Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Dantza Eskolara eta Eskolak Dantzara, DantzaBiz-en ekimenak

Dokumentuaren akzioak

Dantza Eskolara eta Eskolak Dantzara, DantzaBiz-en ekimenak

2014/01/22 11:14

Dantzaren alorreko eragile eta ekimen desberdinen koordinazio eta lankidetzan aritzeko sortu da DantzaBiz, eta dantzaren alorrean informazioa, orientazioa, formazioa, sentsibilizazio, difusioa, dokumentazioa, babesa eta irisgarritasuna eskaintzea du helburu. Andra Mari taldearekin, Itziar Mendizabalekin eta Aiko taldearekin antolatu ditu dagoeneko ikastaroak lehen hilabeteotan, eta egunotan DantzaBiz aurkeztera emateko egindako agerraldian, Hezkuntza eta Dantza lotzeko bi egitasmoren berri eman da: Eskolak Dantzara eta Eskolara Dantza.

Eskolak Dantzara

Haurrak dantza ikustera ohitzea da programa honen helburua. Antzokira joan aurretik, eskoletan bertan dantza piezak ezagutu eta testuinguruan jartzeko lan bat burutzen da. Artaziak elkarteak kudeatzen du programa, eta Bizkaiko zazpi ikastetxetan burutu dute.  Euskal dantza eta dantza garaikidea lantzen dituzte umeekin, lehenengo eskolan, eta ondoren, dantza emanaldiak ikustera laguntzen dituzte, antzokietara edo dantzaldia burutuko den aretoetara.

Dantza Eskolara

Dantza konpainia eta sortzaileak eskolekin harremanetan jarri, eta elkarren berri izateko bidea eskaintzen du programa honek. Dantza konpainiak zer diren, izan badirela erakutsi, eta horien jarduna umeei gerturatzea da asmoa. Jauzika Kultur Elkarteak kudeatu du programa hau, eta Barakaldoko Juan Ramon Jimenez LHIn burutu dute proiektua, dantza zaletasuna, praktika eta ezagutza sustatuz.