Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Dantzan

Orain arteko ekarpenak

Dantza estreinaldi eta proposamen berriak DFerian azokan

2014/02/14

Donostiako Arte Eszenikoen ferian dantzak pisua handia izango du 2014ko edizioan ere. Martxoaren 10etik 13ra hamaika dantza sorkuntza ezagutzera emango dira Dferian, handik eta hemendik etorritako programatzaileek lan horien zabalkundean eragin dezaten. Parasite, Ertza, Mizel Théret, Cielo Raso, Granhoj Dans, Lasala, Matxalen Bilbao, Provisional Danza, Dantzaz, Aukeran eta Esther Esteban-en azken ekoizpenak izango dira DFerian:

Gehiago irakurri

Ikerketa dantzan 3. Kongresua Bilbon egingo da

2014/02/13

2014ko azaroaren 14tik 16ra bitartean Bilbon, Euskal Herriko Unibertsitatearen Bizkaia Aretoan Ikerketa Dantzan 3. Kongresua ospatuko da Bilbon. Komunikazioak aurkezteko epea irekita dago apirilaren 15a arte.

Gehiago irakurri

Eltziegoko dantzariak Cussac Fort Medoc-en arituko dira asteburuan

2014/02/12

Gironde eskualdean, Bordeletik gertu (40 km) dagoen herria da Cussac Fort Medoc. Euskal Astea ospatzen dute aste honetan bertan han, eta ostiralean, Eltziegoko dantzariak eta gaitariak izango dira bertan, beren herriko dantzan eskaintzen.

Gehiago irakurri

Sortutakoak II Dantza Jaialdia

2014/02/10

Dantzaguneak antolatuta, 2013an Gipuzkoako Foru Aldundiaren zerbitzu honek lagundutako lanak erakutsiko dira Sortutakoak II Dantza Jaialdian. Sabier Iriondoren dantza-filma, Aurtzaka taldearen Sanjoanetako neskatxen esku-dantzaren bideoa, eta Eneritz Zeberio, Lasala eta Alioune Diagne sortzaileen sorkuntza prozesuen emaitzak aurkeztuko dira.

Gehiago irakurri

Inauteriak 2014 oinarrizko egutegia

2014/02/07

Urtarrileko lehen asteburuan abiatu ziren inauteriak hainbat herritan, eta ordutik asteburuz asteburu ospatzen ari dira han eta hemen. Dena den, inaute egun nagusiak otsaila bukaeran eta martxoa hasieran izango ditugu 2014an. Hona hemen 2014ko inauteri egutegi bat, ohi bezala osatzeko zuen ekarpenetara irekia:

Gehiago irakurri 8

Zabaleta, Maya eta Calongeren koreografiak Dantzaz-en Atalak XX-ean

2014/02/05

"Ongi etorri" pieza prestatzen ari da Jon Maya egunotan Dantzaz konpainiarekin. Ostegunean, Victoria Eugeniako Club aretoan eskainiko da lana, Dantzaz konpainiaren Atalak XX ekitaldian. Asier Zabaletaren "Urak dakarrena" eta Igor Calongeren "Muxua" piezekin osatuko da Dantzaz-en saioa Club aretoan.

Gehiago irakurri

Antxon Agirre Sorondo etnografoa hil da

2014/01/31

Antxon Agirre Sorondo (Donostia, 1946) etnografo, ikertzaile eta dibulgatzailea hil da. Etnografia eta historia ikerketa eta argitalpen ekoizpen oparoaren egilea, 68 urterekin hil da. Dantzaren inguruko hainbat lan argitaratu ditu Agirre Sorondok, inauteriak, festak eta beste hainbat kontu tarteko.

Gehiago irakurri

Asteburu honetan Santibate, hilabete barru Libertimendua

2014/01/31

Donibane Garaziko inauteri zikloa abiatuko da gaur, Antton Lukuk Libertimenduaz eskainiko duen hitzaldiarekin. Santibate ospatuko dute asteburuan, eta hilabete barru, marxoko lehen asteburuan, Libertimendua bera plazaratuko du Garaztarrak dantza taldeak. Hona egitaraua:

Gehiago irakurri

Arin-arin urtekarian 2013ko jardueren berri eman du Udaberri dantza taldeak

2014/01/29

"Etorkizunarekin amestuz" izenburua jarri dio Udaberri dantza taldeak Arin-Arin aldizkariari. Orain 20 urte sortu zen Arin-Arin aldizkaria, eta Tolosaldeko dantzari eta musikari belaunaldi berriak gogotsu heldu dio berriz taldearen gora-beheren berri ematen duen aldizkaria osatzeari.

Gehiago irakurri

Aiara dantza taldeak 30. urteurrena ospatuko du 2014an

2014/01/28

Aiara dantza taldearen historia kontatzen duen argazki erakusketa batekin abiatuko du Aiaraldeko dantza taldeak taldearen sorreraren 30. urteurrena. Amurrioko "La Casonan" (liburutegia) izango da ikusgai argazki erakusketa, urtarrilaren 31tik otsailaren 28a arte.

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Dantzan on Jabier Larralde, Arizkungo txistulari eta dantza-maisua zendu da

2022/03/26

Gure dolumiña.
Urbeltz-Arregi sendia.

Dantzan on Dantzariak Berrizen eta Seguran Manuel Lekuonan argazki sorta batean

2022/03/16

Agustin Mendizabalek idatzi digu hiru argazkiren inguruko zenbait argibide argigarri eskainiz, hona bere mezua:

Nik uste, Eguberri giroko bi argazkiak Etxetxikiren atarian bertan atereak dira, hau da, Manuel Lekuonaren etxean bertan (eta, segur aski, Lekuonak berak). Hori esateko arrazoiak:
Bi mutikoen eta olentzeroaren argazkia fatxada nagusian egina, eta talde handiarena alboko fatxadan.
Etxetxiki egon zen tokitik gobaralekua ("labaderoa") eta Oiartzun horrelaxe ikusten dira.
Lortu ditudan Etxetxikiren bi argazki horietan (berriagoak; hemen: http://www.liburuklik.euskadi.eus/[…]/12320#&gid=1&pid=10, eta hemen: http://www.oiartzuarrenbait[…]ki-zaharrak?title=etxetxiki) guztiz bat datoz ateko harlanduak, baita pareta-kantoikoak ere. Oharra: olentzeroaren ("Orantzaro" dio argazkiak) atzeko etxea ez dago argazki berriagoetan (gaur egungo etxe "berria" baizik).
Talde handia ageri den argazkian, ezkerreko aldean, etxeari itsatsita zegoen eranskinaren hasiera nabaritzen da.

Dantzan on Baltasar emakumea izan zenekoa

2022/01/05

Eta noizkoa da ba Azkoitiko lehen kabalgata hori?

Dantzan on Zuberoako Maskaradak 2022 egutegia

2022/01/04

2022ko maskaraden oihartzuna hedabideetan:
- 2022ko Zuberoako Maskaraden egunak (Gaztezulo, 2022-01-03)
https://www.gaztezulo.eus/[…]/2022ko-zuberoako-maskaraden-egunak
- Barkoxen agur erran ondotik, Atharratzen abiatuko dituzte aurtengo Maskaradak (Kazeta, 2022-01-04)
https://www.kazeta.eus/eu/i[…]dituzte-aurtengo-maskaradak
- Asteburu honetan maskaradei agur Barkoxen, eta hurrengo astean ongi-etorri Atharratze-Alozen (Argia, 2022-01-04) https://www.argia.eus/albis[…]gi-etorri-atharratze-alozen

Dantzan on Ongi pilotan eta oneski dantzatzen

2021/10/22

Eskerrik asko Mikel zerrenda osatzen laguntzeagatik!

Dantzan on Dantzariak Berrizen eta Seguran Manuel Lekuonan argazki sorta batean

2021/07/05

Eskerrik asko Mikel! Bidali dituzun Kutxatekako argazkiak emanaldi berekoak dirudite, bai horixe! Sarrera nagusira ekarriko ditugu, baia eta eskaintzen dituzun datu jakingarriak ere. Mila esker!

Dantzan on Dantzariak Berrizen eta Seguran Manuel Lekuonan argazki sorta batean

2021/07/05

Oier Solaguren-ek idatzi digu esanez "Berrizko txistularia seguruena Hipolito Amezua" izan daitekeela. Dantzari batzuen janzkerak (prakak, zapatak...) ere "kuriosoak" direla eta, "eguraldiagatik eta orduko denboran erropa zuriek zuten kostuagatik agian" izan ote daitekeen iradokitzen du. Eskerrik asko Oier!

Dantzan on Marka batek zure herriko inauterietako mozorroa plagiatzen duenean

2021/06/03

Berrian Edu Lartzanguren-ek argitaratutako artikulua: "Indigenen kulturaz jabetzea egotzi dio Mexikok Zara etxeari. Mexikoko Kultur Idazkaritzak azalpenak eskatu dizkio Inditex taldeko enpresari, soineko batean mixtec kulturaren diseinuak erabiltzeagatik. Beste bi arropa enpresa ere salatu ditu."
https://www.berria.eus/albi[…]io-mexikok-zara-etxeari.htm

Dantzan on Karibuen eresia

2021/04/28

Iker Urteaga: "Bideo hau ekarri dit gogora: https://youtu.be/hTGJfRPLe08?t=204 "

Dantzan on Sagrario Aranburu Olasagarre zendu da

2021/04/09

Sagrario zendu da.
Gure dolumiña... Urbeltz-Arregi sendia
Dantzan

Dantzan

dantzan 2001. urtean sortu zen eta 2003tik dantzan.com dantza sustatu eta hedatzeko elkarteak kudeatzen du.


Babestu dantzan.com