapelduna, Rufino Garai Azkarai "Mili". Muxikarra. Lumoko Santa Luzian "Erregeletako" aurreskularia (1904-1996) Bestea, Iñaki Garai Legarreta . Elai-Alairen dantzari ohia. (1975.an maiatzaren 14an, Guardia Zibilak erailda Blanca bere emaztearekin batera beren etxean.)"