Dokumentuaren akzioak
Argia: Martin Zalakain prestatzen
Datorren azaroaren 11n estreinatuko da Bilboko Arriaga antzokian Argia dantzari taldearen eta Artedramaren Martin Zalakain ikuskizuna. Juan Antonio Urbeltz-en zuzendaritzapean, Ander Lipus On Pio-ren paperean eta antzerki-zuzendaritzan, Harkaitz Canoren gidoiarekin eta Argia, Duguna, Maritzuli, Elai Alai, Kezka, Haritz, Astigar, Gure Kai eta Arkaitz taldeetako ehun dantzari eta musikarirekin, Pio Barojaren Zalakain abenturazalea nobela dantzaren bidez eszenaratuko da. Prestaketa lanen irudiak, Juan Antonio Urbeltzen, Ander Lipusen, Onintze Azpeitiaren eta Josu Garaten hitzak jasotzen ditu bideo honek. Bideoa: Eire Vila. Argia, Martin Zalakain prestatzen, 2017-11-03.
Etiketak
- juan-antonio-urbeltz
- argia-dantzari-taldea
- ander-lipus
- martin-zalakain
- onintze-azpeitia
- josu-garate
- tradizionala
- ikuskizunak
- zalakain
- argia
- euskal-dantza
Dokumentuaren akzioak