Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Kalean dantza egin ahal izateko ordaindu beharra Gasteizen

Dokumentuaren akzioak

Kalean dantza egin ahal izateko ordaindu beharra Gasteizen

2014/03/13 11:00
Kalean dantza egin ahal izateko ordaindu beharra Gasteizen

Jare dantza taldea Gasteizko Ama Zuriaren plazan 2012an. Argazkia: Beñat Etxepare.

Hiriko kaleetan dantzan eta kantuan kalejira bat egiteagatik 157,74 euro kobratu nahi izan dizkie Gasteizko Udalak ekitaldiaren antolatzaileei. Arabako Dantzarien Biltzarrak eta Jare Dantza Taldeak, dantza eta kantu kalejira antolatu eta burutu zuten, eta eremu publikoa okupatu zutelakoan zerga ordaindu behar zutela jakinarazi zien Gasteizko Udalak. PPk dio atzera egin duela eta ez duela zerga kobratu, baina EAJk salatzen du baietz, dagoeneko kobratu zaiela zerga talde horiei.

Dantza eta kantu kalejira moduan hasi eta istilu politikoan bukatu da Arabako Dantzarien Biltzarrak eta Jare Dantza Taldeak antolatutako dantza eta kantu kalejira. Nati Lopez de Uraldek, Arabako Dantzarien Biltzarreko presidenteak Noticias de Alavari jakinarazi dioenez, udaletik jakinarazi zioten araudia aldatu zela eta 157,74 euro ordaindu behar zituztela eremu publikoaren okupazioagatik

EAJko Iñaki Prusillak zinegotziak kargu hartu dio Javier Maroto (PP) alkateari, euskal dantza talde batek kalejira bat egiterakoan eremu publiko bat okupatzen duela esatea zentzugabekoa dela adieraziz. Prusillak gaineratu duenez, Marotoren gobernuak Isabel Pantojari emanaldia eskaintzeko Mendizorrotza dohain utzi zion, eta kontrara, euskal kulturarekin zerikusia duten ekitaldiak zigortu egiten dituzte.

Gasteizko Udaleko gobernuak adierazi du ez zaiela zerga kobratuko, udalarekin hitzarmena duten, eta ondorioz diru-laguntzak jasotzen dituzten elkarteak zerga hori ordaintzetik libre daudelako, eta Arabako Dantzarien Biltzarrak Udaletik diru-laguntzak jasotzen dituela, beraz, ez duela ordaindu beharrik. Baina hala ere, beste kasuetan zerga egokia irizten dio PPk, hiriaren erdigunean ekitaldiak burutzen ditzuten taldek, eremu publikoa okupatzen dutelako.

Dokumentuaren akzioak

2014/03/13 15:33
Iruñeko udalak ere tasak kobratu ohi dizkie zenbait kale ekitaldien arduradunei eremu publikoaren okupazioagatik.

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.